91. ALDIZKARIA - 2019ko maiatzaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BAKAIKU

Alkatetza beste baten esku uztea

Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 47. artikuluan eta hurrengoetan xedatzen da alkateordeei dagokiela alkatea ordeztea haren eginkizun guztietan, izendapenaren ordenaren arabera, hura Udaletik kanpo dagoenean, eta ahalmenak espresuki beste baten esku utzi behar direla horretarako.

Apirilaren 21etik 26ra udal-mugartetik kanpo egon behar dut.

Aipatutako legeriak emandako eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Aner Galarza Barandiaran zinegotzia izatea nire ordez ariko dena alkatearen eginkizun guztiak bereganatuta, Bakaikuko udal-mugartetik kanpo naizenean, 2019ko apirilaren 21etik 26ra. Aner Galarza Barandiaran zinegotzia alkateordea da.

2. Ebazpen hau Aner Galarza Barandiarani jakinaraztea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

3. Osoko Bilkurari ebazpen honen berri ematea, egiten duen lehen bilkura arruntean.

Bakaikun, 2019ko apirilaren 16an.–Alkatea, Egoitz Urritza Lazkoz.

Iragarkiaren kodea: L1905484