74. ALDIZKARIA - 2019ko apirilaren 16a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

18/2019 FORU AGINDUA, martxoaren 4koa, Garapen Ekonomikorako kontseilariak emana, Nafarroako Garraioen Kontseiluaren osaera berritzen duena.

Martxoaren 20ko 61/1985 Foru Dekretuaren bidez, Nafarroako Garraioen Kontseilua sortu zen.

Foru dekretu horren 2. artikuluan kontseiluaren osaera ezartzen da, eta adierazten da garraio arloan eskumena duten kontseilaria eta zuzendari nagusia izanen direla, hurrenez hurren, Kontseiluko lehendakari eta lehendakariorde, betetzen duten kargua dela eta. Gainera, ahalmena ematen zaio departamentuko titularrari Kontseiluko idazkaria izendatzeko, baita bi kontseilukide ere, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren edo haren erakunde autonomoen ordezkari gisa aritzeko. Horiez gain, 2. artikuluan aipatzen diren entitateen hamaika ordezkarirekin osatzen da Kontseilua.

Garraio Zerbitzuak adierazi du entitate horiek beren ordezkariak proposatu dituztela. Hortaz, bidezkoa da Kontseiluan izanen dituzten ordezkariak izendatzea, baita Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren ordezkariak ere.

Horrenbestez, Nafarroako Garraioen Kontseilua sortzen duen martxoaren 20ko 61/1985 Foru Dekretuak eman dizkidan ahalmenak erabiliz,

AGINTZEN DUT:

1. Honako hauek izendatzea Nafarroako Garraioen Kontseiluko kide:

–Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioa ordezkatuz:

Miguel Ángel Jiménez de Cisneros y Fonfría jauna, Garraio Zerbitzuko zuzendaria, eta Raquel Bujanda Perales andrea, Errepideko Garraio Publikoaren Ataleko burua, eta, ordezko gisa, Luis Martínez Cunchillos jauna, Modernizazio Ataleko burua, eta María Aranzazu Murillo Zabalza andrea, Kudeaketa Ataleko burua.

–Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioa ordezkatuz:

Alfonso Etxeberria Goñi jauna, Eguesibarko Udaleko alkatea, eta, ordezko gisa, Berta Enrique Cornago andrea, Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioko idazkari nagusia.

–RENFE ordezkatuz:

Alfonso Rodríguez Gutiérrez jauna, eta ordezko gisa, Rafael Lázaro Ortega jauna.

–Nafarroako Merkataritza eta Industria Ganbera Ofiziala ordezkatuz:

Miguel Suárez Martínez jauna.

–Bidaiarien eta salgaien garraioko elkarte profesionalak ordezkatuz:

Claudio Lesaca Olóriz jauna, eta ordezko gisa, Ernesto Kahle Olaso jauna, Asociación Navarra de Empresarios del Transporte por Carretera y Logística (ANET) elkartekoak.

Alberto Latorre Fernández de Nograro jauna, eta ordezko gisa, Camino Roitegui Segura andrea, Asociación de Transportistas Autónomos de Navarra (TRADISNA) elkartekoak.

Francisco José Asin Pérez jauna, eta ordezko gisa, Jon Iturriaga Fernández de Jaúregui jauna, Asociación Independiente de Taxistas Autopatronos de Navarra (AITAN) elkartekoak.

–Kontsumitzaile eta erabiltzaileen elkarteak ordezkatuz:

José Javier Martínez Elizondo jauna, eta ordezko gisa, Ricardo Rodríguez Areta jauna, Irache Kontsumitzaileen Elkartekoak.

–Garraio agentziak ordezkatuz:

David Zabalza Induráin jauna, eta ordezko gisa, Alfonso Barrenechea Ojer jauna, Asociación Navarra de Empresarios del Transporte por Carretera y Logística (ANET) elkartekoak.

–Erakunde-ordezkaritza duten sindikatuak ordezkatuz:

Manuel Gómez Martínez eta Alberto Iribarren Narváez jaunak, UGTkoak.

Cecilio Aperte Mínguez jauna, CCOOkoa, eta, ordezko gisa, Sonia Pedrosa Obregón andrea.

2. Charo Loitegui Biurrun andrea, Garraioaren Araubide Juridikoaren Ataleko burua, izendatzea Nafarroako Garraioen Kontseiluko idazkari, eta María Senosiain Labat andrea, Garraioaren Kontrol Juridikorako Bulegoko burua, ordezko idazkari.

3. Foru agindu Garraio Zerbitzuari eta interesdunari jakinaraztea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Iruñean, 2019ko martxoaren 4an.–Garapen Ekonomikorako kontseilaria, Manuel Ayerdi Olaizola.

Iragarkiaren kodea: F1903142