91. ALDIZKARIA - 2019ko maiatzaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CAPARROSO

UE-R4 unitatea birzatitzeko proiektua. Hasierako onespena

Alkateordeak 2019ko apirilaren 11n eman 90 zenbakiko Ebazpenaren bidez, hasiera batez onetsi zen Udal Planeko UE-R4 exekuzio unitatea birzatitzeko proiektua, Aquilino Jiménez Ormaecheak aurkeztua UE-R4 delakoaren Konpentsazio batzordearen izenean.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 152. eta 74. artikuluetan xedatuari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, baita udal honen iragarki-taulan ere. Epe horretan, bidezkotzat jotzen diren alegazioak aurkezten ahalko dira, eta espedientea ikusgai egonen da udal honetako Idazkaritzaren bulegoetan, jendea hartzeko orduetan, astelehenetik ostiralera, 10:00etatik 13:30era.

Caparroson, 2019ko apirilaren 15ean.–Alkateordea, Liliana Goldáraz Reinaldo.

Iragarkiaren kodea: L1905308