74. ALDIZKARIA - 2019ko apirilaren 16a

5. HAUTESKUNDE PROZEDURA

NAFARROAKO PROBINTZIAKO HAUTESKUNDE BATZORDEA

Probintziako Hauteskunde Batzordearen behin betiko eraketa

Adela María Nuin Iturri andreak, Nafarroako Probintziako Hauteskunde Batzordeko idazkariak,

Aditzera ematen du: 2019ko apirilaren 12an behin betiko eratu zela Nafarroako Probintziako Hauteskunde Batzordea, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren egoitzan (Elio Epailearen plaza, z.g., Iruña). Eta kide hauek dituela:

Batzordeko lehendakaria: Raquel Fernandino Nosti andrea, Probintzia Auzitegiko magistratua.

Bokal judizialak: José Francisco Cobo Sáez eta Jesús Santiago Delgado Cruces jaunak, Nafarroako Probintzia Auzitegiko magistratuak.

Bokal ez-judizialak: Begoña Alfaro García eta Blanca Ramos Aranaz andreak, Iruñeko Abokatuen Elkargoko abokatuak.

Hautesle Erroldaren Bulegoaren probintzia-ordezkaria: César Berrade Ursúa jauna.

Idazkaria: Adela María Nuin Iturri andrea, Nafarroako Probintzia Auzitegiko Justizia Administrazioaren letradua.

Eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin, honako hau egin eta sinatzen dut.

Iruñean, 2019ko apirilaren 12an.–Idazkaria, Adela María Nuin Iturri.

Iragarkiaren kodea: J1905227