91. ALDIZKARIA - 2019ko maiatzaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERRIOBEITI

3/2019 aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena

Berriobeitiko Udalak, 2019ko martxoaren 5ean egin osoko bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zuen 3/2019 aurrekontu-aldaketaren espedientea. 2019ko 67. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, apirilaren 5ean, aipatu aurrekontu-aldaketa hasiera batean onesteko erabakia. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontu-aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Kreditu-transferentzia

–Gastuen aurrekontuko gehikuntza:

VII. kapitulua:

1/9200/76800.–Kontzejuko etxea-Ballariaingo Kontzejua: 41.496,11 euro.

–Gastuen aurrekontuko murrizketa:

I. kapitulua:

1/1500/1310003.–Kalte-ordainak: 26.500,00 euro.

1/9200/1310005.–Kalte-ordainak: 14.996,11 euro.

Berriobeitin, 2019ko maiatzaren 3an.–Alkatea, Juan María Albizu Andueza.

Iragarkiaren kodea: L1906092