91. ALDIZKARIA - 2019ko maiatzaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERASKOAIN

Bake epailearen eta haren ordezkoaren karguak hutsik

Botere Judizialari buruzko uztailaren 1eko 6/1985 Lege Organikoa eta Bake Epaileei buruzko ekainaren 7ko 3/1995 Erregelamendua bete beharrez, deialdia iragarri da udalerriko bake epaile titularraren eta ordezkoaren kargu hutsak betetzeko. Eskabideak Udalaren bulegoetan aurkeztuko dira, eta interesdunek hamabortz egun balioduneko epea izanen dute horretarako, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Beraskoainen, 2019ko apirilaren 24an.–Alkatea, José Luis Larrea Cenoz.

Iragarkiaren kodea: L1905544