91. ALDIZKARIA - 2019ko maiatzaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GARINOAIN

Bake epaile titularraren eta ordezkoaren karguak hutsik

Botere Judizialari buruzko Lege Organikoaren 101. artikuluan xedatua bete beharrez, bake epaile titularraren kargua eta ordezkoarena hutsik gelditzeko guti falta denez, hamabortz egun balioduneko epea ireki da, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, legez eskatzen diren baldintzak beterik, kargu horiek betetzeko interesa dutenek eskaera egin dezaten udal bulegoetan.

Bake Epaileei buruzko ekainaren 7ko 3/1995 Erregelamenduaren 13. artikuluan xedaturikoaren arabera, bake epaile izendatua izateko ez da beharrezkoa zuzenbidean lizentziaduna izatea eta, aldiz, aski da Karrera Judizialean sartzeko Botere Judizialari buruzko Lege Organikoan eskatzen diren betebeharrak betetzea, adinagatik erretiratzeko betebeharrak kontuan hartu gabe, baldin eta adina ez bada eragozpen fisiko edo psikikoa karguan aritzeko; orobat ez da egon behar epailearen eginkizunak betetzeko araudi berean aurreikusten diren ezgaitasun, bateraezintasun edo debeku arrazoien barnean.

Eskabiderik aurkezten ez bada, Osoko Bilkurak libreki aukeratuko du, eta erabakia Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Idazkaritzari jakinaraziko dio.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Garinoainen, 2019ko apirilaren 24an.–Alkatea, Iñigo Arregui Oderiz.

Iragarkiaren kodea: L1905616