91. ALDIZKARIA - 2019ko maiatzaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARITZU

2019ko aurrekontua. Behin betiko onespena

2019ko 66. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara eman zen, apirilaren 4an, 2019ko aurrekontu orokorraren hasierako onespenaren iragarkia.

Jendaurreko epea iragan da eta inork ez du aurrekontuaren kontrako erreklamaziorik aurkeztu; beraz, behin betiko onetsitzat jo da, hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Hortaz, eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202.3 artikuluan xedatuari jarraikiz, argitara ematen da behin betiko onetsitako aurrekontuaren laburpena. Hona hemen:

GASTUAK:

2.–Ondasun eta zerbitzuetako gastu arruntak: 7.990,00 euro.

3.–Finantza-gastuak: 166,00 euro.

4.–Transferentzia arruntak: 350,00 euro.

5.–Kontingentzia funtsa: 3.000,00 euro.

9.–Finantza-pasiboak: 23.995,00 euro.

Gastuak, guztira: 35.501,00 euro.

DIRU-SARRERAK:

3.–Tasak, prezio publikoak eta bestelako diru-sarrerak: 2.710,00 euro.

4.–Transferentzia arruntak: 9.000,00 euro.

5.–Ondareko diru-sarrerak eta herri-lurretako aprobetxamenduak: 10.300,00 euro.

7.–Kapital transferentziak: 20.545,00 euro.

Diru-sarrerak, guztira: 42.555,00 euro.

Aritzun, 2019ko apirilaren 30ean.–Kontzejuko burua, Francisco Javier Echeverz Oronoz.

Iragarkiaren kodea: L1906053