91. ALDIZKARIA - 2019ko maiatzaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ERDIALDE-MAIRAGAKO MANKOMUNITATEA

Kreditu-gehigarriaren espedientea. Behin betiko onespena

Batzar Orokorrak 2019ko otsailaren 20an egindako bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zen kreditu-gehigarriaren espedientea, 31.000 eurokoa, Mairagako Mankomunitateko hondakinen ataleko 2019ko ekitaldiko gastu arrunten igoerari aurre egiteko.

Espedientea jendaurrean egon da 15 egun baliodunean, iragarkia argitaratu ondoren 2019ko 54. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, martxoaren 20an, eta epe horretan inork ez du erreklamazio, kexa edo oharrik aurkeztu; hortaz, behin betiko onetsitzat jo da, martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean ezarritakoari jarraikiz (foru lege horren bidez jorratu zen Nafarroako Toki Ogasuna).

2/1995 Foru Legearen 202.3 artikuluan xedatuari jarraikiz (foru lege horren bidez jorratu zen Nafarroako Toki Ogasuna), argitara ematen da aurrekontu-aldaketa, behin betiko onetsia, kapituluka laburtua, orok jakin dezan.

GASTUAK:

2. kapitulua.–Ondasun arruntetako eta zerbitzuetako gastuak: 31.000 euro.

DIRU-SARRERAK:

8. kapitulua.–Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako: 31.000 euro.

Tafallan, 2019ko apirilaren 15ean.–Mankomunitateko burua, Pedro Leralta Piñán.

Iragarkiaren kodea: L1905214