91. ALDIZKARIA - 2019ko maiatzaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

NOAIN ALDEKO OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

Aldaketa, 2019ko aurrekontuan. Hasierako onespena

Noain aldeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatearen Batzarrak, apirilaren 12an egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen aldaketa 2019ko aurrekontuan.

Kreditu berezia Larrialdi Sozialeko NGaren laguntzak izeneko 23111-4800003 partidan, 55.000,00 eurokoa, diru-sarreren aurrekontuan Larrialdi Sozialeko NGaren dirulaguntzak izeneko 4508001 partidak osorik finantzatua.

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraituz.

Erreklamazioak aurkezten ez badira, delako espedientea behin betiko onetsitzat joko da.

Noainen, 2019ko apirilaren 15ean.–Mankomunitateko burua, Jesús M.ª Erburu Anchaño.

Iragarkiaren kodea: L1905309