91. ALDIZKARIA - 2019ko maiatzaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ERDIALDE-MAIRAGAKO MANKOMUNITATEA

Kreditu transferentzia. Behin betiko onespena

Batzar Nagusiak 2019ko otsailaren 20an egindako bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zen 32.700,00 euroko kreditu-transferentziaren espediente bat. Horren bidez finantzatuko da igoera bat 2019ko ekitaldirako, %2,25 urtean, Mairagako Mankomunitatearen zerbitzuko langileen ordainsarietan, bat etorriz 2019rako Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko abenduaren 24ko 27/2018 Foru Legearen 6. artikuluarekin.

Espedientea jendaurrean egon da 15 egun baliodunean, iragarkia argitaratu ondoren 2019ko 54. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, martxoaren 20an, eta epe horretan inork ez du erreklamazio, kexa edo oharrik aurkeztu; hortaz, behin betiko onetsitzat jo da, martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean ezarritakoari jarraikiz (foru lege horren bidez jorratu zen Nafarroako Toki Ogasuna).

2/1995 Foru Legearen 202.3 artikuluan xedatuari jarraikiz (foru lege horren bidez jorratu zen Nafarroako Toki Ogasuna), argitara ematen da aurrekontu-aldaketa, behin betiko onetsia, kapituluka laburtua, orok jakin dezan.

GASTUAK goititzea:

1. kapitulua.–Langileria-gastuak: 32.700 euro.

GASTUAK beheititzea:

5. kapitulua.–Kontingentzia funtsa: 32.700 euro.

Tafallan, 2019ko apirilaren 15ean.–Mankomunitateko burua, Pedro Leralta Piñán.

Iragarkiaren kodea: L1905215