91. ALDIZKARIA - 2019ko maiatzaren 13a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

URRUTIKO UNIBERTSITATEA (UHUN). Tuterako zentro elkartua. UHUNek Tuteran duen Zentro Elkartuko Zuzendaritza Batzordearen Erabakia, zeinaren bidez Luis Fernández Rodríguez jauna UHUNek Tuteran duen Zentro Elkartuko zuzendari izendatzen baita.

Irailaren 8ko 1239/2011 Errege Dekretuaren 134. artikuluan ezarrita dago UHUNeko zentro elkartuetako zuzendariak errektoreak izendatuko dituela izendapen libreko sistemaren bidez, patronatuaren, zuzendaritza batzordearen edo kide anitzeko organo baliokidearen iritzia entzun ondoren.

Luis Fernández Rodríguez jauna UHUNeko Tuterako Zentro Elkartuko zuzendari berriz izendatzeko errektorearen erabakia UHUNeko Koordinazio Informatiborako Barne-buletinean argitaratu zen 2019ko martxoaren 11n, martxoaren 8tik aurrerako ondorioekin, Zuzendaritza Batzordeko kideek adostasuna erakutsi ondoren 2018ko abenduaren 12an egindako bilkuran.

Bestalde, UHUNek Tuteran duen Zentro Elkartuaren Unibertsitate Partzuergoaren Estatutuen 13. artikuluak, bigarren apartatuan, ezartzen du Zuzendaritza Batzordeari dagokiola “erabakitzea kontratuak sinatzea zuzendaritzako, administrazioko eta zerbitzuetako langileekin”.

Kontuan harturik UHUNek Tuteran duen Zentro Elkartuaren Partzuergoaren atxikipena, estatuko araudia aplikatu behar zaio, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legearen 121. artikuluarekin bat.

Beraz, Zuzendaritza Batzordeko lehendakariari dagokio Luis Fernández Rodríguez jauna UHUNek Tuteran duen zentro elkartuko zuzendari izendatzea.

Horrenbestez, UHUNek Tuteran duen Zentro Elkartuko Zuzendaritza Batzordeak proposaturik, 2018ko abenduaren 12an egindako bilkuran hartutako Erabakiaren bidez,

ERABAKI DUT:

1. Luis Fernández Rodríguez jauna UHUNek Tuteran duen Zentro Elkartuko zuzendari izendatzea. Indarreko araudian ezarritakoarekin bat jardunen du.

2. Erabaki hau jakinaraztea UHUNeko zentro elkartuen errektoreordetzari, UHUNek Tuteran duen Zentro Elkartuari eta interesdunari, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Erabaki hau igortzea Unibertsitateen eta Hezkuntza Baliabideen Zuzendaritza Nagusira eta Hezkuntza Departamentuko Unibertsitateen Zerbitzura.

Iruñean, 2019ko martxoaren 21ean.–Zuzendaritza Batzordeko lehendakaria, María Roncesvalles Solana Arana.

Iragarkiaren kodea: F1904304