91. ALDIZKARIA - 2019ko maiatzaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ULTZANUETA ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

Ultzanueta Mankomunitatearen estatutuen 3. artikulua aldatzea. Behin betiko onespena

Ultzanueta Zerbitzuen Mankomunitatearen Kideen Batzarrak, 2018ko maiatzaren 24an egindako bilkura arruntean, hasiera batez onetsi zuen honako hau: “Ultzanuetan Zerbitzuen Mankomunitatearen estatutuen 3. artikulua aldatzea, helbide sozialari buruzkoa”.

2018ko 129. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, uztailaren 5ean, hasiera batez onesteko erabakia, bai eta Ultzama, Anue eta Odietako udalen iragarki-tauletan ere, eta ez zen alegaziorik aurkeztu ez jaso jendaurreko epean.

Behin Nafarroako Gobernuak aldeko txostena eman ondoren, 2019ko otsailaren 6an, Ultzanueta Zerbitzuen Mankomunitatearen Kideen Batzarrak, 2019ko martxoaren 21ean egindako bilkura arruntean, behin betiko onetsi zuen honako hau: “Ultzanuetan Zerbitzuen Mankomunitatearen estatutuen 3. artikulua aldatzea, helbide sozialari buruzkoa”.

Ikusirik aurrekoa, eta 6/1990 Foru Legearen 50. artikuluko 1. eta 3. apartatuekin bat (foru lege horren bidez jorratu zen Nafarroako Toki Administrazioa), honen bidez argitaratzen da Ultzanueta Zerbitzuen Mankomunitatearen estatutuen 3. artikuluaren testu osoa, behar diren ondorioak izan ditzan.

“3. artikulua. Izena eta helbidea.

‘Ultzanueta Zerbitzuen Mankomunitatea’ du izena aipatutako udalerriz gaindiko toki entitateak.

Egoitza fiskala hemen izanen du: San Pedro 8 31797 Larraintzar (Ultzama). Jakinarazpenetarako helbidea honako hau izanen da: San Sebastian 107, 31799 Erripa (Odieta).”

Larraintzarren (Ultzama), 2019ko apirilaren 17an.–Mankomunitateko burua, Martín Picabea Aguirre.

Iragarkiaren kodea: L1905559