91. ALDIZKARIA - 2019ko maiatzaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERRIOBEITI

Laburpena, 2019ko udan euskarazko kanpamentuak egiteko laguntza ekonomikoen deialdiarena

Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluekin; testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (http://www.pap.minhafp.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index). DDBN (identifikazioa): 450565.

–Xedea:

Deialdi honek arautzen dituen dirulaguntzen xedea da neurri batean finantzatzea euskara hutsez egiten diren kanpamentuan (barnetegian) parte hartzeak sortzen dituen gastuak. Laguntza honen helburua da hizkuntzan murgiltzeko jarduerak sustatzea, euskararen erabilera garatzearren eta finkatzearren akademikoak ez diren esparruetan.

–Eskaerak aurkezteko epea eta lekua:

Eskaerak irailean aurkeztuko dira Udalaren erregistroan, eskabide sinatu baten bitartez; horrek bat etorri beharko du deialdiarekin batera argitaratzen den eredu normalizatuarekin. Eskabidearekin batera ondoko agiriak eta argibideak aurkeztuko dira:

  • Eskatzailearen NANaren fotokopia.
  • Eskolatze ziurtagiria.
  • Kanpalekuak antolatzen duen entitatearen ziurtagiria.
  • Matrikularen ordainagiria.
  • Bankuko libretako lehen orrialdearen fotokopia.
  • 2018. urteko errenta aitorpena.

Berriobeitin, 2019ko apirilaren 16an.–Alkatea, Mario Zapata Solano.

Iragarkiaren kodea: L1905535