91. ALDIZKARIA - 2019ko maiatzaren 13a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

128/2019 EBAZPENA, martxoaren 20koa, Hezkuntzako zuzendari nagusiak emana, Tafallako Escuelas Pías ikastetxeari baimena ematen diona 2019-2020 ikasturtetik aurrera ingeleseko atal elebidunen programa emateko.

Urtarrilaren 24ko 9/2019 Ebazpenaren bidez, ingeleseko, frantseseko eta alemaneko atal elebidunen programen deialdia egin zen, sare itunduko ikastetxe gehiago sar zitezen, eta programa emateko oinarriak ezarri ziren.

Eleaniztasunaren eta Arte Ikasketen Zerbitzuko zuzendariak aurkeztu duen txostenean proposatu du baimena ematea Tafallako Escuelas Pías ikastetxeari ingeleseko atal elebidunen programa emateko, horretarako sortutako batzordeak erabaki duelako betetzen dituela deialdi hartan ezarritako baldintzak eta betebeharrak.

Hezkuntza Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urtarrilaren 11ko 5/2017 Foru Dekretuaren 8. artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Tafallako Escuelas Pías ikastetxeari baimena ematea 2019-2020 ikasturtetik aurrera ingeleseko atal elebidunen programa emateko.

Atal elebidunak Hezkuntza Departamentuak programaren deialdian ezarritako baldintzetan eta hango oinarrien arabera ezarriko dira.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Ebazpen hau igortzea Eleaniztasunaren eta Arte Ikasketen Zerbitzura, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzura, Atzerriko Hizkuntzen Atalera, Ikasketak Antolatzeko Atalera eta ikastetxe interesatura, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2019ko martxoaren 20an.–Hezkuntzako zuzendari nagusia, Roberto Pérez Elorza.

Iragarkiaren kodea: F1904128