91. ALDIZKARIA - 2019ko maiatzaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARITZU

1/2019 eta 2/2019 aurrekontu-aldaketak.
Behin betiko onespena

Aurrekontuko aldaketa hasiera batean onesten duen erabakia 2019ko 67. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, apirilaren 5ean. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuko aldaketa hori behin betikoz onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

AURREKONTUKO 1/2019 ALDAKETA

Kreditu gerakina gehitzea

GASTUAK:

–1.1533.63200 partida - “Zubia konpontzea”. Zenbatekoa: 10.300,00 euro.

Gastuak, guztira: 10.300,00 euro.

DIRU-SARRERAK:

–”Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako”. Zenbatekoa: 10.300,00 euro.

Diru-sarrerak, guztira: 10.300,00 euro.

AURREKONTUKO 2/2019 ALDAKETA

Kreditu gerakina gehitzea

GASTUAK:

–1.1650.62300 partida - “Argiteria publikoa berritzea (Toki Azpiegituren Planeko inbertsioa)”. Zenbatekoa: 33.388,60 euro.

Gastuak, guztira: 33.388,60 euro.

DIRU-SARRERAK:

–”Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako”. Zenbatekoa: 33.388,60 euro.

Diru-sarrerak, guztira: 33.388,60 euro.

Aditzera ematen da orok jakin dezan, eta ohartarazten da behin betiko onespen hau aurkaratzen ahal dela, hauetako bat erabiliz:

A.–Berraztertzeko errekurtsoa, Aritzuko Kontzejuko Batzarrari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

B.–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

C.–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Aritzun, 2019ko maiatzaren 2an.–Kontzejuko burua, Francisco Javier Echeverz Oronoz

Iragarkiaren kodea: L1906054