82. ALDIZKARIA - 2019ko apirilaren 30a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

86/2019 EBAZPENA, martxoaren 20koa, Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko zuzendari nagusiak emana, Tokiko Agenda 21eko proiektuak, zahartzeari lotuak, gauzatze aldera, toki entitateei dirulaguntzak emateko 2019ko deialdia onesten duena. DDBN identifikazioa: 447060.

Tokiko Agenda 21 da udalerri baten edo udalerri batasun baten plangintza estrategikoaren prozesu bat, haren garapena bideratu nahi duena jasangarritasun ekonomikora, sozialera eta ingurumenekora, helburuak udal agintarien eta herritarren arteko akordioaren bitartez zehaztuta.

2019ko ekitaldirako Nafarroako gastuen aurrekontuan, honako partida hauek daude:

–Osasun Departamentua:

  • 520001 51200 4609 313905 “Dirulaguntzak, zahartze aktiboaren estrategietarako (Agenda 21)”, 90.000 euroko kreditua duena.
  • 520001 51200 7609 313900 “Udal entitateentzako dirulaguntzak ekipamendurako, zahartze aktiboaren estrategiak (Agenda 21)”, 200.000 euroko kreditua duena.

–Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentua:

  • 740007 74700 4609 456202 “Toki entitateentzako dirulaguntzak, ingurumen proiektuetarako: Nafarroako Toki Entitateen Jasangarritasunerako Sarea (Ingurumena eta Osasuna)”, 50.000 euroko kreditua duena.
  • 740007 74700 7609 456200 “Toki entitateentzako dirulaguntzak, ingurumen proiektuetarako: Nafarroako Toki Entitateen Jasangarritasunerako Sarea (Ingurumena eta Osasuna)”, 110.000 euroko kreditua duena.
  • 740007 74700 4609 468100 “Toki entitateentzako dirulaguntzak, jasangarritasunari buruzko azterketa eta planetarako: Agenda 21”, 180.000 euroko kreditua duena.

Bai Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuan bai Osasun Departamentuan zenbait partida dagoenez Tokiko Agenda 21erako, bidezkoa da, efikaziari begira, organo bakarra izatea deialdiaz eta laguntzak emateaz arduratzen dena. Horrenbestez, beharrezkoa da tresnak ezartzea Osasun Zuzendaritza Nagusiaren eta Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko Zuzendaritza Nagusiaren arteko elkarlana izan dadin, kudeaketa-esleipenaren teknika erabiliz horretarako. Horregatik, baimena eman da Osasun Zuzendaritza Nagusiak Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko Zuzendaritza Nagusiari kudeaketa-esleipen bat egiteko, hain zuzen ere, toki entitateentzako dirulaguntzen deialdiaren eta emakidaren kudeaketa, Tokiko Agenda 21eko proiektuak gauzatu ditzaten 2019an.

Osasuneko kontseilariaren urtarrilaren 16ko 12E/2019 Foru Aginduaren bidez, baimena ematen da Osasun Zuzendaritza Nagusiak Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko Zuzendaritza Nagusiari kudeaketa-esleipen bat egiteko, hain zuzen ere, toki entitateentzako dirulaguntzak deitu eta emateko, Tokiko Agenda 21eko proiektuak gauzatu ditzaten.

Osasuneko zuzendari nagusiaren urtarrilaren 18ko 56/2019 Ebazpenaren bidez, Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko Zuzendaritza Nagusiaren esku uzten dira toki entitateentzako dirulaguntzak deitu, eman eta ordaintzeko behar diren jarduketa administratibo guztiak, Tokiko Agenda 21eko proiektuak gauzatu ditzaten.

Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariaren otsailaren 21eko 29/2019 Foru Aginduaren bidez, baimena ematen da Osasun Zuzendaritza Nagusiak Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko Zuzendaritza Nagusiari kudeaketa-esleipen bat egiteko, hain zuzen ere, toki entitateentzako dirulaguntzak deitu eta emateko, Tokiko Agenda 21eko proiektuak gauzatu ditzaten. Aipatu foru agindua 2019ko 54. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, martxoaren 20an.

1.524,33 euroko gastua egin da partida honetatik, iazko dirulaguntzan izandako akats bat zuzentzeko: 740007 74700 7609 456200 “Toki entitateentzako dirulaguntzak ingurumen proiektuetarako. Nafarroako Toki Entitateen Jasangarritasunerako Sarea (Ingurumena eta Osasuna)”, 110.000 euroko kreditua duena. Beraz, 108.475,67 euroko kreditua dago.

Bestalde, hitzemanda daude 138.000 euro partida honetatik: 740007 74700 4609 468100 “Toki entitateentzako dirulaguntzak, jasangarritasunari buruzko azterketa eta planetarako. Agenda 21”, 180.000 euroko kreditua duena. Beraz, 42.000 euroko kreditua dago.

Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuaren egitura organikoa onesten duen irailaren 21eko 78/2016 Foru Dekretuak zehazten du Jasangarritasunaren, Ingurumen Hezkuntzaren eta Partaidetza Publikoaren Atalaren eskumenen eremua. Horien artean, Tokiko Agenda 21eko Tokiko Ekintza Planak garatzeko laguntza ematea dago.

Adierazitakoarekin bat, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22. artikuluak eta Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuaren egitura organikoa onetsi zuen irailaren 21eko 78/2016 Foru Dekretuak ematen dizkidaten eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Tokiko Agenda 21eko Tokiko Ekintza Planaren proiektuak gauzatze aldera, toki entitateei dirulaguntzak emateko 2019ko deialdia onestea.

2. Onestea deialdiaren oinarri arautzaileak, ebazpen honen eranskinetan jasotzen direnak.

3. Baimentzea 182.000 euroko gastua, transferentzia arruntetako proiektuetarako, partida hauen kargura:

• 90.000 euro, 520001-51200-4609-313905 “Dirulaguntzak, zahartze aktiboaren estrategiarako (Agenda 21)” partidaren kargura.

• 50.000 euro, 740007 74700 4609 456202 “Toki entitateentzako dirulaguntzak, ingurumen proiektuetarako: Nafarroako Toki Entitateen Jasangarritasunerako Sarea (Ingurumena eta Osasuna)” partidaren kargura.

• 42.000 euro, 740007 74700 4609 468100 “Toki entitateentzako dirulaguntzak, jasangarritasunari buruzko azterketa eta planetarako: Agenda 21” partidaren kargura.

4. Baimentzea 308.475,67 euroko gastua, kapital-transferentziako proiektuetarako, partida hauen kargura:

• 200.000 euro, 520001 51200 7609 313900 “Udal entitateentzako dirulaguntzak ekipamendurako, zahartze aktiboaren estrategia (Agenda 21)” partidaren kargura.

• 108.475,67 euro, 740007 74700 7609 456200 “Toki entitateentzako dirulaguntzak ingurumen proiektuetarako. Nafarroako Toki Entitateen Jasangarritasunerako Sarea (Ingurumena eta Osasuna)” partidaren kargura.

5. Deialdi hauek Dirulaguntzen Datu Base Nazionalera (DDBN) bidaltzea, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorrean xedatutakoa betetzeko.

6. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen eta bere aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dute interesdunek hilabeteko epean, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariari zuzendua. Administrazio Publikoek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahalko dute, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien jurisdikzioan, bi hilabeteko epean. Horrek ez du galarazten Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egiteko aukera, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan aurreikusitako moduan eta epean. Epeak ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita kontatuko dira.

7. Ebazpen hau eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Iruñean, 2019ko martxoaren 20an.–Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko zuzendari nagusia, Eva García Balaguer.

TOKIKO AGENDA 21EKO PROIEKTUAK GAUZATZE ALDERA,
TOKI ENTITATEEI DIRULAGUNTZAK EMATEKO 2019KO DEIALDIAREN OINARRI ARAUTZAILEAK

1. ERANSKINA

Xedapen komunak

Lehena.–Xedea eta helburua.

2019ko ekitaldian aurretik onetsi diren edo prestatzeko prozesuan dauden Tokiko Agenda 21eko Tokiko Ekintza Planetan jasotzen diren proiektuak edo ekintzak gauzatzea sustatuko duten laguntzen araubidea ezartzea du xede ebazpen honek, toki entitateen jasangarritasuna handitzearren, tokiko kudeaketa modu integratuan eta jendearen parte-hartzearekin hobetuz. Halaber, deialdiaren helburua da adinekoekin atseginak diren herriak, hiriak eta auzoak bultzatzea, zahartze aktiboa eta osasungarria sustatze aldera.

2. eranskinean arautzen dira eragiketa arrunten gastuak diren proiektu edo ekintzetarako dirulaguntzen berariazko oinarriak.

3. eranskinean arautzen dira inbertsioak diren proiektu edo ekintzetarako dirulaguntzen berariazko oinarriak.

Bigarrena.–Jarduketa diruz lagungarriak, betebeharrak eta baztertutako jarduerak.

1. Diruz lagungarriak izanen dira aurretik onetsi diren edo prestatzeko prozesuan dauden toki entitateen Tokiko Agenda 21eko Tokiko Ekintza Planetan jasotzen diren proiektuak edo ekintzak.

2. Jarduketa diruz lagungarriek baldintza hauek bete beharko dituzte:

a) Jarduketak Tokiko Agenda 21eko Tokiko Ekintza Planaren parte izatea. Beharrezkoa da plan hori aldez aurretik toki entitatearen organo eskudunaren erabaki baten bidez onetsia izatea. Halaber, diruz lagungarriak izanen dira Tokiko Agenda 21en zati diren 2018an abiarazi ziren eta 2019an hasten diren jarduketak.

b) Jarduketek jasangarriak, estrategikoak, eredugarriak eta transferigarriak izan behar dute, tokiko kudeaketa jasangarriari begira. Jarduketa bakoitzean garapen jasangarriaren aldekotzat jotzen diren alderdi ekonomikoak, sozialak eta ingurumenekoak justifikatuko dira.

c) Jarduketa bakoitzarekin batera, hura burutzeko beharrezkoak diren aurretiazko baimenak edo administrazio baimenak aurkeztu beharko dira.

d) 2018ko azaroaren 16tik 2019ko azaroaren 15era bitartean gauzatu eta ordaindu beharko dira. Aurretik abiarazi diren jarduketak ere onetsiko dira, baldin eta aldi horretan amaitzen badira.

3. Tokiko Agenda 21 onuradun bakoitzak lau proiektu edo ekintza diruz lagungarri aurkezten ahalko ditu gehienez ere: bi gastu arruntekoak izanen dira, eta beste biak, berriz, inbertsiokoak.

Hirugarrena.–Entitate onuradunak.

1. Aurretik onetsi den edo prestatzeko prozesuan dagoen Tokiko Agenda 21 udal edo udalez gaindiko organo eskudunak hartutako erabakiaren bidez onetsia duten Nafarroako Foru Komunitateko toki entitateak.

2. Nafarroako Foru Komunitateko Mankomunitateen kasuan, onuradun izan daitezke laguntza eskatzen dutenean zeinek bere Tokiko Agenda 21 onetsian sartuta dituen udalez gaindiko proiektuak burutzeko.

Laugarrena.–Eskatutako baldintzak frogatzeko modua.

Bigarren oinarrian ezarritako baldintzak frogatzeko, eskaerak, eskabide orokor bat beteta, dokumentazio hau eraman beharko du:

1. Dirulaguntza jaso ahal izateko bigarren oinarrian aipatzen diren aldez aurreko baldintzak betetzen direla frogatzen duen dokumentazioa, finantzatu beharreko proiektua adierazita.

2. Dirulaguntzaren xede den proiektuaren edo ekintzaren memoria teknikoa, non ekintzak, baliabideak, aurrekontuak eta epeak zehatz azalduko baitira, eta Agenda 21eko proiektuaren edo ekintzaren oinarrizko fitxa deskribatzailea, 4. eranskinean agertzen dena, behar bezala betea.

3. Erantzukizunpeko adierazpena, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13. artikuluan ezartzen diren baldintzak betetzen direla dioena, 5. eranskineko ereduaren arabera.

4. Entitate eskatzaileak laguntzak lehenbizikoz hartu behar dituenean edo haiek kobratzeko kontua aldatu nahi duenean, transferentzia bidez kobratzeko eskabidea, 6. eranskinean agertzen dena, aurkeztu beharko du, behar bezala beterik eta sinaturik.

5. 2019an abiarazten diren agendei dagokienez, organo eskudunak agendaren hasiera onesteko hartutako erabakiaren agiria aurkeztuko da.

6. 7. eranskineko fitxetatik behar direnak eta bestelako dokumentazioa, 2. eranskineko hirugarren oinarrian ezarritako balorazio irizpideak frogatzeko behar dena, eragiketa arruntetako gastuetarako, baita 3. eranskineko hirugarren oinarrikoak frogatzeko ere, inbertsioetarako.

7. Proiektuak edo ekintzak administrazio publikoren baten baimenak behar baditu gauzatzeko, baimen horiek eskatu eta/edo lortu direla frogatzea.

Dokumenturen bat jadanik Foru Komunitateko Administrazioaren esku badago, entitate interesdunak hala azaldu beharko du eskabidean (eskabide orokorra), adieraziz zer dokumentu den eta zer administrazio espedientetan dagoen, eta Datu Pertsonalak Babesteko eta Eskubide Digitalen Bermerako abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoaren arabera datu babesturik bada, baimena emanen zaio Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuari haietan sartzeko.

Bosgarrena.–Eskaerak aurkezteko eta eskatutako baldintzak frogatzeko epea.

Eskaera alkateak edo tokiko korporazioko lehendakariak sinatu beharko du, eta ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita hogeita hamar egun naturaleko epean aurkeztuko da.

Jasangarritasunaren, Ingurumen Hezkuntzaren eta Partaidetza Publikoaren Atalari igorriko zaio eskaera, eta Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuaren Erregistroan aurkezten ahalko da (González Tablas kalea 9, Iruña). Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan ezarritako bulego eta erregistroetan eta Erregistro Orokor Elektronikoaren bidez ere aurkez daiteke.

Seigarrena.–Ebaluazio organoa.

Balorazio batzorde teknikoak ebaluatuko ditu eskaerak. Kide hauek izanen dira batzorde horretan:

–Batzordeburua: Lurralde eta Ingurumen Jasangarritasunaren arloko Berrikuntza eta Ezagutza Zerbitzuko zuzendaria, edo hark eskuordetzen duen teknikaria.

–Idazkaria: Toki Agenden eta Lankidetzaren Bulegoko burua, edo hark eskuordetzen duen teknikaria.

–Batzordekidea: Jasangarritasunaren, Ingurumen Hezkuntzaren eta Partaidetza Publikoaren Ataleko burua, edo hark eskuordetzen duen teknikaria.

–Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko batzordekidea: Gizarte Osasuna Sustatzeko Zerbitzuko burua, edo hark eskuordetzen duen teknikaria.

–Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko batzordekidea: Osasuna Sustatzeko eta Politika guztietan Txertatzeko Ataleko burua, edo hark eskuordetzen duen teknikaria.

Beharrezkotzat joz gero, balorazio batzorde teknikoak aurkeztutako eskaeren xedeko gaietako teknikari adituen parte-hartzea eskatzen ahalko du.

Zazpigarrena.–Deialdiaren antolamendua, instrukzioa eta ebazpena.

1. Eskaera harturik, oinarri hauetan eskatzen den dokumentazio guztia erantsi ote den egiaztatuko da. Eskatutako dokumentazio guztia aurkezten ez bada, entitate interesdunari eskatuko zaio akatsa zuzendu dezala errekerimendua jakinarazi eta biharamunetik hasita hamar egun naturaleko epean, eta adieraziko zaio, zuzendu ezean, eskaerari uko egiten diola ondorioztatuko dela eta espedientea artxibatzeko ebazpena emanen dela.

2. Balorazio batzorde teknikoak txosten arrazoitua eginen du proiektu bakoitzari emandako puntuazioei buruz.

3. Aurreko oinarrian aurreikusitako batzorde teknikoak oinarri arautzaile hauetan adierazitako irizpide, modu eta lehentasunen araberako ebaluazioa egin ondoren, Jasangarritasunaren, Ingurumen Hezkuntzaren eta Partaidetza Publikoaren Atalak ebazpen proposamena eginen du eta, horrekin batera, txosten bat, non adieraziko baitu onuradunek dirulaguntzak hartzeko baldintza guztiak betetzen dituztela. Horrez gainera, zerrenda bat ere prestatuko du, baldintza guztiak bete arren aurrekontuetako mugak direla kausa deialditik kanpora gelditzen direnekin.

4. Dirulaguntzak Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko zuzendari nagusiaren ebazpen arrazoituaren bidez eman edo ukatuko dira. Laguntzak puntuazio-hurrenkeraren arabera emanen dira, handienetik txikienera, aurrekontu erabilgarria agortu arte.

Azken proiektu diruz lagungarrirako diru aski ez balego aurrekontuan, dagoen zenbateko erabilgarria emanen zaio aurrekontuko saldoa ahitu arte. Azken proiektu horri emandako zenbatekoa ondoren handitzen ahalko da (proiektu bakoitzerako oro har ezarritako muga errespetatuta), ordaintzeko unean nahikoa kreditu badago lortutako puntuazioen arabera emateko ordenan aurretik dituen onuradunetako baten batek ez justifikatzeagatik edo hasieran aurreikusitakoaren azpitik justifikatzeagatik.

Aurrekontuko kreditu eskasiagatik dirulaguntzarik jasotzen ez duten onuradunen zerrenda bat agertuko da ebazpenean, lortutako puntuazioa eta eskatutako zenbatekoa adierazita.

5. Prozeduraren gainean ebazteko epea bi hilabetekoa izanen da, eskaerak aurkezteko epea bukatzen denetik hasita. Epea berariazko ebazpenik eman gabe bukatzen bada, ezetsitzat joko da eskaera.

Zortzigarrena.–Entitate onuradunen betebeharrak.

Dirulaguntza hartzen duten entitateek betebehar hauek izanen dituzte:

1. Proiektua aurrera eramatean edukiaren edo kostuaren aldaketaren bat dakarren edozein gorabeheraren berri ematea, gertatzen den unean, idatziz, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuari. Aldaketa horrek ez dio konpromisorik ekarriko Foru Komunitateko Administrazioari, berariaz bere gain hartzen ez badu. Jasangarritasunaren, Ingurumen Hezkuntzaren eta Partaidetza Publikoaren Atalak onetsi beharko ditu, idatziz, proiektuaren edukiaren edo moduaren aldaketa guztiak.

2. Proiektuak edo ekintzak 2019ko azaroaren 15a baino lehen egiteko eta ordaintzeko konpromisoa, Nafarroako Gobernuak toki entitatearen aldeko ordainketa agindua 2019ko ekitaldian eman dezan, toki entitateak onetsitako ziurtagiriak aurkeztu ondoren.

3. Dirulaguntza jasotzen duten proiektuen edo ekintzak kontratatzeko prozeduraren tramitazioa fase guztietan egiteko konpromisoa, bai eta proiektu edo ekintza horiek zuzen eta osorik egiteko behar diren tramite eta baimen eskaera guztiak ere; hori guztia, lanak hasten direnetik haiek behin betiko hartzen diren arte. Orobat, lizitazioaren ondoriozko betebeharren erantzukizuna hartuko du, eta ez beste inork, obren edo ekintzen adjudikaziodunen aurrean.

Hala ere, entitate onuradunak diruz lagundutako inbertsioen %100 bitarte kontrata dezake.

4. Organo emaileak eginen dituen egiaztapenak eta Estatuko nahiz Europar Batasuneko kontrol organo eskudunek egin ditzaketen egiaztapen eta kontrol finantzarioak onartzea eta jarduketa horietan eskatzen zaizkien argibide guztiak ematea.

5. Zerga betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean izatea laguntza emateko ebazpen proposamena ematen denean.

6. Jasotako dirulaguntzaren kobrantza kontabilitate edo erregistro liburuetan erregistratzea eta diru horren erabilerari buruzko frogagiriak gordetzea, egiaztatze eta kontrol lanak egin ahal izateko.

7. Proiektu edo ekintza guztiek, dirulaguntzen deialdi honen babesean egiten badira, genero ikuspegia hartu beharko dute kontuan, testuetan eta irudietan bazterkeria islatzen duten elementuak erabili gabe.

8. Dirulaguntzei buruzko 11/2005 Foru Legearen 9. artikuluan ezarritako betebehar orokorrak betetzea.

9. Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 8. artikuluak aipatzen dituen pertsona juridikoek edo entitateek Gardentasunari eta Gobernu Irekiari buruzko ekainaren 21eko 11/2012 Foru Legearen bederatzigarren xedapen gehigarrian ezarritako gardentasuna bete beharko dute, Nafarroako Aurrekontu Orokorren kargurako dirulaguntzak jasotzen dituztenean eta honako bi inguruabar hauek gertatzen direnean:

a) Emandako dirulaguntza 20.000 eurotik gorakoa izatea urtean.

b) Emandako dirulaguntza entitate onuradunaren urteko negozio-zifraren edo aurrekontuaren %20tik gorakoa izatea.

Aurreko atalean ezarritako mugak gainditzen ote diren jakiteko, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak edo haren erakunde publikoek urte naturalean emandako dirulaguntza guztien zenbatekoak batuko dira. Urte batean baino gehiagotan ordaintzen diren dirulaguntzen kasuan, aurrekontuko ekitaldi bakoitzean emandako kopurua hartuko da kontuan ondorio horietarako, ez guztizko batura. Erreferentziako urteko negozio-zifra edo aurrekontua honako hauetako txikiena izanen da:

a) Aurreko urteko negozio-zifra edo gauzaturiko aurrekontua.

b) Hala bada, dirulaguntza ematen den ekitaldian entitatearen organo eskudunak onartutako negozio-zifra edo aurrekontua.

Dirulaguntzak jasotzen dituzten entitate guztiek oinarri arautzaile hauetako 8. eranskineko gardentasunari buruzko betebeharrari buruzko aitorpena aurkeztu behar dute, adierazten den informazioarekin batera.

Entitate onuradunaren legezko ordezkariak sinatuta aurkeztuko da dokumentazio hori, eta Jasangarritasunaren, Ingurumen Hezkuntzaren eta Partaidetza Publikoaren Atalari igorriko zaio. Informazioa bidaltzeko epea hilabetekoa izanen da dirulaguntza ematen duen ebazpena jakinarazten edo, hala bada, argitaratzen den egunetik hasita.

Dokumentazio hori urtebetez egonen da aztergai Nafarroako Gobernu Irekiaren Atarian argitaratzen denetik hasita, eta gehienez 15 hilabetez utziko da bertan, informazioa kudeatzen duen organoan sartzen den egunetik hasita. Epe hori iraganik, informazioa argitaratzeko ardura duen unitateak ofizioz kenduko du. Hala egin ezean, entitate onuradunak kentzeko eskatzen ahalko du, eta gehienez ere hilabeteko epean kendu beharko da, eskaera egiten denetik hasita.

Entitate onuradunak informazioa emateko betebeharrak ez betetzeak ekar ditzakeen zehapenak galarazi gabe, haiek bete ezean, onartutako dirulaguntza ordaindu gabe utziko da, eta, zenbatekorik kobratu bada, itzuli egin beharko da, eta aurrerakinak ere bai, Dirulaguntzei buruzko Foru Legearen 35.1.c) artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

Bederatzigarrena.–Ordaintzeko modua eta epeak.

2. eta 3. eranskinetako laugarren oinarrian eskatutako dokumentazioa aztertu ondoren, onetsitako dirulaguntza ordainduko da. Lanak onetsitako proiektuaren arabera egin direla frogatu ezean, dirulaguntza gutxitu eginen da, burututako proiektuaren proportzioan.

Onetsitako zenbatekoetan ez justifikatzeagatik edo hasieran aurreikusitakoaren azpitik justifikatzeagatik hutsik geratzen den zatia azken proiektu diruz lagungarriari ordainduko zaio, zazpigarren xedapenaren 4. atalean ezarritakoaren arabera.

Hamargarrena.–Dirulaguntzaren bateragarritasuna.

Deialdi honen dirulaguntzak bateragarriak dira Foru Komunitateko Administrazioak, beste administrazio publiko batzuek, beste erakunde publiko nahiz pribatuek edo Espainiako nahiz atzerriko partikularrek emandako beste laguntza batzuekin.

Kasu horretan, jarduera bererako emandako dirulaguntzen zenbatekoak, bakarrik edo denak baturik, ezin izanen du gainditu onuradunak egin beharreko jardueraren kostua.

Aurreko paragrafoan ezarritako ondorioetarako, onuradunak helburu horrexetarako beste dirulaguntzaren bat jasotzen baldin badu, Jasangarritasunaren, Ingurumen Hezkuntzaren eta Partaidetza Publikoaren Atalari jakinarazi beharko dio, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 9. artikuluko d) apartatuan xedaturikoarekin bat.

Era berean, entitate onuradunak atal horri berari jakinarazi beharko dio dirulaguntza ez den beste edozein diru-sarrera edo finantzabide, diruz lagundutako jarduketaren gainfinantzaketa izan ez dadin. Bi kasu horietan, 9. eranskina beteko du.

Hamaikagarrena.–Efizientzia eta ekonomia entitate hornitzaileen kontratazioan.

Entitate publikoak direnez, Kontratu Publikoei buruzko apirilaren 13ko 2/2018 Foru Legea bete beharko dute lanen kontratazioan.

Hamabigarrena.–Ezarritako baldintzak ez betetzearen ondorioak.

Ebazpen honetan eskatutako betebeharrak eta hartutako konpromisoak bete ezean, ez da dirulaguntza ordainduko edo itzuli egin beharko da, eta, hala badagokio, behar diren zehapenak jarriko dira.

Hamahirugarrena.–Dirulaguntzei buruzko Foru Legearen aplikazioa.

Oinarri hauetan aurreikusita ez dauden gaietan Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legean xedatutakoa aplikatuko da.

Hamalaugarrena.–Oinarri arautzaileen aurkako errekurtsoa.

Oinarri arautzaile hauen aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko dute interesdunek, administrazio publikoek izan ezik, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

Administrazio Publikoek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahal dute, eskumena duen ordena jurisdikzionalari zuzendua, honako hau argitaratu eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean, galarazi gabe Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan aurreikusitako moduan eta epeetan.

Hamabosgarrena.–Emandako dirulaguntzen publizitatea.

Deialdi honetan ezarritako laguntzen onuradunen zerrenda Nafarroako Gobernuaren web-orrian (www.nafarroa.eus) argitaratuko da, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 15. artikuluan xedaturikoarekin bat.

2. ERANSKINA

Berariazko xedapenak transferentzia arruntetarako

Lehena.–Jarduketa diruz lagungarriak.

Eragiketa arrunten ondoriozko jarduketak behar dute izan, hala nola, azterlanak edo proiektuak, langileen gastuak, ondasunen errentamendua, material suntsigarria, beste enpresa batzuek egindako lanak, publizitatea, jardunaldiak, liburuxkak, informazio kanpainak eta abar.

Bigarrena.–Dirulaguntzaren zenbatekoa.

1. Proiektu edo ekintza bakoitzerako dirulaguntza balorazio batzorde teknikoak onartzen duen aurrekontuaren %70ekoa izanen da. Puntuazio handienetik txikienera banatuko dira, zazpigarren oinarrian adierazitakoaren arabera, dagoen aurrekontua bukatu arte.

2. Azken proiektu edo ekintzarentzat behar beste aurrekontu-kreditu ez badago harentzat onartutako aurrekontuaren %70 emateko, gelditzen den dirua emanen zaio.

3. Proiektu edo ekintza bakoitzerako dirulaguntza ez da inoiz 6.000 eurotik gorakoa izanen.

Hirugarrena.–Dirulaguntza emateko modua, lehentasunak eta irizpideak.

1. Deialdi honen xede diren dirulaguntzak norgehiagokako prozeduraren bidez emanen dira.

2. Balorazio irizpideak.

Proiektuak edo ekintzak baloratzeko, 0tik 84ra arteko puntuazio orokorra emanen zaio bakoitzari, ondoko irizpide hauen arabera:

1. azpiataletik 28.era artekoetan, azpiatal bakoitzean zero puntu emanen da baloratzerik merezi ez duenean, puntu bat balorazio txikia bada, bi puntu balorazio ertaina bada, eta hiru puntu balorazio handia badago.

a) Hezkuntza, prestakuntza eta ikaskuntza:

1. Etengabeko ikaskuntzarako jarduerak aurreikustea, adinekoak irakasle/ikasle gisa arituz.

b) Bizitza estilo osasungarrien sustapena:

2. Ohitura osasungarriak sustatzea (adinekoen aisialdi aktiboa eta ariketa fisikoa).

3. Genero berdintasunari laguntzea.

4. Adineko emakumeen kontrako indarkeria eta tratu txarrak prebenitu eta hautematea.

c) Gizarte zerbitzuak, osasunekoak eta komunitatekoak. Besteak eta norbera zaintzea:

5. Autonomia eta norbere zaintza, arriskuko egoerak hautematea.

6. Udalen elkarlana/beste entitate batzuen inplikazioa.

7. Adinekoen harreman sozialak errazten dituzten programak, jubilotekak, familientzako atsedenaldiak, zainketetako eskolak, planifikatutako jarduerak...

d) Segurtasuna, ekonomia, gizarte eta lan arloetan:

8. Ekonomikoki ahulagoak diren gizataldeei laguntzea. Gizatalde ahulei edo txikiei laguntzea: desgaitasuna, gizarte-bazterketa, egoera juridiko-penala.

9. Proiektuaren onuradunak, 60 urtetik gorako biztanleak.

e) Hiri, herri eta auzo irisgarriak, aktiboak eta seguruak:

10. Zahartze-ikuspegia jarduketetan, bizitza baldintzei buruzko azterketak, kalitateko naturaguneak, irisgarritasuna. Adinekoek, eremuko zerbitzuek eta entitate sozialek proiektuan parte hartzea. Belaunaldiarteko elkarlana.

f) Etxebizitza eta egoitza aktiboak eta seguruak:

11. Ordezko etxebizitzak: sentsibilizaziorako jarduerak. Elkarlaneko etxebizitzak, zerbitzuak eta programak dituzten egoitzak/etxebizitzak... (baliabidearen sustapena ez da horretan sartzen).

g) Informazio eta komunikazio soziala. Irudi soziala positiboa:

12. Biztanleei oro har zahartze aktibo eta osasungarriari buruzko informazio eta sentsibilizazio jarduerak eskaintzea. Adinekoen irudi sozial positiboa hobetzea/sustatzea.

h) Ikerkuntza. Berrikuntza eta eskualde-garapena, zahartzeari buruz:

13. Berrikuntza eta teknologia berriak jasotzea. Adinekoek dituzten zahartzearekin loturiko beharrei buruzko azterketak...

i) Zahartzeari buruzko metodologia:

14. Egoeraren analisia, helburuak, jarduerak, osasuna sustatzeko teknikak, ebaluazioa.

j) Onura ekonomikoa:

15. Ondare publikoaren hobekuntza.

16. Tokiko ekonomiarako onura.

17. Lanpostuak sortzea.

18. Karbono gutxiko ekonomia sustatzea.

19. Pobrezia energetikoaren kontrako ekintzak.

k) Ingurumen arloko onura:

20. Hondakinen kudeaketan (sortutako hondakinen murrizketa, ehunekotan adierazita).

21. Mugikortasunaren kudeaketan.

22. Uraren kudeaketan (ur kontsumoaren murrizketa, ehunekotan adierazita).

23. Biodibertsitatearen sustapena.

24. Espazio andeatuak lehengoratzea.

25. Ingurumena errespetatzen duten ohiturak sustatzea.

26. Klima aldaketari buruzko jakintzak eta kontzientziazioa sustatzea.

l) Herritarren inplikazioa eta lankidetza:

27. Pertsonen banakako inplikazioa.

28. Publikoak ez diren entitateen inplikazioa.

Balorazio orokorrerako bestelako irizpideak (61 puntu gehienez):

m) Proiektuaren eremuaren neurria: 10 puntu arte.

1. 10 puntu: gauzatzeko udalerrian, kontzejuan edo tokian biztanle kopurua 3.000tik beherakoa denean.

2. 5 puntu: gauzatzeko udalerrian, kontzejuan edo tokian biztanle kopurua 7.000tik beherakoa denean.

3. 0 puntu: beste kasu batean.

n) Udalen elkarlana: 5 puntu arte.

1. 5 puntu: udalerri bat baino gehiago ukitzen duten proiektuak.

2. 0 puntu: beste kasu batean.

ñ) Euskararen erabilera edo tokiko ondare ukiezinaren sustapena: 5 puntu arte.

1. 5 puntu: euskararen erabilera bermatzen duten edo tokiko kultur ondare ukiezina sustatzen duten proiektuak.

2. 0 puntu: beste kasu batean.

o) 60 urtetik gorako biztanleen portzentajea: 6 puntu arte.

1. 6 puntu: 60 urtetik gorako biztanleen portzentajea %24tik gora duten eremuetako proiektuak.

2. 0 puntu: beste kasu batean.

p) Energia-planak egitea: 10 puntu gehienez. 2 puntu, honako azpiatal hauetako ekintzak jasotzen badituzte:

1. Biomasaren erabilerarako planak.

2. Efizientzia energetikoa hobetzeko planak.

3. Energia berriztagarria ekoizteko planak.

4. Mugikortasun elektrikorako planak.

5. Toki entitatearentzako energia-plan integralak.

q) Sareetako kide izatea: 10 puntu arte.

1. 10 puntu: entitateen agendetako proiektuak, entitate horiek Nafarroako Foru Komunitatearen eremuko toki entitateen jasangarritasunerako sareetako kide baldin badira.

2. 10 puntu: entitateen agendetako proiektuak, entitate horiek Adinekoekin Atseginak diren Hiri eta Erkidegoen Sarearen edo antzeko baten kide baldin badira.

3. 0 puntu: beste kasu batean.

r) Tokiko Agenda 21en ondoriozko puntuazio osagarria: 15 puntu arte.

1. 15 puntu: agenda bakoitzeko aurkeztutako proiektuen artean balorazio handiena duena, aurreko balorazio irizpideetan lortutako puntuazioa batuta.

2. 0 puntu: beste kasu batean.

Puntuazioetan berdinketarik balego, aintzat hartuko litzateke a) ataleko irizpidearen balorazioa, eta berriro berdinduz gero, b) atalekoa, eta horrela, hurrenez hurren, ordena alfabetikoari jarraikiz, berdinketa hautsi arte.

Ez dira diruz lagungarriak izanen 20 puntu baino gutxiago lortzen dituzten proiektuak, nahiz eta horretarako aurrekontua izan.

Laugarrena.–Egindako gastuen eta ordainketen justifikazioa.

Dirulaguntzaren xedeko proiektuak, ekintzak edo obrak bukatutakoan, eta betiere 2019ko azaroaren 15era arte, entitate onuradunek honako dokumentazio hau aurkeztu beharko dute Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuko Jasangarritasunaren, Ingurumen Hezkuntzaren eta Partaidetza Publikoaren Atalean:

1. Egindako jardueraren memoria laburra, emaitzen adierazleak barne.

2. Gastuen eta ordainketen zerrenda, toki entitateko idazkariak edo, bidezkoa bada, kontu-hartzaileak ziurtatua, eta, horrekin batera, egindako gastua eta ordainketa frogatzen duten ziurtagiriak, fakturak edo bestelako frogagiriak. 600 eurotik beherako zenbatekoa duten fakturetarako, eskudirutan ordaintzea onartuko da, baldin eta behar bezala frogatzen bada zuzenbidean baliozkoa den edozein baliabideren bidez.

Gastuaren eta ordainketaren zenbatekoa hasierako aurrekontua edo adjudikazioa baino txikiagoa bada, dirulaguntza zati proportzionalean gutxituko da.

Epe hori betetzen ez bada, emandako dirulaguntza ez da pagatuko.

Bosgarrena.–Onuradunen eginbeharrak publizitateari dagokionez.

Proiektuan edo ekintzan agerian egon beharko du Nafarroako Gobernuarekin batera finantzatzen den proiektua dela.

Oro har, deialdi honen kargura egiten diren ekintzetan, Nafarroako Gobernuaren logotipo ofiziala jarri beharko da, Nafarroako Gobernuaren ikur ofiziala eta haren erabilera arautzen dituen urtarrilaren 27ko 4/2016 Foru Dekretuan xedatutakoarekin bat. Logotipoa erabili aurretik, dirulaguntzaren onarpena tramitatu duen instrukzio unitateari jakinarazi beharko zaio. Zahartze aktibo eta osasungarria sustatzeko programa komunitarioak garatzeko dirulaguntzek zahartze aktibo eta osasungarria sustatzeko estrategiaren logotipoa eraman beharko dute gauzatzen dituzten ekintzetan.

Zein den kasua, kartelen kostua proiektuaren kostuaren barrenean sartzen ahalko da.

3. ERANSKINA

Berariazko xedapenak kapital-transferentzietarako

Lehena.–Jarduketa diruz lagungarriak.

Inbertsiotzat hartzen diren jarduketak behar dute izan, hau da, kapital- edo zerbitzu-ondasunak sortu edo eskuratzera bideratuak, zerbitzuen funtzionamendu operatiborako beharrezkoak diren ondasun inbentariagarriak eta amortizatzeko modukoak diren ondasun immaterialak.

Inbertsio bati lotutako azterlanak edo proiektuak sartzen ahal dira.

Horrenbestez, kanpo geldituko dira langileria gastuak eta gastu arruntak.

Bigarrena.–Dirulaguntzaren zenbatekoa.

1. Proiektu edo ekintza bakoitzerako dirulaguntza balorazio batzorde teknikoak onartzen duen aurrekontuaren %70ekoa izanen da. Puntuazio handienetik txikienera banatuko dira, zazpigarren oinarrian adierazitakoaren arabera, dagoen aurrekontua bukatu arte.

2. Azken proiektu edo ekintzarentzat behar beste kreditu ez badago harentzat onartutako aurrekontuaren %70 emateko, gelditzen den dirua emanen zaio.

3. Proiektu edo ekintza bakoitzerako dirulaguntza ez da inoiz 20.000 eurotik gorakoa izanen.

Hirugarrena.–Dirulaguntza emateko modua, lehentasunak eta irizpideak.

1. Deialdi honen xede diren dirulaguntzak norgehiagokako prozeduraren bidez emanen dira.

2. Proiektuek eta ekintzek hurrengo multzo hauetako batean sartuta egon beharko dute:

a) Ibai ondoko bideak.

b) Paisaia lehengoratzeko jarduketak.

c) Ur sareen efizientzia (kontrolgailuak eta kontagailuak).

d) Balioa ematea naturaguneei eta hiri-espazioen naturalizazioa.

e) Aurrezki eta efizientzia irizpideak baliabideen kontsumoan, eta hondakinak ahalik eta gehien murriztea.

f) Hurbileko kontsumoa.

g) Tokiko ekonomia jasangarria.

h) Mugikortasun jasangarria eta irisgarritasuna.

i) Gizarte integrazioaren kohesioa: gutxiengoen integrazioa, gizarte berdintasuna, gizarte-bazterketaren arriskuan daudenen kontratazioa eta genero berdintasuna bultzatzen dituzten ekintzak, adinekoen harreman sozialak bultzatzen dituztenak, aisialdikoak, ariketa fisikoa eta abar.

j) Kutsadura akustikoa prebenitu eta zuzentzea.

k) Dirulaguntzen xedearekin lotutako beste proiektu batzuk, jasangarritasunaren aldekoak izanik, aurreko ataletan sartu ez direnak.

l) Adinekoekin atseginak diren herriak, hiriak eta auzoak (aire zabaleko hiri espazioak, eraikinak, etxebizitza, garraioa, komunikazioa eta informazioa).

3. Balorazio irizpideak.

Proiektuak edo ekintzak baloratzeko, 0tik 78ra arteko puntuazio orokorra emanen zaio bakoitzari, ondoko irizpide hauen arabera:

1. azpiataletik 26.era artekoetan, azpiatal bakoitzean zero puntu emanen da baloratzerik merezi ez duenean, puntu bat balorazio txikia bada, bi puntu balorazio ertaina bada, eta hiru puntu balorazio handia badago.

a) Bizitza estilo osasungarrien sustapena:

1. Ohitura osasungarriak sustatzea (adinekoen aisialdi aktiboa eta ariketa fisikoa).

2. Inguruneak sortzea, adinekoak ariketa fisikoa egitera bultzatzen dituztenak.

3. Genero berdintasunari laguntzea:

4. Inguruneko oztopoak kendu eta gutxitzea. Irisgarritasuna.

b) Gizarte zerbitzuak, osasunekoak eta komunitatekoak:

5. Udalen elkarlana/beste entitate batzuen inplikazioa.

c) Besteak eta norbera zaintzea:

6. Jubilotekak, familientzako atsedenaldiak (kontinenteak).

d) Segurtasun, ekonomia, gizarte eta lan arloetan:

7. Ekonomikoki ahulagoak diren gizataldeei laguntzea. Gizatalde ahulei edo txikiei laguntzea: desgaitasuna, gizarte-bazterketa, egoera juridiko-penala Lanpostuak sortzea. Adineko emakumeen kontrako indarkeria eta tratu txarrak prebenitu eta hautematea.

8. Proiektuaren onuradunak, 60 urtetik gorako biztanleak.

e) Hiri, herri eta auzo irisgarriak, aktiboak eta seguruak.

9. Zahartze-ikuspegia jarduketetan, bizitza baldintzei buruzko azterketak, kalitateko naturaguneak, irisgarritasuna. Adinekoek, eremuko zerbitzuek eta entitate sozialek proiektuan parte hartzea. Belaunaldiarteko elkarlana.

10. Adinekoentzako ekipamendu egokia (bankuak, komunak, erosotasuna, eurirako estalkiak, seinaleak, ibilgailu atseginak...).

f) Etxebizitza eta egoitza aktiboak eta seguruak:

11. Ordezko etxebizitzak: sentsibilizaziorako jarduerak. Elkarlaneko etxebizitzak, zerbitzuak eta programak dituzten egoitzak/etxebizitzak... (baliabidearen sustapena ez da horretan sartzen).

g) Ikerkuntza. Berrikuntza eta eskualde-garapena, zahartzeari buruz:

12. Berrikuntza eta teknologia berriak jasotzea.

h) Zahartzeari buruzko metodologia:

13. Egoeraren analisia, helburuak, jarduerak, osasuna sustatzeko teknikak, ebaluazioa.

i) Onura ekonomikoa:

14. Ondare publikoaren hobekuntza.

15. Tokiko ekonomiarako onura.

16. Lanpostuak sortzea.

17. Karbono gutxiko ekonomia sustatzea.

j) Ingurumen arloko onura:

18. Hondakinen kudeaketan (sortutako hondakinen murrizketa, ehunekotan adierazita).

19. Mugikortasunaren kudeaketan.

20. Uraren kudeaketan (ur kontsumoaren murrizketa, ehunekotan adierazita).

21. Biodibertsitatearen sustapena.

22. Espazio andeatuak lehengoratzea.

23. Ingurumena errespetatzen duten ohiturak sustatzea.

24. Klima aldaketari buruzko jakintzak eta kontzientziazioa sustatzea.

k) Herritarren inplikazioa eta lankidetza:

25. Pertsonen banakako inplikazioa.

26. Publikoak ez diren entitateen inplikazioa.

Balorazio orokorrerako bestelako irizpideak (61 puntu gehienez):

l) Proiektuaren eremuaren neurria: 10 puntu arte.

1. 10 puntu: gauzatzeko udalerrian, kontzejuan edo tokian biztanle kopurua 3.000tik beherakoa denean.

2. 5 puntu: gauzatzeko udalerrian, kontzejuan edo tokian biztanle kopurua 7.000tik beherakoa denean.

3. 0 puntu: beste kasu batean.

m) Udalen elkarlana: 5 puntu arte.

1. 5 puntu: udalerri bat baino gehiago ukitzen duten proiektuak.

2. 0 puntu: beste kasu batean.

n) Euskararen erabilera edo tokiko ondare ukiezinaren sustapena: 5 puntu arte.

1. 5 puntu: euskararen erabilera bermatzen duten edo tokiko kultur ondare ukiezina sustatzen duten proiektuak.

2. 0 puntu: beste kasu batean.

ñ) 60 urtetik gorako biztanleen portzentajea: 6 puntu arte.

1. 6 puntu: 60 urtetik gorako biztanleen portzentajea %24tik gora duten eremuetako proiektuak.

2. 0 puntu: beste kasu batean.

o) Klima aldaketara egokitzeko proiektuak: 10 puntu gehienez. 2 puntu, honako azpiatal hauetako ekintzak jasotzen badituzte:

1. Bero-kolpeen aurrean jokatzeari buruzko proiektuak.

2. Uholdeen eta ibaietako gorabeheren aurrean jokatzeari buruzko proiektuak.

3. Lehorteen aurrean jokatzeari buruzko proiektuak.

4. Klima aldaketaren beste ondorio batzuen aurrean jokatzeari buruzko proiektuak.

5. Klima aldaketara egokitzeko proiektu integralak.

p) Sareetako kide izatea: 10 puntu arte.

1. 10 puntu: entitateen agendetako proiektuak, entitate horiek Nafarroako Foru Komunitatearen eremuko toki entitateen jasangarritasunerako sareetako kide baldin badira.

2. 10 puntu: entitateen agendetako proiektuak, entitate horiek Adinekoekin Atseginak diren Hiri eta Erkidegoen Sarearen edo antzekoaren kide baldin badira.

3. 0 puntu: beste kasu batean.

q) Tokiko Agenda 21en ondoriozko puntuazio osagarria: 15 puntu arte.

1. 15 puntu: agenda bakoitzeko aurkeztutako proiektuen artean balorazio handiena duena, aurreko balorazio irizpideetan lortutako puntuazioa batuta.

2. 0 puntu: beste kasu batean.

Puntuazioetan berdinketarik balego, aintzat hartuko litzateke a) ataleko irizpidearen balorazioa, eta berriro berdinduz gero, b) atalekoa, eta horrela, hurrenez hurren, ordena alfabetikoari jarraikiz, berdinketa hautsi arte.

Ez dira diruz lagungarriak izanen deialdi honetan finkatutako multzoetatik kanpo gelditzen diren proiektuak, ez eta 35 puntu baino gutxiago lortzen dituztenak ere, nahiz eta horretarako aurrekontua izan.

Laugarrena.–Egindako gastuen eta ordainketen justifikazioa.

Dirulaguntzaren xedeko proiektuak edo ekintzak bukatutakoan, eta betiere 2019ko azaroaren 15era arte, onuradunek honako dokumentazio hau aurkeztu beharko dute Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuko Jasangarritasunaren, Ingurumen Hezkuntzaren eta Partaidetza Publikoaren Atalean:

1. Egindako jardueraren memoria laburra, emaitzen adierazleak barne.

2. Gastuen eta ordainketen zerrenda, toki entitateko idazkariak edo, bidezkoa bada, kontu-hartzaileak ziurtatua, eta, horrekin batera, egindako gastua eta ordainketa frogatzen duten ziurtagiriak, fakturak edo bestelako frogagiriak. 600 eurotik beherako zenbatekoa duten fakturetarako, eskudirutan ordaintzea onartuko da, baldin eta behar bezala frogatzen bada zuzenbidean baliozkoa den edozein baliabideren bidez.

Gastuaren eta ordainketaren zenbatekoa hasierako aurrekontua edo adjudikazioa baino txikiagoa bada, dirulaguntza zati proportzionalean gutxituko da.

Epe hori betetzen ez bada, emandako dirulaguntza ez da pagatuko.

Bosgarrena.–Entitate onuradunen eginbeharrak publizitateari dagokionez.

Proiektuan edo ekintzan agerian egon beharko du Nafarroako Gobernuarekin batera finantzatzen den proiektua dela.

Oro har, deialdi honen kargura egiten diren ekintzetan, Nafarroako Gobernuaren logotipo ofiziala jarri beharko da, Nafarroako Gobernuaren ikur ofiziala eta haren erabilera arautzen dituen urtarrilaren 27ko 4/2016 Foru Dekretuan xedatutakoarekin bat. Logotipoa erabili aurretik, dirulaguntzaren onarpena tramitatu duen instrukzio unitateari jakinarazi beharko zaio. Zahartze aktibo eta osasungarria sustatzeko programa komunitarioak garatzeko dirulaguntzek zahartze aktibo eta osasungarria sustatzeko estrategiaren logotipoa eraman beharko dute gauzatzen dituzten ekintzetan.

Zein den kasua, kartelen kostua proiektuaren kostuaren barrenean sartzen ahalko da.

4. ERANSKINA

Proiektuaren edo ekintzaren oinarrizko fitxa deskribatzailea.

5. ERANSKINA

Erantzukizunpeko adierazpena, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13. artikuluan ezarritako baldintza orokorrak betetzeari buruz.

6. ERANSKINA

Transferentzia bidez ordaintzeko eskaera (Word).

7. ERANSKINA

Balorazio irizpideak egiaztatzeko fitxa (I) (II).

8. ERANSKINA

Gardentasun betebeharrari buruzko adierazpena.

9. ERANSKINA

Erantzukizunpeko adierazpen eredua, Tokiko Agenda 21eko jarduketa, dirulaguntzaren eskaeraren xedea dena, finantzatzeari buruz.

Deskargatu beharreko artxiboak PDF formatuan daude.

Iragarkiaren kodea: F1904356