91. ALDIZKARIA - 2019ko maiatzaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MAÑERU IBARREKO ADMINISTRAZIO ZERBITZUEN BATASUNA

Aldaketa, 2019ko plantilla organikoan. Hasierako onespena

Batasuneko Batzarrak, 2019ko apirilaren 16an, hasiera batez onetsi zuen 2019ko plantilla organikoaren aldaketa.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluak 235.ari buruz xedatuari jarraikiz, onetsitako plantilla Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Ziraukin, 2019ko apirilaren 24an.–Batasuneko burua, Javier M.ª Zugaldía Aldaba.

Iragarkiaren kodea: L1905600