91. ALDIZKARIA - 2019ko maiatzaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CAPARROSO

Xehetasun-azterketa, 9. poligonoko 1183-1195 bitarteko lurzatietan (UEI-1.1 ekonomia-jardueren poligonoko 2.1-2.13 bitarteko lurzatiak). Hasierako onespenaren jendaurreko epea luzatzea

Ikusirik aipatu espedientea jendaurrean jartzeko iragarkia 2019ko 69. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zela, apirilaren 9an, baina Foru Komunitateko egunkarietan beranduago argitaratu zela, 2019ko apirilaren 12an alegia, aditzera ematen da espedientea jendaurrean egoteko epea luzatzen dela, hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Caparroson, 2019ko apirilaren 12an.–Alkatea, Aquilino Jiménez Pascual.

Iragarkiaren kodea: L1905250