91. ALDIZKARIA - 2019ko maiatzaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARANTZA

Eraikuntzen ordenantza orokorraren aldaketa.
Hasierako onespena

Arantzako Udalak, 2019ko martxoaren 21ean egindako osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Arantzako eraikuntzen ordenantza orokorraren aldaketa onestea, konkretuki 18., 19., 27., 52., 54., 55. eta 56. artikuluak.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuari jarraikiz, ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epea inork alegaziorik aurkeztu gabe iragaten bada, aipatu espedientea behin betiko onetsirik geldituko da, eta haren testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Arantzan, 2019ko apirilaren 23an.–Alkatea, Juan Miguel Almandoz Mitxelena.

Iragarkiaren kodea: L1905571