91. ALDIZKARIA - 2019ko maiatzaren 13a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

109/2019 EBAZPENA, martxoaren 14koa, Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, enpresaburuen elkarte bat desegiten duena.

2019ko urtarrilaren 31n, Francisco Javier Elorza Rojo jaunak Asociación de Tanatorios y Velatorios de Navarra elkartea ordezkatuz aurkeztutako idazkia sartu zen Nafarroako Gobernuko departamentu honetan, aipatu erakundea Sindikatuen eta Enpresaburuen Elkarteen Erregistrotik kentzeko eskatzeko, 2018ko uztailaren 3ko batzar nagusian elkartea desegiteko erabakia hartu baitzen.

Horretarako aurkeztutako dokumentazioan ondorioztatzen denaren arabera, enpresaburuen elkarte horrek bete ditu bere estatutuetan eta Sindikatuen eta enpresaburuen elkarteen estatutuen gordailuari buruzko maiatzaren 29ko 416/2015 Errege Dekretuaren 10.4 artikuluan desegiteko eta likidatzeko adierazten diren tramite guztiak.

Adierazitakoarekin bat, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22. artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Aditzera ematea Asociación de Tanatorios y Velatorios de Navarra elkarteak Sindikatuen eta Enpresaburuen Elkarteen Erregistroan baja emateko eskaera aurkeztu duela (erregistroan NA/293 inskripzio zenbakia du).

2. Departamentu honen menpe dagoen Sindikatuen eta Enpresaburuen Elkarteen Estatutuen Erregistroan inskripzio hori deuseztatzeko behar diren idazpen eta oharpenak egitea.

3. Ebazpen hau interesdunei jakinaraztea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea; orobat, ohartaraztea interesdunek ebazpen honen kontrako errekurtsoa jartzen ahal dutela, Iruñeko Lan arloko Epaitegiari zuzendua, lan arloko jurisdikzioa arautzen duen urriaren 10eko 36/2011 Legean xedatutakoari jarraikiz.

Iruñean, 2019ko martxoaren 14an.–Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusia, Izaskun Goñi Razquin.

Iragarkiaren kodea: F1904045