91. ALDIZKARIA - 2019ko maiatzaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERRIOBEITI

BPI-9 unitatea birzatitzeko proiektua. Hasierako onespena

Berriobeitiko Udaleko Alkatetzak, 2019ko apirilaren 12an eman ebazpenaren bidez, hasiera batez onetsi zuen BPI-9 unitatea birzatitzeko proiektua, lankidetza sistemaren bitartez.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 152. eta 74. artikuluetan xedatuari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hogei eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, baita udal honen iragarki-taulan ere. Epe horretan, bidezkotzat jotzen diren alegazioak aurkezten ahalko dira, eta espedientea ikusgai egonen da udal honetako Idazkaritzaren bulegoetan, jendea hartzeko orduetan, astelehenetik ostiralera, 09:00etatik 14:00etara.

Orobat, aditzera ematen da Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen 152.2 artikuluaren arabera, bertan behera uzten dela exekuzio unitatearen eremuan lurzatitzeko eta eraikitzeko lizentziak ematea.

Berriobeitin, 2019ko apirilaren 15ean.–Alkatea, Juan María Albizu.

Iragarkiaren kodea: L1905302