91. ALDIZKARIA - 2019ko maiatzaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

NAFARROAKO HIRI HONDAKINEN TRATAMENDURAKO PARTZUERGOA

2 eta 3/2019 aurrekontu-aldaketak. Hasierako onespena

Nafarroako Hiri Hondakinen Tratamendurako Partzuergoko Zuzendaritza Kontseiluak, 2019ko apirilaren 17an egin bilkuran, hasiera batean onetsi zituen Nafarroako Hiri Hondakinen Tratamendurako Partzuergoaren 2019ko ekitaldiko aurrekontuan aldaketa egiteko espedienteak: 2 zenbakikoa (kreditu berezia) eta 3 zenbakikoa (kreditu berezia).

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan eta ondokoetan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan eta harekin bat datozenetan, eta aurrekontuen eta gastu publikoaren arloan hura garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, aurrekontua aldatzeko aipatu espedienteak jendaurrean egonen dira Partzuergoaren egoitzan -Iruñeko Barañaingo etorbideko 22 zenbakian- hamabost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdun orok egokiak iruditzen zaizkion alegazioak aurkez ditzan.

Iruñean, 2019ko apirilaren 23an.–Partzuergoko burua, Isabel Elizalde Arretxea.

Iragarkiaren kodea: L1905568