74. ALDIZKARIA - 2019ko apirilaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARAS

Gainbalioaren koefizienteak 2019rako

Arasko Udalak, 2019ko martxoaren 22an egin osoko bilkuran, besteak beste, honako erabaki hau hartu zuen:

4.–Gainbalioaren koefizienteen aldaketa 2019rako. Onespena.

2019ko 25. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 6an, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aldatzen duen urtarrilaren 24ko 3/2019 Foru Legea. Hura indarrean sartu dela jakinarazita, eta aipatu foru legearen 5. artikuluan ezarritakoa ikusirik, Arasko Udaleko Osoko Bilkurak, bertaratutakoek hala adostuta aho batez,

ERABAKITZEN DU:

Lehenbizikoa.–Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zergan aplikatu beharreko koefizienteei eta karga-tasari dagokienez, onestea lurraren balioaren gainean sortzapena egiteko unean aplikatu beharreko koefizienteak, balio-gehikuntzaren sortzealdiaren arabera. Koefiziente horiek 2/1995 Foru Legaren 175.2 artikuluan ezarritako gehienekoak izanen dira, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aldatzen duen urtarrilaren 24ko 3/2019 Foru Legeak onetsitako aldaketaren ondoren.

Karga-tasari dagokionez, balio-gehikuntzaren sortzealdi guztietan karga-tasa bakarra ezartzea: %15.

Bigarrena.–Erabaki hau iragarki-taulan jarri eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Erabaki honen kontra, errekurtso hauetariko bat aurkez daiteke, hautara:

a) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, jakinarazpen honen biharamunetik hasita. Aitzinetik, eta hautara, berraztertzeko errekurtsoa aurkez daiteke, hura eman zuen organoari berari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazi eta biharamunetik hasita; edo, bestela,

b) Gora jotzeko errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazpen honen biharamunetik hasita.

Arasen, 2019ko martxoaren 30ean.–Alkatea, Francisco Javier Murguiondo Marquínez.

Iragarkiaren kodea: L1904367