89. ALDIZKARIA - 2019ko maiatzaren 9a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

1106/2019 EBAZPENA, apirilaren 29koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez deialdi bat onesten baita Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko Nafarroako Foruzaingoko agente izateko 31 lanpostu oposizio bidez betetzeko.

Abenduaren 12ko 102/2018 Foru Dekretuaren bidez (2018ko 244. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, abenduaren 20koan), Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen Administrazio Erroaren eremurako 2018ko lan publikoaren eskaintza partziala onetsi zen, Estatuko 2018ko Aurrekontu Orokorrei buruzko uztailaren 3ko 6/2018 Legean aurreikusitako berritze-tasari dagokiona, eta hartan sartu ziren, besteak beste, Nafarroako Foruzaingoaren agente izateko 31 lanpostu, funtzionario araubidekoak eta C mailakoak.

Nafarroako Foruzaingoko lanpostuak betetzeko Erregelamendua onetsi duen martxoaren 25eko 57/2002 Foru Dekretuaren 10.2 artikuluan eta aplikatzekoak diren gainerako arauetan xedatutakoari jarraikiz, sartzen diren promozio berrien prestakuntza prozesuak bukatu aurretik, deialdia eginen da lanpostu hutsak lehiaketa bidez edo berariazko lehiaketa bidez betetzeko, lanpostu berdina duten funtzionarioen artean.

Hori hala izanik ere, kontuan harturik lanpostu horiek betetzea presakoa dela, 57/2002 Foru Dekretuan aurreikusitakoaren babesean, oposizio bidez sartzeko deialdi hau onesten da, Nafarroako Foruzaingoko agente lanpostuak betetzeko lehiaketaren edo berariazko lehiaketaren deialdiarekin batera, eta erabakitzen da Administrazioan sartzeko deialdi honetan beteko diren lanpostuak izanen direla deituta bai baina ebatzi gabe dagoen lehiaketaren edo berariazko lehiaketaren ondorioz bete gabe gelditzen direnak.

Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko Nafarroako Foruzaingoko agente izateko 31 lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdia eta dagozkion oinarriak onestea.

2. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Ebazpen hau jakinaraztea Langileriaren Kudeaketako Zerbitzuari, Argibide eta Erregistro Bulegoari, Barneko zuzendari nagusiari, Foruzaingoko buruari eta izendatu diren epaimahaikideei, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2019ko apirilaren 29an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Amaia Goñi Lacabe.

DEIALDIA, NAFARROAKO FORUZAINGOKO AGENTE IZATEKO
31 LANPOSTU OPOSIZIO BIDEZ BETETZEKO

Hona hemen deialdiaren oinarriak:

1.–Deialdiaren xedea.

1.1. Deialdi honen xedea da Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko Nafarroako Foruzaingoko agente izateko 31 lanpostu oposizio bidez betetzea. Lanpostuak funtzionarioen araubidekoak dira, C mailakoak eta Nafarroako Foruzaingoari atxikiak; zehazki, Barneko zuzendari nagusiaren martxoaren 21eko 71/2019 Ebazpenaren bidez deitutako lehiaketaren edo berariazko lehiaketaren ondorioz bete gabe gelditzen diren lanpostuak eskainiko dira. Lanpostu hutsak hautatzeko ekitaldia egin baino lehen zehaztuko dira haien plantilla-zenbakiak, betebeharrak eta destinoak.

1.2. Hautapen prozedura hau ondoko arauek erregulatuko dute: Nafarroako Poliziei buruzko azaroaren 19ko 23/2018 Foru Legea; Nafarroako Polizia Kidegoetako Langileen Erregelamendua onesten duen abenduaren 29ko 718/2003 Foru Dekretua; Nafarroako Foruzaingoko Lanpostuak Betetzeko Erregelamendua onesten duen martxoaren 25eko 57/2002 Foru Dekretua; Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretua; Nafarroako Administrazio Publikoetan Lanpostuak Betetzeko Erregelamendua onesten duen azaroaren 6ko 215/1985 Foru Dekretua; Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskudantziak zehazten dituen martxoaren 25eko 30/2005 Foru Dekretua; aplikatu beharreko gainerako arauak eta deialdiaren oinarriak.

2.–Izangaiek bete beharreko baldintzak.

2.1. Oposizio honetan onartuak izateko, izangaiek honako betebehar hauek bete beharko dituzte:

a) Espainiako nazionalitatea izatea.

b) 18 urte beteak izatea eta erretiroa nahitaez hartzeko ezarritako gehieneko adina ez izatea.

c) Eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean Batxilergoko titulua, Bigarren Mailako Lanbide Heziketakoa edo titulu baliokide bat izatea edo eskuratzeko moduan egotea.

Tituluak atzerrian lortu badira, homologatuta daudela frogatzen duten frogagiriak eduki beharko dira.

d) Deialdiko enpleguari dagozkion eginbeharrak betetzeko gaitasun fisiko eta psikikoak izatea, eta deialditik arrazoi medikoengatik baztertzeko egoera batean ez egotea (III. eranskineko batean).

e) Dolozko delitu batengatik kondenatua ez izatea, ez eta administrazio publiko baten zerbitzutik bereizia ere, eta eginkizun publikoetan aritzeko desgaitua edo gabetua ez izatea, deusetan galarazi gabe errehabilitazioaren onura aplikatzea, zigor eta administrazio arloetako arauei jarraikiz.

f) B motako ibilgailuen gidabaimena izatea.

g) Aldean su-armak eramateko eta, behar denean, erabiltzeko konpromisoa. Eskatzailearen erantzukizunpeko adierazpenaren bidez adieraziko da.

2.2. Euskarazko B2 edo C1 jakite-maila edukitzeko betebeharra duen lanpostu elebidun bat eskuratu nahi izanez gero, Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparru Bateratuaren arabera kasuan kasuko maila egiaztatzen duen titulu edo ziurtagiri bat izatea (Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak irailaren 13an emandako 210/2010 Ebazpenean aipatzen diren titulu edo ziurtagirietako bat –2010eko 117. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, irailaren 27koa–), edo ofizialki baliokidetzat jotako beste titulu bat, edo, bestela, izangaiak behar den hizkuntza maila duela frogatzeko berariaz deituko den proba gainditzea.

2.3. A2 edo A motako ibilgailuak gidatzeko gidabaimena izateko baldintza duen lanpostu batez jabetu nahi izanez gero, dagokion gidabaimena edukitzea.

2.4. Betebehar horiek eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean bete beharko dira, eta lanpostuaren jabetza hartu arte.

Gidabaimenari dagokion baldintzari ez zaio aurreko paragrafoan ezarritakoa aplikatuko, izan ere, prestakuntza ikastaroan onartutako izangaien behin-behineko zerrenda argitaratzen den egunean bete beharko da baldintza hori; berdin jokatuko da euskara mailari dagokionez, deialdi honen 6.6 atalean xedatu bezala jokatuko baita.

2.5. Baldintza horiek deialdi honen oinarrietan ezartzen den unean frogatu beharko dituzte izangaiek.

3.–Eskaerak, tasak eta dokumentazioa.

3.1. Eskaerak aurkezteko epea.

Deialdian parte hartzeko eskaerak hogeita hamar egun naturaleko epean aurkeztuko dira, deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita. Eskaerak aurkezteko epea luzaezina da.

3.2. Eskaera aurkeztea eta formalizatzea.

Hautapen prozesu honetan parte hartu nahi dutenek telematika bidez aurkeztu beharko dute eskaera, Internet bidez, www.nafarroa.eus helbidean, nabigazio bide honi jarraituz: “Enplegua”, “Lan eskaintzak”, “Enplegu publikoa Foru Administrazioan”, “Enplegu finkorako eta aldi baterako enplegurako deialdiak”, deialdi honen aipamenean sartuta.

3.3. Tasak.

Azterketa eskubideengatik eta espedientea formalizatzeagatik 26 euroko tasa ordaindu beharko da.

Tasa ordaintzetik salbuetsita daude deialdia argitaratzen den egunerako lan eskatzaile gisa hilabete bat edo gehiago inskribaturik daramaten pertsonak. Salbuespen hori aplikatzeko baldintza izanen da inskribaturik egon diren bitartean eskainitako inolako lan egokiri uko egin ez izana eta lanbide sustapen, prestakuntza edo aldaketarako ekintzetan parte hartzeari uko egin ez izana, justifikaturiko kasuetan izan ezik, eta, horrez gainera, lanbide arteko gutxieneko soldatatik goitiko diru-sarrerarik ez izatea hilabetero.

Aurreko paragrafoan aurreikusitako salbuespena honela frogatu beharko da:

–Lan-eskatzailea dela frogatzeko, dagokion enplegu bulegoak emandako agiria aurkeztu beharko da. Bertan, lan-eskatzaile gisa inskribatu zeneko data agertuko da, eta, orobat, adieraziko da inskribaturik egon den bitartean ez diola uko egin handik eskainitako inolako lan egokiri, ezta lanbide sustapen, prestakuntza edo moldaketarako ekintzetan parte hartzeari ere, justifikatutako kasuetan izan ezik.

–Interesdunaren erantzukizunpeko adierazpenaren bidez frogatuko da ez duela hilero lanbide arteko gutxieneko soldatatik gorako diru-sarrerarik. Hau egiteko deialdiaren erreseinan horretarako dagoen eredua aurkeztu beharko da edo deialdian parte hartzeko eskabidean horretarako dagoen tokian idatzi beharko da.

Telematika bidez ordainduko da tasa, eskaera formalizatzean, ordainketa telematikoa egiteko sistema seguru baten bidez.

Azterketa eskubideen tasa ordaintzen ez bada, izangaia baztertu eginen da.

Azterketa eskubideen tasa ordaintzeak ez du inola ere ordeztuko eskaera behar den epean eta moduan aurkeztu beharra.

3.4. Aurkeztu beharreko dokumentazioa.

Online eskaera aurkezten denean, tasa ordaintzetik salbuetsita daudenek enplegu bulegoak luzatutako ziurtagiria aurkeztu beharko dute, baita errentarik ez izateari buruzko erantzukizunpeko adierazpena ere (biak ala biak aurreko atalean aipatutako agiriak). Errentei buruzko adierazpen hori aurkeztu beharko da, bakar-bakarrik, eskabidean behar den tokian adierazi ez den kasuetan.

Aski izanen da dokumentazioaren kopia soilak aurkeztea, baina aurkeztutako datuak edo agiriak ez-zuzenak edo faltsuak badira, behar diren erantzukizun penal, zibil edo administratiboak eskatuko dira.

4.–Izangaien onarpena.

4.1. Eskaerak aurkezteko epea bukaturik, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak ebazpena emanen du izangai onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrenda onesteko, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila aginduko du.

4.2. Behin-behineko zerrenda Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, izangai baztertuek hamar egun balioduneko epea izanen dute erreklamazioak aurkezteko eta, akatsik egin badute, haiek zuzentzeko. Erreklamazioak modu telematikoan aurkeztu beharko dira, Interneteko www.nafarroa.eus helbidean, deialdiari buruz dagoen aiputik abiatuta.

4.3. Erreklamazioetarako epea bukatutakoan eta horiek ebatzita, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesten duen ebazpena emanen du, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila aginduko.

4.4. Izangaiei egotziriko arrazoiengatik baztertzen direnei ez zaizkie azterketa egiteko eskubideak itzuliko.

4.5. Onartuen zerrendan agertzeak ez du esan nahi bertan ageri direnei aitortzen zaienik ebazpen honen bitartez iragartzen den prozeduran eskatutako baldintzak betetzen dituztela. Hautapen prozedura gainditu ondoren izangaiek aurkeztu beharreko dokumentazioa aztertzen denean egiaztatzen bada ez dutela baldintzaren bat betetzen, interesdunek prozedura honetan parte hartzeagatik izan ditzaketen eskubide guztiak galduko dituzte, deusetan galarazi gabe faltsukeria dela-eta legozkiekeen erantzukizun penal, zibil edo administratiboak.

5.–Kalifikazio epaimahaia.

5.1. Kalifikazio epaimahaia honako hauek osatuko dute:

–Epaimahaiburua: Eduardo Sáinz de Murieta García de Galdeano jauna, komisario nagusia, Ikerketa Kriminalaren Arloko burua.

Ordezkoa: Miguel Ángel Escudero Calvo jauna, Tuterako Foruzain Etxeko komisario burua.

–Epaimahaikidea: José Antonio Gurrea Martínez jauna, Trafikoaren eta Bide Segurtasunaren Arloko komisario burua.

Ordezkoa: Eduardo Martín Vizcaíno jauna, Bide Segurtasuneko 3. Taldeko inspektoreorde burua.

–Epaimahaikidea: Pablo Cosín Baztán jauna, Ingurumena Babesteko Brigadako inspektore burua.

Ordezkoa: Ignacio María Azanza Beramendi jauna, Polizia Judizialaren Iparraldeko Brigadako inspektoreorde burua.

–Epaimahaikidea: Santos Díaz Martínez jauna, Nafarroako Foruzaingoko Langileen Batzordea ordezkatuz.

Ordezkoa: José Manuel Martínez Pasamar jauna, Nafarroako Foruzaingoko Langileen Batzordea ordezkatuz.

–Mahaikide-idazkaria: José Antonio Goicoa Andrés jauna, Giza Baliabideen Taldeko inspektoreorde burua.

Ordezkoa: Yolanda Lumbreras Castellanos andrea, Kudeaketa Administratiboaren eta Ekonomikoaren Taldeko burua.

5.2. Hautaprobak egiten hasi aurretik eratu beharko da epaimahaia.

Epaimahaia ezin izanen da eratu, ezta jardun ere, gutxienez kideen gehiengo osoa bildu gabe.

Kide anitzeko organoaren eraketak eta jardunak balio izateko, epaimahaiburuak eta idazkariak edo haien ordezkoek bertan egon beharko dute.

Behin epaimahaia eratua denean, epaimahaiburua edo idazkaria gaixorik dagoenean edo haien aldi baterako absentzia justifikatuetan, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta Foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 21.2 eta 23.2 artikuluetan ezarritakoari jarraikiko zaio.

5.3. Kalifikazio epaimahaiko kideek parte hartzeari uko egin beharko diote, eta organo deitzaileari horren berri eman, baldin eta Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legearen 23. artikuluan abstentziorako aipatzen diren egoeretako batean badaude.

Izangaiek, halaber, zilegi dute kalifikazio epaimahaikideak errekusatzea, egoera horietako bat gertatzen denean.

5.4. Epaimahaiak gehiengoz ebatziko ditu deialdiaren oinarrien interpretazio eta aplikazioari buruz sortzen diren gorabeherak.

5.5. Epaimahaiak aholkulari adituen laguntza izan dezake proba batzuetan nahiz guztietan. Aholkulari horiek beren espezialitate teknikoetan baizik ez dira arituko, eta haietan bakarrik emanen diote laguntza epaimahaiari.

6.–Oposizioa nola eginen den.

6.1. Oposizioa 2019ko urritik aurrera hasiko da.

Onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesten duen ebazpenean zehaztuko da oposizioko lehen proba non, noiz eta zer ordutan eginen den.

Oposizioaldiko proba bakoitza zuzendu ondoren, epaimahaiak jendaurrean jarriko du, Nafarroako Gobernuaren webgunean eta Nafarroako Gobernuaren iragarki-taulan, gainditu duten izangaien zerrenda, lortutako kalifikazioekin, eta, halaber, hurrengo proba egiteko tokia, eguna eta ordua, gutxienez 48 ordu lehenago.

Oposizioko proba bakoitzerako dei bakarra eginen da, eta izangaiek nortasun agiri nazionala, pasaportea edo gidabaimena eraman beharko dute. Oposiziotik baztertuak izanen dira iragarritako egunetan, orduetan eta tokietan agertzen ez diren izangaiak eta aipatu diren agirien bidez identifikatzen ez direnak.

6.2. Oposizioko probak oinarri honetan zehaztutakoak izanen dira, eta deialdiko I. eranskinean zehazten den gai-zerrendako gaiei buruz eta ordena berean eginen dira.

Zein egunetan argitaratzen den deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean, egun horretan indarra duen araudiaren arabera eskatuko dira gai guztiak.

6.3. Oposizioak bi fase izanen ditu. Lehenengoan, ezagutza probak, proba fisikoak eta psikoteknikoak eginen dira, eta bigarrenean, berriz, Nafarroako Segurtasun eta Larrialdi Eskolan eginen den oinarrizko prestakuntza ikastaro bat gainditu beharko da.

Nafarroako Poliziei buruzko azaroaren 19ko 23/2018 Foru Legearen 34.1 artikuluan xedatutakoa betetzeko, epaimahaiak modu kodifikatuan argitaratuko ditu izangaiek ariketetan lortzen dituzten puntuazioak.

6.4. Oposizioaldiko lehenbiziko fasea.

Lehenbiziko fasean proba hauek egin beharko dira:

6.4.1. Lehenbiziko proba:

Ariketa teorikoa izanen da; gehienez 100 galdera erantzun beharko dira, idatziz, deialdi honen I. eranskineko gai multzoetan agertzen diren gaiei buruz. Test moduko galderak izanen dira: bakoitzak lau erantzun alternatibo izanen ditu, baina bat bakarra izanen da egokia. Gehienez 2 ordu emanen dira ariketa hau egiteko. Erantzun oker bakoitzak penalizazioa ekarriko du, hain zuzen ere erantzun zuzenaren balioaren herena.

Lehenengo proba honetan, gehienez, 100 puntu lortzen ahalko dira, honela banatuak: zati orokorrari buruzko multzoan, gehienez 40 puntu; eta berariazko zatian, gehienez 60 puntu.

Kanporaturik geldituko dira gai multzo bakoitzari esleitutako puntuazioaren erdia gutxienez lortzen ez duten izangaiak.

6.4.2. Bigarren proba:

Deialdiaren II. eranskinean agertzen diren proba fisikoen ariketak egin beharko dira.

Proba hasi baino lehen, izangaiek erantzukizunpeko adierazpen bat eginen dute. Bertan berariaz adieraziko dute aski baldintza fisiko eta osasun baldintza dituztela proba egin ahal izateko. Adierazpen hori epaimahaiari emanen zaio deia egiten den unean. Adierazpena egiten ez dutenek edo adierazpena ezin egin dezaketenek proba egiteko eskubidea galduko dute eta prozesutik kanpo geratuko dira, ondorio guztietarako.

Epaimahaiak eskatuz gero, izangaiak behartuak daude dopinaren kontrako kontrola egitera, proba fisikoak egin bitartean edo beste egun batean. Kontrola ariketaren batean lortutako sailkapenari jarraikiz egin daiteke, edo ausaz aukeratzen direnei bakarrik. Horretarako deialdia idatziz eginen da, Kirolean Osasuna Babesteko Espainiako Agentziaren neurrien arabera ezarrita dagoen dopinaren kontrol ofizialetarako inprimakia erabiliz. Jardunbide debekatuak detektatzeko eta egiaztatzeko analisiak behar den organo espezializatuak eginen ditu. Izangaiak kontrol hori egiteari uko eginez gero edo trabak jarriz gero, edo adierazten zaion tokian eta orduan agertzen ez bada behar bezala justifikatu gabe, hautapen prozesutik baztertu eginen da berehalakoan. Baztertzeko arrazoi izanen da, orobat, dopin kontrola legeak aurreikusi bezala egiteko trabak jartzea, kasurik ez egitea, bidegabeki luzatzea eta gordeka ibiltzea, baita, egitez edo omisioz, kontrola egitea eragozten, nahasten, galarazten edo saihesten duten gainerako jokabideak ere, eta, betiere, izangaiak nahita ekiditen duenean, egitez edo omisioz, hartu beharreko laginak biltzea.

Horren ondorioetarako, debekatuta egonen dira Kiroletako Kontseilu Goreneko Lehendakaritzaren 2018ko abenduaren 21eko Ebazpenaren eranskinean heldu diren substantziak, gai farmakologikoak, dopin metodoak eta manipulazioak, ebazpen horren bidez onetsi baitzen kirolean debekatuta dauden substantzia eta metodoen zerrenda (2018ko 315. Estatuko Aldizkari Ofiziala, abenduaren 31koa).

Debekatuta dagoen edozein substantzia hautemanez gero, ukitutako izangaia hautapen prozesutik baztertuko da, deusetan galarazi gabe izangaiak kontra-analisia egin diezaiotela eskatzeko duen eskubidea, baita kalifikazio epaimahaiari bidezko alegazioak aurkezteko aukera ere.

Bigarren probako ariketak honela kalifikatuko dira:

–Pisua goratzeko proba (banku press-a), 5-10 puntu bitarte.

–Uretan aritzeko gaitasuna, 5-10 puntu bitarte.

–Zalutasun proba (Barrow testa), 5-10 puntu bitarte.

–Erresistentzia proba (Course Navette-ren testa), 5-10 puntu bitarte.

–Indar, erresistentzia eta koordinazio proba (alboko jauzien testa), 5-10 puntu bitarte.

Bigarren probako ariketa fisikoak ikus-entzunezko baliabideen bidez grabatuko dira, soilik epaimahaiak proben emaitzak erregistratu eta balora ditzan oinarri hauetan ezarritakoaren arabera.

Epaimahaiak ezarriko du proba fisikoak egiteko hurrenkera.

Proba guzti-guztietan gutxienez eskatzen den puntuazioa eskuratzen ez duten izangaiak bazterturik geldituko dira, deialdi honetako II. eranskinean ezarritako puntuazioen arabera.

6.4.3. Hirugarren proba:

Proba psikoteknikoak egin beharko dira, izangaiak lanpostuaren ezaugarri profesiografikoaren eskakizunei noraino egokitzen zaizkien neurtu beharrez.

Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuak eginen du proba hori; talde berak eginen dizkie izangai guztiei, halako moduan non diskrezioa bermatuta egonen baita. Balorazio horiek lotesleak izanen dira epaimahaiarentzat.

Proba honetan, “Gai” edo “Ez gai” kalifikazioak emanen dira. Baztertu eginen dira “Gai” kalifikazioa lortzen ez duten izangaiak.

6.5. Proba bakoitza bukatu ondoren, epaimahaiak argitara emanen ditu, Nafarroako Gobernuaren iragarki-taulan eta www.nafarroa.eus webgunean (deialdiaren erreseinaren barruan), izangaiek lortutako puntuazioak, eta hamar egun balioduneko epea ezarriko du interesdunek eskubideko jotzen duten guztia alega dezaten telematika bidez.

6.6. Euskararen ezagutza frogatzeko eta A2 edo A motako gidabaimena frogatzeko agiria.

6.6.1. Hirugarren probaren behin betiko kalifikazioak argitaratu ondoren, izangaiek euskararen ezagutza frogatzen ahalko dute, lanpostu elebidunetan sartzeko, deialdi honen 2.2 atalean ezarritakoarekin bat.

Horretarako, epaimahaiak hamar egun balioduneko epea irekiko du euskarazko maila jakin hori ezarrita duten lanpostu elebidunetako bat eskuratu nahi dutenek bide hauetako bat har dezaten:

–Eskatutako euskara maila egiaztatzen duten titulu edo ziurtagirietako bat aurkeztea. Titulua edo ziurtagiria bat etorri beharko da Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparru Bateratuarekin, eta agertu beharko da Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzailearen irailaren 13ko 210/2010 Ebazpenean jasotako tituluen zerrendan (2010eko 117. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, irailaren 27koa), edo, bestela, ofizialki horien baliokidetzat hartzen den titulazioa izan beharko da, deialdi honen 2.2 atalean xedatutakoaren arabera.

–Euskara maila neurtzeko proba egin diezaiotela eskatzea.

6.6.2. Euskara maila neurtzeko proba.

Euskara maila neurtzeko proba egitea eskatu duten izangaiek, eta oinarri honetan ezartzen den epean eskatzen den hizkuntza maila egoki frogatu ez duten izangaiek, euskara maila neurtzeko proba bat egin beharko dute.

Horretarako, epaimahaiak Euskarabidea-Euskararen Nafar Institutua erakunde autonomoaren laguntza eskatuko du. Organo horrek hizkuntza mailaren gaineko berariazko ariketa bat eginen du, eta izangaiei “Gai” edo “Ez gai” kalifikazioa emanen die eskatzen den euskarazko C1 edo B2 jakite-mailarako.

Horretarako, epaimahaiak probara deitutako izangaien zerrenda argitaratuko du, proba egiteko lekua, eguna eta ordua adierazita, deialdiaren 13. oinarrian ezarritakoarekin bat.

Euskara probaren kalifikazioa bukaturik, emaitzak aurreko paragrafoan ezarritako modu berean argitaratuko dira.

6.6.3. A2 edo A motako ibilgailuak gidatzeko baimenak izatearen ziurtagiria.

Hirugarren probaren behin betiko kalifikazioak argitaratu ondoren, izangaiek euskararen ezagutza frogatzearekin batera (lanpostu elebidunetan sartzeko), A2 edo A motako ibilgailuak gidatzeko baimena badutela frogatzen ahalko dute, aipatu baimenak izatea ezarria duten lanpostuak lortzeko.

7.–Oposizioaldiaren lehenbiziko fasearen emaitzak.

7.1. Oposizioaldiaren lehenengo faseko probak bukaturik, epaimahaiak lehenengo fasea gainditu duten izangaien zerrenda argitaratuko du, lortutako puntuazioaren arabera, hautapen proba bakoitzean lortutako puntuazioa batuz. Horrekin batera, eskatutako euskara maila egiaztatu duten izangaiak eta A2 edo A motako gidabaimena egiaztatu dutenak adieraziko ditu.

7.2. Berdinketarik gertatuz gero, lehenbiziko proban puntu gehien lortzen dutenen alde joko da, eta, berdinketak badirau, bigarren proban lortutako puntuak hartuko dira aintzat.

Arestian ezarritako irizpideak aplikatuta ere berdinketak jarraitzen badu, epaimahaiak berariaz deituko duen jendaurreko ekitaldi batean eginen den zozketa bakar baten bidez ebatziko da. Hala, berdindutako izangai guztien artean bat hautatuko da, ausaz. Berdinketa guztiak hurrenkera alfabetikoari jarraikiz deseginen dira, abiapuntu harturik zozketa horretan hautatzen den izangaiaren abizenak eta izena.

8.–Gaitasun psiko-fisikoaren azterketa.

Oposizioaldiaren lehenengo fasea gainditzen duten izangaiek gaitasun psiko-fisikoaren azterketa bat gainditu beharko dute, deialdiaren 2.1.d) oinarrian ezarritako baldintza betetzen dutela frogatzeko. Gainditzen duten izangaien kopurua eta lanpostu hutsen kopurua ikusita, epaimahaiak murrizten ahalko du proba hori egin behar dutenen kopurua.

Kontuan harturik agian izangai batzuek ez dutela azterketa gaindituko, epaimahaiak eskaintzen diren lanpostu kopurutik gora dauden izangaiak ere dei ditzake gaitasun psikofisikoaren azterketara; dena dela, horrek ez die eskubide gehigarririk ekarriko deitutakoei, eta egindako hautaproben ondoriozkoak izanen dituzte bakarrik.

Horretarako, oposizioaldiko lehenbiziko fasearen behin betiko emaitzak argitaratzearekin, epaimahaiak behar diren izangaiei deituko die, deialdiaren 13. oinarrian ezarritakoarekin bat.

Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuak eginen du osasun azterketa hori, deialdiaren III. eranskineko bazterbide medikoen taula kontuan hartuz, eta hartan, izangaiak “Gai” edo “Ez gai” deklaratuko dira.

Gaitasun psiko-fisikoaren azterketaren emaitzak ikusita, epaimahaiak hautapen prozesuko bajak zehaztuko ditu.

9.–Lanpostu hutsak aukeratzea.

9.1. Lanpostu hutsak hautatzeko ekitaldia prestakuntza ikastaroa hasi baino lehen eginen da.

9.2. Barneko Zuzendaritza Nagusiak lanpostu hutsak aukeratzeko ekitaldiaren deialdia eginen du, honako hauek argitaratuz: aukeratu beharreko 31 lanpostu hutsen zerrenda, puntuazioaren araberako izangaien zerrenda (lanpostu hutsak hautatzeko lehentasun ordenari jarraituz) eta eskatzen den euskara maila eta gidabaimenak egiaztatu dituztenen izen-abizenak.

Hori oinarri hartuta, izangaiek adierazi beharko dute foruzain izateko zer lanpostu huts lehenesten duten.

Informazio hori jendaurrean jarriko da deialdi honen 13. oinarrian ezarritakoari jarraikiz.

10.–Oposizioaldiako bigarren zatia. Oinarrizko prestakuntza-ikastaroa.

10.1. Behin lanpostu hutsak aukeratzeko tramitea bukaturik, epaimahaiak oinarrizko prestakuntza ikastaroan onartu diren izangaien behin-behineko zerrenda argitaratuko du. Onartutako izangaien kopurua ezin da izan deialdiko lanpostu hutsen kopurua baino handiagoa.

Horrekin batera, eta aldi berean, epaimahaiak Nafarroako Segurtasun eta Larrialdi Eskolari behar den komunikazioa igorriko dio oinarrizko prestakuntza ikastaroa hasteko eguna, ordua, tokia eta bestelako jarraibide batzuk zehaztu ditzan.

10.2. Oinarrizko prestakuntza ikastaroan parte hartzeko, izangaiek honako agiri hauek aurkeztu beharko dituzte, zehaztuko den modua erabiliz, prestakuntza ikastaroan onartutako behin-behineko izangaien zerrenda argitaratu eta biharamunetik hamar egun balioduneko epean:

–Nortasun agiri nazionalaren fotokopia, edo izangaiaren nazionalitatea eta nortasuna frogatzen dituen beste agiri baliokideren batena.

–Deialdiko 2.1.c) oinarrian eskatzen diren tituluen fotokopia, edo titulua lortzeko eskubideak ordaindu dituela frogatzen duen gordekinarena edo, bidezkoa denean, eskabideak aurkezteko epean titulua eskuratzeko moduan dagoela frogatzen duen ziurtagiria.

–Zinpeko adierazpena edo promesa, Nafarroako foru araubidea errespetatuko duela, Konstituzioari eta legeei men eginen diela eta karguari dagozkion eginkizunak zuzen beteko dituela dioena.

–B motako ibilgailuak (eta, kasua bada, A2 eta A motakoak) gidatzeko baimenen aurreko aldearen eta atzeko aldearen kopia.

–Hala izanez gero, deialdiaren 12.2 atalean aipatzen den aukeraz baliatu dela adierazten duen agiria.

–Su-armak eramateko eta, hala balegokio, horiek erabiltzeko konpromisoa hartzeko erantzukizuneko aitorpena.

–Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari baimena ematea datuak kontsulta ditzan Justizia Ministerioaren menpeko Zigortuen eta Auzi-iheslarien Erregistro Zentralean, frogatzeko deialdiaren 2.1.e) oinarrian ezarritako baldintza betetzen dela. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari kontsulta egitea baimentzen ez dioten izangaiek baldintza hori betetzen dutela frogatzeko agiria aurkeztu beharko dute. Barne Zuzendaritza Nagusiak eskatuko dio, izangaiak baimena eman ondoan, Justizia Ministerioaren menpeko Zigortuen eta Auzi-iheslarien Erregistro Zentralari ziurtatu dezala izangaiak ez duela aurrekari penalik edo haiek baliogabetu direla. Ziurtagiri hori espediente pertsonalari erantsiko zaio.

Aski izanen da dokumentazioaren kopia soilak aurkeztea, baina aurkeztutako datuak edo agiriak ez-zuzenak edo faltsuak badira, behar diren erantzukizun penal, zibil edo administratiboak eskatuko dira.

10.3. Atal honetan eskatzen diren agirietako edozein behar den moduan ez aurkezteak eta horretarako ematen den epean akatsak ez zuzentzeak berekin ekarriko du izangai hori hautapen prozesutik baztertzea, deusetan galarazi gabe eskaera faltsutzeagatik legokiokeen erantzukizuna.

10.4. Oinarrizko prestakuntza ikastaroa egiteko deialdi bakarra egiten bada Administrazio Publiko batean baino gehiagotan egindako hautapen prozesuetarako, deialdi honen indarrez ikastarora behin-behinekoz onartzen diren izangaiek aukeratu beharko dute zein administrazio aukeratzen duten oinarrizko prestakuntza ikastaroa egiteko. Aukera hori idatziz aurkeztu beharko da, 10. oinarriko 2. atalean adierazitako dokumentazioa aurkeztearekin batera. Epe horretan aukeratzen ez badute, ulertuko da oinarrizko prestakuntza ikastaroan parte hartu nahi dutela Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak deitutako hautapen prozesuaren barruan.

10.5. Aurreko ataletan aurreikusitako kasuan, prozesua gainditu duten izangaien zerrendan hurrengoa den eta baldintzak betetzen dituen izangaiarekin beteko da baja, eta izangai horrekin oinarri honetan oinarrizko prestakuntza ikastaroan parte hartzeko adierazi bezala jokatuko da.

10.6. Deialdi honen xede diren lanpostuetarako baldintzak eta betebeharrak frogatzeko agiriez gainera, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiak besteren bat eskatu nahi izanez gero, proposatzen den izangaiari eskatu beharko dio, eta horrek deialdi honen 10.2 oinarrian ezarritako moduan aurkeztu beharko du.

10.7. Aurreko dokumentazio guztia aurkeztuta eta baldintza guztiak betetzen direla frogatuta, prestakuntza ikastaroan behin betiko onartutako izangaien zerrenda argitaratuko du epaimahaiak. Zerrendan sartzen diren izangaien kopurua ezin da izan deitutako lanpostuen kopurua baino handiagoa.

10.8. Prestakuntza ikastaroa Nafarroako Segurtasun eta Larrialdi Eskolak emanen du, baztergarria izanen da eta Nafarroako Segurtasun Eskolaren Antolamendu eta Funtzionamendurako Erregelamendua onesten duen irailaren 12ko 113/2005 Foru Dekretuan xedatutakoari jarraikiz garatuko da.

Prestakuntza ikastaroan parte hartzen duten izangaiak praktiketako funtzionario izendatuko dira, aurretik Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioak direnak izan ezik.

Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiak praktiketako funtzionarioen izendapenak eginen ditu, Nafarroako Segurtasun eta Larrialdi Eskolari atxikiak.

Izangaiek erregelamenduz ezarritako ordainsariak jasoko dituzte eta Gizarte Segurantzaren Araubide Orokorrean afiliatuko eta, hala badagokio, alta emanen zaie, salbu eta lehendik Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen eskubide pasiboen beste araubide batean afiliatuta zeudenen kasuan, bertan segituko baitute.

Ikastaroan baja emateak berekin ekarriko du oposizioan jarraitzeko eskubidea eta praktiketako funtzionarioaren izaera galtzea. Hori gertatuz gero, deialdia egin duen organoari jakinaraziko zaio berehala.

Azaroaren 19ko 23/2018 Foru Legearen 34.3 eta 45.3 artikuluetan ezarritakoarekin bat, izangairen batek deialdian eskatutako ikastaroaren antzeko bat, Nafarroako Segurtasun eta Larrialdi Eskolak antolatua, gainditu badu, aski izanen da Nafarroako Segurtasun eta Larrialdi Eskolak ikastaro hori baliozkotzea. Hori frogatzeko, egiaztagiri ofiziala aurkeztuko da, ikastaroetako edukien berdintasuna edo baliozkotasuna frogatzen duena, eta baliozkotutako ikastaroan edo ikastaroetan lortutako kalifikazioak. Egiaztagiri hori Nafarroako Segurtasun eta Larrialdi Eskolak luzatuko du, interesdunak eskatuta. Behin ikastaroaren edukia berdina edo baliokidea dela egiaztatuta, proportzio bat kalkulatuko da, bai haren puntuazio orokorrarena, bai hura osatzen duten ataletako bakoitzarena. Nafarroako Segurtasun eta Larrialdi Eskolari dagokio, orobat, beste ikastaro eta diploma batzuk osorik edo partez baliozkotzea, antzeko eginkizunak dituzten organismo publikoek eman dituztenean, edo Eskolak berak lehenago emanak direnean, betiere edukiak baliokideak badira. Halakoetan, kalifikazioa ere emanen du, hala badagokio.

Oinarrizko prestakuntza ikastaroaren kalifikazioa “Gai” edo “Ez gai” izanen da.

Prestakuntza ikastaroan Nafarroako Segurtasun eta Larrialdi Eskolak izangaiei ematen dizkien kalifikazioak lotesleak izanen dira epaimahaiarentzat.

Prestakuntza ikastaroa gainditzen duten izangaiek, hautapen prozesuan gaitasun psiko-fisikoa galtzeagatik baja ematen ez bazaie, praktiketako funtzionarioak izaten segituko dute lanpostuaz jabetu arte.

Oinarrizko prestakuntza ikastaroan onartuak izan baino lehen egindako osasun azterketaz gain, ikastaroa egin bitartean edo hura bukatutakoan, izangaiek agintzen zaizkien osasun proba guztiak pasatu beharko dituzte, deialdiaren 2.1.d) atalean aipatzen den baldintza betetzen segitzen dutela frogatzeko. Proba horien bidez egiaztatzen bada baztertzeko arrazoirik badela, epaimahaiak aginduko du izangai horiei baja ematea hautapen prozesuan, eta, ondorioz, praktiketako funtzionario izaera galduko dute.

11.–Probak gainditu dituztenen zerrenda eta izendapen proposamena.

Epaimahaiak, izangaiek prestakuntza ikastaroan erdietsitako kalifikazioak jaso ondotik, espedientean bilduko ditu, ikastaroa gainditu dutenen zerrenda onetsiko du (oposizioaldian ateratako guztirako puntuazioaren arabera) eta Funtzio Publikoko zuzendari nagusiari izendapen proposamena igorriko dio. Proposamen hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da, baita deialdiari buruzko aipamenean ere, 13. oinarrian aurreikusitakoarekin bat.

12.–Izendapena eta jabetza hartzea.

12.1. Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak, ebazpen baten bitartez, Nafarroako Foru Komunitatearen Administrazioko funtzionario izendatuko ditu, Nafarroako Foruzaingoko agente izateko, aurreko oinarrietan ezarritakoa betetzen duten izangaiak. Ebazpen horren bidez, lanpostuen esleipena ere eginen da.

12.2. Izendapenak eta lanpostuaren jabetza hartzeak nomina eta plantillako funtzionario bilakatuko ditu izendatuak, indarra duten xedapenek Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioen arloan ezartzen dituzten eskubide eta betebehar guztiak dituztela. Gizarte Segurantzako araubide orokorrean afiliatu eta alta emanen zaie, araubide horretan ezarritakoaren babesean.

Aurrekoa gorabehera, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutua onetsi zuen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren bederatzigarren xedapen gehigarriaren 3. puntuan xedatutakoa aplikatzearen ondorioz, Nafarroako Administrazio Publikoen edozein montepioren eskubide pasiboen araubide batean afiliaturik daudenek bi aukera izanen dituzte: Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren montepioan segitzea, martxoaren 5eko 10/2003 Foru Legearen bidez arauturiko eskubide pasiboen araubideak babesturik, edo Gizarte Segurantzaren Araubide Orokorrean sartzea.

12.3. Izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da eta lanpostuaren jabetza hartzea izendapenaren ebazpenean adierazten den egunean izanen da.

Jabetza hartzearekin batera bukatutzat emanen da praktiketako funtzionarioaren izendapena.

Behar bezala arrazoitutako ezinbesteko kasuetan izan ezik, zehaztutako egunean lanpostuaren jabetza hartzen ez duten izangaiek Foru Komunitateko Administrazioko funtzionario izateko eskubide guztiak galduko dituzte.

12.4. Euskaraz edo beste hizkuntza komunitarioren bat jakin beharra duten lanpostu elebidunetan sartzen direnek beste lanpostu huts batzuk betetzeko prozesuetan parte hartzen ahalko dute, bakar-bakarrik, baldin eta horietan aritzeko hizkuntza hori nahitaez jakin behar bada.

Aurreikuspen hori ez da aplikatuko baldin eta, jakin behar den hizkuntza kontuan hartu gabe, hautapen prozesuko emaitzak aukera ematen bazion interesdunari baldintza hori ezarrita ez zeukan lanpostu bat eskuratzeko.

13.–Jarduketen publizitatea.

Deusetan galarazi gabe Nafarroako Aldizkari Ofizialaren bidez modu ofizialean argitaratu beharreko tramiteak, ariketen deialdiei eta kalifikazioei buruz epaimahaiak ematen dituen ebazpenen eta haren jarduketaren gaineko informazioa, baita interesdunentzat jakingarri den informazio guztia ere, Nafarroako Gobernuko Erregistro Orokorreko iragarki-taulan argitaratuko da, baita deialdiaren fitxan ere, Nafarroako Gobernuaren webgunean: www.nafarroa.eus, “Enplegua”, “Lan eskaintzak”, “Enplegu publikoa Foru Administrazioan”, “Enplegu finkorako eta aldi baterako enplegurako deialdiak” aukeratuta.

14.–Errekurtsoak.

Kalifikazio epaimahaiak ematen dituen egintzen eta ebazpenen kontra, gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahalko da, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurtsoaren xede den egintza argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita.

Deialdiaren, oinarrien eta haiek aplikatzeko egintzen kontra, salbu kalifikazio epaimahaiak hartutakoen kontra, zilegi izanen da gora jotzeko errekurtsoa jartzea, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritu nahi den egintza argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita.

Hori guztia, honako hauetan xedatutakoarekin bat: 11/2019 Foru Legearen 126. artikulua (foru lege horren bidez jorratu ziren Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioa eta Foru-sektore publiko instituzionala), eta urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluak (lege horren bidez jorratu zen Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidea).

I. ERANSKINA

Gai-zerrenda

Zati orokorra.

Giza Zientziak.

1. gaia.–Polizia-deontologia: definizio orokorrak; aplikatzeko araudia; polizia-deontologia eta Giza Eskubideak Nafarroako Foruzaingoan.

2. gaia.–Toxikomaniak eta alkoholismoa. Tabakoa, alkohola eta legez kontrako drogak Espainian: horiek pertsonengan dituzten ondorioak. Drogak kontsumitzeagatiko eta/edo horiekin trafikatzeagatiko delituak Espainian, eta izan daitezkeen zehapenei buruzko informazioa.

3. gaia.–Familia nafarren egoera soziodemografikoa. Migrazioak: beharrak eta berariazko potentzialitateak, iraganerako eta etorkizunerako begirada, zergatiak, jatorrizko herrietan eta destinokoetan duten inpaktua. Nafarroan krisi ekonomikoak izan duen inpaktua eta desberdintasuna handitzea.

4. gaia.–Gizarte larrialdietako baliabideak Nafarroan. 15/2006 Foru Legea, abenduaren 14koa, Gizarte Zerbitzuei buruzkoa: Atariko titulua. Xedapen orokorrak (1-5 artikuluak).

5. gaia.–Gizarte zerbitzu orokorren zorroa Nafarroan: Larrialdietarako telefono zerbitzua. Aldi baterako egonaldien zerbitzua gaixotasun mentala duten pertsonentzat. Etxegabeendako harrera zerbitzua. Adingabekoentzako behaketa eta abegi zerbitzua. Genero indarkeriaren biktimei arreta emateko zerbitzua.

6. gaia.–Delitugilea: delituen tipologia. Delitugile arrunta. Delitugile bortitza. Delitugile sexuala. Delitugile gazteak. Adingabearen erantzukizun penala. Ziberdelinkuentzia.

7. gaia.–Biktima: sarrera eta esparru kontzeptuala. Biktimizazio motak. Delituak biktimarengan dituen ondorioak. Biktima motak. Beldurra eta delitua. Polizia eta biktima.

8. gaia.–Genero berdintasuna: 17/2019 Foru Legea, apirilaren 4koa, emakumeen eta gizonen arteko berdintasunari buruzkoa.

9. gaia.–14/2015 Foru Legea, apirilaren 10ekoa, Emakumeen Kontrako Indarkeriari aurre egitekoa.

10. gaia.–Trebetasun sozialak eta komunikazio teknikak.

11. gaia.–Oinarrizko ortografia.

Nafarroako lurraldearen ezagutza.

12. gaia.–Nafarroako geografia.

–Nafarroa-Geografia.

–Nafarroako atlasa, 2017.

a) Turismoa: sarrera. Nafarroan barnako ibilbideak. Donejakue Bidea. Kultura ibilbideak. Intereseko informazioa (interes orokorreko mapa turistikoa). 122.etik 167. orrialdera (bi horiek barne).

b) Ingurumena: ingurumen aldetik interesa duten lekuak. 171.etik 188. orrialdera (bi horiek barne).

13. gaia–Nafarroako Foru Komunitateko errepideen katalogoa, 2016: autobideak, autobiak, bide bikoiztuak, prestazio handiko errepideak, interes orokorreko errepideak eta Foru Komunitatearen intereseko errepideak.

Zati berezia.

Legeria.

14. gaia.–Zuzenbidearen iturriak: legea, ohitura eta zuzenbidearen printzipio orokorrak. Jurisprudentzia. Arau-hierarkia. Europako Batasunaren zuzenbidearen eragina iturrien sisteman. Arau juridikoen interpretazioa. Foru legeak egiteko prozedura. Botere betearazlearen ahala erregelamenduak egiteko Nafarroako Foru Komunitatean.

15. gaia.–Espainiako 1978ko Konstituzioa: Hitzaurrea. Atariko titulua (1-9 artikuluak). I. titulua. Oinarrizko eskubideak eta betebeharrak (10-55 artikuluak).

16. gaia.–Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko abuztuaren 10eko 13/1982 Lege Organikoa: Atariko titulua. Nafarroako Foru Komunitateko erakundeak. Nafarroako Foru Komunitatearen ahalmenak eta eskumenak.

17. gaia.–Europar Batasuna: erreferentzia historikoa. Europar Batasunaren funtzionamendua eta erakundeak: Parlamentua, Europako Kontseilua, Europako Batzordea, Europar Batasuneko Justizia Auzitegia. Askatasunaren, segurtasunaren eta justiziaren espazioa Lisboako Tratatuaren ondoren.

18. gaia.–251/1993 Legegintzako Foru Dekretua, abuztuaren 30ekoa, Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duena: I. titulua. Xedapen orokorrak (1-4 artikuluak). II. titulua. Funtzionario publikoak. I. kapitulua. Hautapena (5-8 artikuluak). II. kapitulua. Funtzionario izaera eskuratzea eta galtzea (9-11 artikuluak). III. kapitulua. Mailak eta graduak (12-13 artikuluak). Laugarren xedapen iragankorraren eragina. IV. kapitulua: Administrazio karrera (14-18 artikuluak). VI. kapitulua. Administrazio egoerak (22-30 artikuluak). VIII. kapitulua. Eskubideak eta betebeharrak. 3. atala. Betebeharrak (57. artikulua).

19. gaia.–11/2019 Foru Legea, martxoaren 11koa, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta Foru-sektore publiko instituzionalari buruzkoa.

20. gaia.–39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoa: Administrazio errekurtsoak (112-126 artikuluak). Administrazio prozeduraren espezialitateak Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta Foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen arabera (116-127 artikuluak).

21. gaia.–10/1995 Lege Organikoa, azaroaren 23koa, Zigor Kodearena: Atariko titulua. Zigor bermeak eta zigor legearen aplikazioa. I. liburua. I. titulua. Zigor arloko arau-hausteak. II. titulua. Delituen erantzukizun kriminala duten pertsonak. V. titulua. Delitu eta prozesuko kostuen ondorioz sorturiko erantzukizun zibila (I. eta II. kapituluak).

22. gaia.–1882ko irailaren 14ko Errege Dekretua, Prozedura Kriminalari buruzko Legea onesten duena: II. liburua. Sumarioa. I. titulua. Salaketa. III. titulua. polizia judiziala. IV. titulua. Zitazioa, atxiloketa eta behin-behineko espetxeratxea. II. kapitulua. Atxiloketa. IV. kapitulua. Defentsa eskubideaz baliatzea, abokatuaren laguntza, eta atxilotuei eta presoei eman beharreko tratua. VIII. titulua. Konstituzioaren 18. artikuluan aitortutako eskubideak mugatzen dituzten ikerketa neurriak. I. kapitulua. Sarrera eta erregistroa toki itxietan. II. kapitulua. Liburu eta paperen erregistroa. III. kapitulua. Atxiloketa eta gutuneria idatzi eta telegrafikoa irekitzea. 6/1984 Lege Organikoa, maiatzaren 24koa, «Habeas Corpus» prozedura arautzen duena. Espainiako arlo jurisdikzional penala eta Nafarroako barruti judizialak.

23. gaia.–2/1986 Lege Organikoa, martxoaren 13koa, Segurtasun Indar eta Kidegoei buruzkoa. I. titulua. Segurtasun Indar eta Kidegoak. II. titulua. Estatuko Segurtasun Indar eta Kidegoak. III. titulua. Autonomia erkidegoetako poliziak. IV. titulua. Estatuko Segurtasun Indar eta Kidegoen eta Autonomia Erkidegoetako Polizia Kidegoen arteko lankidetza. V. titulua. Udaltzaingoak. Azken xedapenetako hirugarrena.

24. gaia.–8/2006 Foru Legea, ekainaren 20koa, Nafarroako Segurtasun Publikoari buruzkoa.

25. gaia.–23/2018 Foru Legea, azaroaren 19koa, Nafarroako Poliziei buruzkoa.

26. gaia.–72/2016 Foru Dekretua, irailaren 21ekoa, Nafarroako Foruzaingoaren Antolamenduaren eta Funtzionamenduaren Erregelamendua onesten duena. I. titulua. Xedapen orokorrak (1-4 artikuluak). II. titulua. Nafarroako Foruzaingoaren antolamendua (5-26 artikuluak). III. titulua. Foruzaingoaren funtzionamendua (27-35 artikuluak).

27. gaia.–57/2002 Foru Dekretua, martxoaren 25ekoa, Nafarroako Foruzaingoko lanpostuak betetzeko Erregelamendua onesten duena. I. kapitulua. Xedapen orokorrak (1-9 artikuluak). II. kapitulua. Lanpostuak betetzea lehiaketaren, berariazko lehiaketaren edo izendapen librearen bidez (10-23 artikuluak). III. kapitulua. Lanpostuak betetzeko beste modu batzuk (24-28 artikuluak). Foru Dekretuaren lehen xedapen gehigarria.

28. gaia.–4/2015 Lege Organikoa, martxoaren 30ekoa, herritarren segurtasuna babesteari buruzkoa. Hitzaurrea. I. kapitulua. II. kapitulua. III. kapitulua. V. kapitulua (30. artikulutik 37.era, 47. artikulutik 49.era, eta 52. artikulua). Seigarren xedapen gehigarria. Azken xedapenetako hirugarrena.

Ezagupen teknikoak.

29. gaia.–Oinarrizko informatika: ordenagailu baten osagaiak.

30. gaia.–Windows 7 sistema eragilea: oinarrizko funtzioak; Windows arakatzailea; mahaigaina; kontrol-panela; osagarriak; zakarrontzia.

31. gaia.–Microsoft Word 2010 testu prozesadorea: oinarrizko funtzioak.

32. gaia.–Internet, nabigatzaileak, Intranet eta posta elektronikoa.

33. gaia.–Sare sozialen oinarrizko ezagupenak: Twitterra, Instagrama, Facebooka, WhatsAppa.

II. ERANSKINA

Bigarren probari dagozkion ariketak

1.–Banku press-a, edo pisua jasotzeko proba, 38 kg gizonentzat eta 20 kg emakumeentzat.

Azalpena: banku batean etzanda, ahoz gora, eta oinak euste-zoruan dituela, izangaiak pisu bat goratu beharko du 60 segundoan ahal duen aldi guztietan. Pisua 38 kilokoa izanen da gizonezkoentzat, eta 20 kilokoa emakumeentzat. Bi eskuekin goratuko du pisua, barra hartuta sorbalden zabalera baino pixka bat zabalago (barrari esku-ahurraz helduta eta behatzak itxita). Ariketa honela eginen da: hasieran barrak bularra ukitzen du, ukondoak flexionaturik, eta gero ukondoak erabat luzatzen dira bertikalean jarri arte. Izangaiek saio bakarra izanen dute proba egiteko. Ezin da eskularrurik erabili, ez heltzea errazten duen beste edozein substantzia, ezta jantzia kendu ere bizkarra bankuan zuzenean bermatzeko.

Ariketaren hasieran ukondoak flexionatuak egonen dira eta barrak bularra ukituko du. Ariketak irauten duen denbora guzti-guztian oinak lurzorua ukitzen egon beharko dira.

Ukondoak erabat luzatu ezean edo ukondoen flexio bakoitzean barrarekin bularra ukitu ezean, jasoaldia baliogabetuko da, eta, beraz, ez da kontatuko.

Kasu hauetan, ariketa bukatutzat emanen da:

–Oin batek edo biek lurzorua ukitzeari uzten badiote.

–Izangaiak ukondoak flexionaturik dituela, ariketa gelditzen badu barra bularrean bermatuz.

Puntuazioa: egindako errepikapenen araberakoa izanen da, eskala honi jarraikiz:

ERREPIKAPENAK

NOTA

Gizonak

Emakumeak

30 baino gutxiago

25 baino gutxiago

Baztertua

30 eta 35 artean

25 eta 29 artean

5,0

36 eta 41 artean

30 eta 34 artean

5,5

42 eta 46 artean

35 eta 39 artean

6,0

47 eta 50 artean

40 eta 43 artean

6,5

51 eta 54 artean

44 eta 47 artean

7,0

55 eta 57 artean

48 eta 50 artean

7,5

58 eta 60 artean

51 eta 53 artean

8,0

61 eta 62 artean

54 eta 56 artean

8,5

63 eta 64 artean

57 eta 58 artean

9,0

65

59

9,5

66 edo gehiago

60 edo gehiago

10,0

2.–Uretan aritzeko gaitasunari buruzko proba (50 metro estilo librean, tarte batzuk ur azpitik eginez).

Azalpena: joan-etorria egin behar da igerian, estilo librean, 25 metroko igeri-ontzi batean.

Ezin izanen da erabili urpean igeri egiteko betaurrekorik, ez urpean igeri egiteko beste baliabiderik ere, baina bai igeri egiteko betaurrekoak.

Gauzatzeko modua: ateratzeko seinalea entzun ondoan, izangaia uretan murgildu eta 50 metro igerian eginen ditu, hasieran ur azalean eta gero urpean, ahalik eta denbora laburrenean. Lehenbizi igeri eginen du, eta, gero, irteeratik 10 metrora, urpean eginen du igeri bi metro, gelditu gabe, horretarako mugatuko den zonaren azpitik, gorputza ur azalaren azpian duela, eta gero beste aldeko hormaraino segituko du igeri egiten, han buelta eman eta irteerara itzuliko da. Mugatutako zonara iristean berriz ere urpean eginen ditu bi metro etengabe, eta hormaraino segituko du gero.

Saio bakarra eginen da.

Saioa baliogabetzat joko da, eta izangaia baztertuko da, baldin eta izangaiak:

–Kortxo-ilarak edo igerilekuko alboko kaleak euskarri moduan edo bulkada hartzeko erabiltzen baditu.

–Igerilekuko ertzei heltzen badie atseden hartzeko.

–Igerilekuaren hondoan bermatzen bada edo hura erabiliz bulkada hartzen badu.

–Kalez aldatzen bada.

–Noranzkoa aldatzean horma ukitzen ez badu.

–Baliorik gabeko bi ateraldi egiten baditu.

Puntuazioa: eskala honen arabera emanen da (denbora segundotan neurtua, segundo-ehunenak ez baitira kontuan hartuko).

DENBORA

NOTA

Gizonak

Emakumeak

50” edo gehiago

55” edo gehiago

Baztertua

49”,9tik 47”-ra

54”,9tik 53”-ra

5,0

46”,9tik 44”-ra

52”,9tik 51”-ra

5,5

43”,9tik 41”-ra

50”,9tik 49”-ra

6,0

40”,9tik 39”-ra

48”,9tik 47”-ra

6,5

38”,9tik 37”-ra

46”,9tik 45”-ra

7,0

36”,9tik 35”-ra

44”,9tik 43”-ra

7,5

34”,9tik 33”-ra

42”,9tik 41”-ra

8,0

32”,9tik 31”-ra

40”,9tik 39”-ra

8,5

30”,9tik 29”-ra

38”,9tik 37”-ra

9,0

28”,9tik 27”-ra

36”,9tik 35”-ra

9,5

26”,9 edo gutxiago

34”,9 edo gutxiago

10,0

3.–Zalutasun proba (Barrow testa).

Abiatzeko jarrera: zutik zutoinaren ondoan, irteera marraren gibelean.

Gauzatzeko modua: probaren helburua da ahalik eta lasterren egitea “zortzi” baten itxurako zirkuitu bat, bost zutoinez mugatua. Horietako lauk 8,66 bider 5 metroko laukizuzen baten erpinak seinalatzen dituzte eta bosgarrena erdi-erdian dago (ikus grafikoa). Izangaiek bi aldiz osatu beharko dute zirkuitua, batean alde batera, eta bestean beste aldera (A eta B ibilbideak grafikoan). Ibilbide bakoitzean, bi saiakera egiten ahal dira. Bigarren saiakera eginen da, bakar-bakarrik, lehenbizikoa baliogabea izan baldin bada. Gutxienez minutu bateko atsedenaldia utziko da bigarren saiakera egin baino lehen.

Zirkuituaren eskema:

F1905768_0.pdf

Proba hau egiteko gehieneko denbora hau da: 23”3 segundo gizonentzat, eta 26”5 segundo emakumeentzat.

Saiakera baliogabea izanen da izangaiak honako hauetako bat egiten badu:

a) Izangaiak zutoin bat botatzen badu.

b) Zutoin bat hartzen badu, eror ez dadin.

c) Izangaia ibilbidetik ateratzen bada, hau da, lasterketako marra idealetik ateratzen bada (nahiz eta ibilbide zuzenetik itzuli).

Puntuazioa: izangaiek bi ibilbideetan (A + B) emandako denbora batuko da, fotozelulak irakurri bezala, ehunenetan, kontuan hartuz ariketa bukatzen dela izangaiak irteera marra berriz gurutzatzen duenean. Segundo-ehunenak alde batera utziko dira. Fotozelula sistemak huts egiten badu, erreserbako eskuzko kronometrajea aplikatuko da.

DENBORA

NOTA

Gizonak

Emakumeak

23”3tik gora

26”5etik gora

Baztertua

23”3tik 23”2ra bitarte

26”5etik 26”0ra bitarte

5,0

23”1etik 23”0ra bitarte

25”9tik 25”5era bitarte

5,5

22”9tik 22”8ra bitarte

25”4tik 25”0ra bitarte

6,0

22”7tik 22”6ra bitarte

24”9tik 24”6ra bitarte

6,5

22”5etik 22”4ra bitarte

24”5etik 24”2ra

7,0

22”3

24”1etik 23”9ra bitarte

7,5

22”2

23”8tik 23”6ra bitarte

8,0

22”1

23”5

8,5

22”0

23”4

9,0

21”9

23”3

9,5

21”8 edo gutxiago

23”2 edo gutxiago

10,0

4.–Erresistentzia proba (Course Navette-ren testa).

Gauzatzeko modua: izangaiek 20 metroko luzera duen joan-etorriko ibilbide bat egin behar dute zinta magnetofoniko batek emandako seinale akustikoen bidez markatutako erritmoari jarraikiz, ahalik eta joan-etorri gehien eginez. Izangaiek, zehazki seinalea entzutean, ibilbidearen bi muturrak seinalatzen dituzten marrak zapaldu beharko dituzte, edo marretatik haratago, txandaka. Buelta emanen da oin baten gainean bermatuta, marra zapalduz edo marratik haratago. Zintak tarte erregularretan emanen du soinua. Probaren hasieran abiadura motela izanen da, baina gero eta azkarragoa eginen da. Izangaiek saio bakarra izanen dute proba egiteko.

Testaren helburua da zinta magnetofonikoak markatzen duen erritmoari eustea eskatzen diren epeak bete arte. Izangaia seinalea entzun baino lehentxeago abiatzen bada, behin baino gehiagotan, abisu bat emanen zaio. Izangaia seinalea baino lehen ateratzen bada eta metro bateko tartetik haratago joan bada, probari bukaera emanen zaio besterik gabe.

Honako egoera hauetan bukatuko da izangai bakoitzaren proba, eta ordura arte lortutako tarteak kontatutako dira:

–Izangaia gelditzea, salbu eta soilik une batez gelditzen bada 20 metroko marraren gainean pibotatzen ari denean, seinale akustikoaren zain.

–Izangaia bere kaletik ateratzea.

–Izangaiak ibilbide oso bat ez bukatzea muturreko marra edo haratago zapaldu gabe.

–Seinale akustikoa entzuten denean, izangaia ez iristea 20 metroko marratik metro bateko eremura.

–Izangaiak hiru aldiz jarraian ez iristea muturreko marra zapaltzera, edo haratago, seinale akustikoak agintzen dionean. Seinaleak jotzen duen unean, marratik metro bateko tartera egotea onartuko da. Segurtasun metroaren barruan egonda, izangaiak ez badu marra zapaltzen seinale akustikoak jo baino lehen, izangaiari abisu bat emanen zaio, kontrolatzailearen ezker-eskuin jarriko den kono baten bidez. Abisu hori kendu eginen zaio baldin eta lortzen badu 20 metroko beste marra ukitzea seinale akustikoak jotzean. Marra ukitzen ez badu, bigarren abisua emanen zaio. Bi abisu dituela, izangaia 20 metroko beste marrara iristen bada seinale akustikoarekin batera, bi abisuak kenduko zaizkio; garaiz iristen ez bada, berriz, hirugarren abisua emanen zaio, eta proba bukatutzat hartuko da.

Puntuazioa: izangai bakoitzak proba bukatzen duen arte pasatako denbora-tarteen araberakoa izanen da (tarte bakoitza minutu batekoa da gutxi gorabehera), ondoko eskala honi jarraikiz:

TARTEAK

NOTA

Gizonak

Emakumeak

10,5 baino gutxiago

8 baino gutxiago

Baztertua

10,5

8

5,0

11

8,5

5,5

11,5

9

6,0

12

9,5

6,5

12,5

10

7,0

13

10,5

7,5

13,5

11

8,0

14

11,5

8,5

14,5

12

9,0

15

12,5

9,5

15,5 edo gehiago

13 edo gehiago

10,0

5.–Indar-erresistentziaren eta koordinazioaren proba (Alboko jauzien testa).

Azalpena: lurretik 25 zentimetrora dagoen listoi baten gainetik jauzi egin beharko da, 30 segundoz etenik gabe, oinak elkarturik edo parez pare daudela. Zenbat jauzi egiten diren kontatuko da.

Abiatzeko jarrera: izangaia zutik jarriko da, listoiaren ondoan saiheska, bi oinak elkarturik edo pare-parean. Kontrolatzaileak “ya” esatean, jauzika hasiko da, gelditu gabe.

Bi saiakera egiten ahal dira. Bigarren saiakera eginen da, bakar-bakarrik, lehenbizikoa baliogabea izan baldin bada. Gutxienez bi minutuko atsedenaldia utziko da bigarren saiakera egin baino lehen.

Saiakera baliogabea izanen da izangaiak honako hauetako bat egiten badu:

–Listoia botatzen badu.

–Jauzi bat errepikatzen badu listoiaren alde berean.

–Jauzien erritmoa eteten badu 30 segundoak bukatu baino lehen, eta gelditzen bada.

–Jauzi bat bukatuta listoia oinen artean gelditzen bazaio.

–Lurra bi oinekin batera ukitzen ez badu.

–Listoiak mugatutako eremutik kanpo egiten badu jauzi.

–Eskatutako gutxieneko jauzi kopurura iristen ez bada. Kasu horretan, izangaiak bigarren saiakera bat egiteko aukera izanen du.

Puntuazioa: egindako errepikapenen araberakoa izanen da, eskala honi jarraikiz:

ERREPIKAPENAK

NOTA

Gizonak

Emakumeak

55 baino gutxiago

35 baino gutxiago

Baztertua

55 eta 57 artean

35 eta 37 artean

5,0

58 eta 60 artean

38 eta 40 artean

5,5

61 eta 63 artean

41 eta 43 artean

6,0

64 eta 66 artean

44 eta 46 artean

6,5

67 eta 69 artean

47 eta 49 artean

7,0

70

50 eta 52 artean

7,5

71

53 eta 54 artean

8,0

72

55 eta 56 artean

8,5

73

57 eta 58 artean

9,0

74

59 eta 60 artean

9,5

75 edo gehiago

61 edo gehiago

10,0

III. ERANSKINA

Deialditik baztertzeko arrazoi medikoak

1.–Ikusmena. Begien sistema.

–Zuzendu gabeko ikusmen zolitasuna:

• 4/10 bi begietan, edo

• 3/10 begirik okerrenean eta 5/10 hoberenean, edo

• 2/10 begirik okerrenean eta 6/10 hoberenean.

–Ikus-eremu monokularra: plano horizontalean, ez da 120°-tik beherakoa izanen, eta ez da murrizketa nabarmenik izanen ikus-eremuaren ezein meridianotan.

–Diplopia.

–Diskromatopsia larriak.

–Estereopsi falta.

–Keratotomia erradiala.

2.–Entzumena. Entzuteko sistema.

–500dik 3.000 Hz bitarteko frekuentzietan 45 dB-ko edo gehiagoko galera monoauraleko entzumen-zolitasuna.

–Orekari loturiko nahasmenduak, edozein etiologiatakoak.

3.–Hizkera.

–Afasiak, disfoniak, disfemiak (hitz toteltasuna), disartria eta diglosia iraunkorrak, polizia lanetan aritzea zaildu edo galarazten dutenak.

4.–Giharren eta eskeletoaren aparatua.

–Giltzaduraren baten ankilosia edo galera anatomikoa, ondorio funtzionalen arabera.

–Prozesu artikularrak, ondorio funtzionalen arabera, zeinahi etiologiaren ondorio direla ere.

–Eskoliosiak, 20º baino handiagoak.

–Zifosiak, 30º baino handiagoak.

–Espondilolisia, espondilolistesia, ornoen bategiteak eta ornoarteko diskoaren arazoak.

–Espondilitis ankilosantea.

–Paget-en eritasuna.

–Osteoporosia eta osteomalazia (ondorio funtzionalen arabera).

–Fibromialgia.

–Deformazio anatomikoak (ondorio funtzionalen arabera).

5.–Digestio aparatua.

–Crohn-en eritasuna eta kolitis ultzeraduna.

–B eta C hepatitisa aktiboa izatea edo birusaren eramailea izatea.

–Gibeleko gutxiegitasuna, ebaluazio mahaiak baloratu beharrekoa.

–Gibeleko zirrosia.

–Behazun-zirrosi primarioa.

–Pankreatitis kronikoa.

–Fibrosi kistikoa.

–Abdomeneko paretaren herniak, ebaluazio mahaiak baloratu beharrekoa.

–Uzki-esfinterreko ihesa.

6.–Bihotz-hodietako sistema.

–Bihotzeko gutxiegitasuna, maila guztietan.

–Arritmiak eta blokeoak: aurre-eszitazioaren sindromeak eta erritmo edo kondukzio kardiakoaren edozein nahasmendu, honako hauek salbu: arritmia sinusala, edo estrasistole suprabentrikular edo estrasistole bentrikular isolatuak, lehen mailako aurikula-bentrikuloaren blokeoa, eskuineko adarreko blokeo osoa eta ezkerreko adarreko hemiblokeoak.

–Kardiopatia iskemikoa, maila guztietan.

–Balbulopatiak.

–Miokardiopatiak.

–Perikardiopatia kronikoak.

–Biriketako hipertentsio primarioa eta sekundarioa.

–Arterietako iskemia kronikoaren sindromea.

–Arterietako hipertentsioa (TASa >140 eta TADa >90).

–Arterietako hipotentsioa (TASa < 90 eta TADa < 45).

–Zainen eta baso linfatikoen gutxiegitasuna.

7.–Arnas aparatua.

–Arnas aparatuaren afekzio kronikoak (bronkitis kronikoa, buxadurazko arnas gaixotasun kronikoa, enfisema, bronkiektasiak).

–Pleurako isuri errepikariak.

–Berezko pneumotorax errepikaria.

–Eritasun interstizialak eta/edo biriketako fibrosia.

–Asma eta bronkioetako hipererreaktibotasuna.

8.–Nerbio-sistema.

–Epilepsia.

–Esklerosi anizkoitza eta bestelako eritasun desmielinizanteak.

–Neurona motorraren eritasunak.

–Ataxiak.

–Buruko eta integrazioko funtzioen nahasmenduak (arrazoitze abstraktoa, oroimena, adimena eta funtzio betearazleak).

–Parkinson-en eritasuna eta bestelako nahasmendu estrapiramidalak.

–Odol-hodien afekzio iskemikoak, hemorragikoak edo malformazioren baten ondoriozkoak.

–Miastenia larria eta juntura neuromuskularraren bestelako arazoak.

–Bertigoak.

–Siringomielia.

–Hidrozefalia.

–Miopatiak.

–Nerbio-sistema zentralaren lesioaren ondoriozko paralisia.

–Paralisi periferikoak, ondorio funtzionalen arabera.

–Nerbio-sistema periferikoaren gaixotasunak, ondorio funtzionalen arabera.

–Neke kronikoaren sindromea.

–Anosmia.

–Mugimenduaren beste nahasmendu batzuk (tikak, mugimenaren estereotipiak, loaren nahasmenduak), ondorio funtzionalen arabera.

9.–Nahasmendu psikiatrikoak.

–Nahasmendu mental organikoak, alde batera utzita prozesu automugatuak eta itzulgarriak.

–Nahasmendu mentalak eta jokabidearenak, substantzia psikotropikoen kontsumoaren ondoriozkoak (alkohola barne).

–Eskizofrenia eta beste nahasmendu psikotiko batzuk.

–Gogo-aldartearen nahasmenduak (nahasmendu bipolarrak, nahasmendu depresibo errepikariak, depresio-aldi larria, nahamendu distimikoak).

–Antsietate-nahasmenduak, ondorio kliniko nabarmengarria dutenak.

–Nortasunaren nahasmenduak eta bulkaden kontrolari loturikoak, gizarte eta lan bizitzan eragina dutenak.

10.–Sexu- eta gernu-aparatua.

–Giltzurrun-gutxiegitasuna, bilakaeraren eta pronostikoaren arabera.

–Gernu-ihesa.

–Giltzurrun-polikistosia.

11.–Sistema endokrinologikoa.

–Guruin endokrinoen eritasun metaboliko oro, baldin eta zerbitzuari dagozkion eginkizunak betetzeko mugak, ezintasuna edo pronostiko kaltegarria badakar.

–Ordezko terapia jarraitua behar duten eritasun endokrinometabolikoak.

–Bestelako eritasun endokrinometabolikoak, pronostikatzeko moduko alterazio morfologiko edo funtzionalak sortzen dituztenak, edo zerbitzuari dagozkion eginkizunak osotara betetzea mugatzen edo eragozten dutenak, edo lanbide jarduerak berak dituen eskakizun operatiboek larriagotzen ahal dituztenak.

–Hipotalamo-hipofisario ardatzaren nahasmenduak.

–Hipertiroidismoa eta hipotiroidismoa, bilakaeraren eta pronostikoaren arabera.

–Addison, Cushing, feokromozitoma eta guruin suprarrenalen beste nahasmendu batzuk.

–Hipoaldosteronismo primarioa eta sekundarioa.

–Adenomatosi endokrino anizkoitza.

–Hipoparatiroidismoa eta hiperparatiroidismoa, bilakaeraren eta pronostikoaren arabera.

12.–Larrua, fanerak eta guruin exokrinoak.

–Orbainak eta larruazalaren prozesu kronikoak, haien zabalera, ondorio funtzionalak eta kokapena direla-eta polizia-eginkizunetan aritzeko gaitasuna gutxitzen dutenak.

13.–Odola eta organo hematopoietikoak.

–Aplasia medularra, gaueko hemoglobinuria paroxistikoa, sindrome mieloproliferatiboak, anemia hemolitiko kronikoak, b-talasemiak anemiarekin.

–Linfomak, bilakaeraren eta pronostikoaren arabera.

–Sindrome linfoproliferatibo kronikoak, bilakaeraren eta pronostikoaren arabera.

–Mieloma anizkoitzak eta Waldeström-en gaixotasuna.

–Hemofiliak eta hemostasiaren beste nahasmendu batzuk.

–Immunoeskasiak.

–Esplenektomia.

–Antikoagulatzaileak (Heparinak, Sintrom), Interferon, kortikoideak edo EPO erabiltzen dituzten tratamendu kronikoak.

14.–Bestelakoak.

–Amiloidosia.

–Kolagenosia.

–Lupus eritematoso sistemikoa.

–Artritis erreumatoidea.

–Esklerodermia.

–Sjögren-en sindromea.

–Baskulitisa, ebaluazio mahaiak baloratu beharrekoa.

–Obesitatea (GMI > 30).

15.–Azalpen orokorrak.

–Patologia baztertzaileak ebaluazio mahaiak baloratuko ditu ondorio funtzionalen arabera eta polizia lanetan aritzeari begira eginen den pronostikoaren arabera.

–Prozesu neoplasikoetan eta organoen transplanteen kasuetan, ebaluazio mahaiak gaitasuna baloratuko du, bilakaeraren eta pronostikoaren arabera.

–Edozein aparaturen eta sistemaren beste edozein afekzio, ebaluazio mahaiaren iritziz polizia lanetan aritzea galarazten ahal duen eragin funtzionala duena.

Iragarkiaren kodea: F1905768