91. ALDIZKARIA - 2019ko maiatzaren 13a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

60/2019 EBAZPENA, apirilaren 5ekoa, Energiaren, Meatzaritzaren eta Industria Segurtasunaren Zerbitzuko zuzendariak emana, Tuteran goi tentsioko instalazio elektriko bat jartzeko aurretiazko administrazio baimena eta eraikitzeko baimen administratiboa eman eta zehazki instalazio horren onura publikoa deklaratzen duena.

2018ko abenduaren 20an, Eduardo Ryan Muruak, Iberdrola Distribución Eléctrica SAU ordezkatuz, aurretiazko baimen administratiboa emateko eskatu zuen, baita eraikitzeko baimen administratiboa eta zehazki onura publikoaren deklarazioa ere, instalazio elektriko honetarako:

–Eskatzailea: Iberdrola Distribución Eléctrica SAU

–Espedientea: SAT10705-2 (Erref.: 100789705 2018-069 Agr).

–Instalazioaren kokapena: Tutera.

–Helburua: inguru horretako hornidura elektrikoaren kalitatea hobetzea.

–Ezaugarri teknikoak: Aireko linea elektrikoen aldaera, 13,2 kV-koa, “Azucarera-Arguedas” lineako 303. eta 307. euskarrien artean (237 metro, 47-AL1/8ST1A (LA56) eroalea).

–Aurrekontua: 9.565,27 euro.

Abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 125. eta 144. artikuluetan ezarritakoaren ondorioetarako, Iberdrola Distribución Eléctrica SAUren eskaera jendaurrean jarri zen hogei egunez, iragarkia argitaratuta 2019ko 11. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urtarrilaren 17koan, eta Diario de Navarra egunkarian, egun berekoan. Halaber, eskaera Tuterako Udalari ere igorri zitzaion, txostena presta zezan eta epe berean jendaurrean jar zezan.

2019ko otsailaren 14an Tuterako Udalak txostena igorri zuen, adieraziz “ez duela arrazoirik ikusten instalazio horren aurka egiteko, baldin eta euskarriek kaltetutako pertsonei behar bezala jakinarazten bazaie eta beharrezko baimen eta lizentzia guztiak lortzen badira”.

Separata bidali zitzaion Ebroko Konfederazio Hidrografikoari, txostena eman zezala eskatuz (2018ko abenduaren 27ko eta 2019ko otsailaren 6ko ofizioak), eta ez du erantzunik eman.

Espedientean Ingurune Naturalaren Zerbitzuko zuzendariaren 93E/2019 Ebazpena dago, Azucarera-Arguedas linea elektrikoaren jarduketa baimentzen duena.

Ikusirik aurkeztutako dokumentazioa, eta kontuan hartuta Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legean eta abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuan xedatutakoa, egokia da eskaera ontzat hartzea.

Adierazitakoarekin bat, Industriaren, Energiaren eta Berrikuntzaren zuzendari nagusiak urtarrilaren 15ean emandako 48/2016 Ebazpenaren bidez eskuordetu dizkidan eskumenak erabiliz (2016ko 20. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, otsailaren 1ekoa), eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2019 Foru Legearen 32. eta 11. artikuluetan ezarritakoa betez,

EBAZTEN DUT:

1. Iberdrola Distribución Eléctrica SAUri aurretiazko baimen administratiboa ematea aipatutako instalaziorako.

2. Zehazki instalazio horren onura publikoa deklaratzea, Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legearen 54., 55. eta 56. artikuluetan, eta hori garatzen duen abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 148. eta 149. artikuluetan ezarritakoarekin bat eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 140.4 artikuluan aipatutako ondorioetarako.

3. Instalazio hori egiteko aurkeztutako proiektua, Fermín Manrique Larraza bide, ubide eta portuetako ingeniariak sinatua, onestea. Hogeita lau hilabeteko epea eman zaio obrak egiteko.

4. Iberdrola Distribución Eléctrica SAU enpresari onuradun izaera aitortzea desjabetze espedientean.

5. Instalazioak aurkeztutako proiektuari jarraikiz gauzatu beharko dira, eta bat etorri beharko dute Goi tentsioko instalazio elektrikoen baldintza teknikoei eta segurtasun bermeei buruzko Erregelamendua onesten duen maiatzaren 9ko 337/2014 Errege Dekretuan xedatutakoarekin eta Goi tentsioko linea elektrikoen baldintza teknikoei eta segurtasun bermeei buruzko Erregelamendua onesten duen otsailaren 15eko 223/2008 Errege Dekretuan xedatutakoarekin.

6. Behin proiektua gauzaturik, eskatzaileak zerbitzuan jartzearen akta eskatu beharko du. Eskaera horri erantsiko zaizkio aipatutako araudian ezarritako agiriak eta obra bukaerako ziurtagiria, teknikari fakultatibo eskudun batek sinatua.

7. Aurretiazko administrazio baimena eta eraikitzeko baimen administratiboa emanda ere, instalazioa gauzatzeko beharrezkoak diren emakida, lizentzia eta baimen guztiak, publikoak nahiz pribatuak, lortu beharko ditu instalazioaren eskatzaileak, aplikatu beharreko beste xedapen batzuekin bat.

8. Ebazpen hau Garapen Ekonomikorako Departamentuko Energiaren, Meatzaritzaren eta Industria Segurtasunaren Zerbitzura eta Laguntza Juridiko eta Administratiboaren Zerbitzura igortzea, bai eta Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuko Ingurune Naturalaren Zerbitzura ere, behar diren ondorioak izan ditzan.

9. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

10. Ebazpen hau Iberdrola Distribución Eléctrica SAUri eta ukitutako ondasun eta eskubideen titularrei jakinaraztea, eta ohartaraztea ebazpenak ez duela administrazio bidea amaitzen eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dela, Garapen Ekonomikorako kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean. Hartan espediente zenbakia adierazi beharko da.

11. Ebazpen hau jakinaraztea Tuterako Udalari eta Ebroko Konfederazio Hidrografikoari, eta ohartaraztea honen kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahal dela, eskumena duen ordena jurisdikzionalari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean, alde batera utzi gabe Nafarroako Gobernuan aurretiazko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

Azpiegitura Energetikoen Ataleko burua. Laura Larraya Irigoyen. Energiaren, Meatzaritzaren eta Industria Segurtasunaren Zerbitzuko zuzendariaren ordezkoa. (Industriaren, Energiaren eta Berrikuntzaren zuzendari nagusiaren azaroaren 30eko 167/2017 Ebazpenaren bidez, 2017ko 240. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu baitzen, abenduaren 18koan).

Iragarkiaren kodea: F1904974