91. ALDIZKARIA - 2019ko maiatzaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AZAGRA

Bake epaile titularraren eta ordezkoaren karguak hutsik

Uztailaren 1eko 6/1985 Lege Organikoa betez (arau horren bidez jorratu zen Botere Judiziala) eta Bake Epaileei buruzko ekainaren 7ko 3/1995 Erregelamendua ere betez, deialdi bat iragartzen da udalerriko bake epaile titularraren eta ordezkoaren kargu hutsak betetzeko. Eskabideak udal bulegoetan aurkeztuko dira, eta hamabortz egun balioduneko epea izanen dute, horretarako, baldintzak betetzen dituzten interesdunek, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Azagran, 2019ko apirilaren 17an.–Alkatea, Ignacio Gutiérrez Sánchez.

Iragarkiaren kodea: L1905588