74. ALDIZKARIA - 2019ko apirilaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALLO

Landa-lurreko eta hiri-lurreko ondasunen gaineko 2019ko kontribuzioa borondatez ordaintzeko epea

Alloko Udaleko alkate udalburuak, 2019ko apirilaren 11n eman Ebazpenaren bidez, erabaki zuen onestea hiri-lurreko eta landa-lurreko ondasunen gaineko kontribuzioaren 2019. urteko likidazioa, sei hilabetean behin kobratuko dena.

Lehen zatikapenaren borondatezko diru-bilketarako aldia 2019ko ekainaren 17an hasi eta uztailaren 16an amaituko da.

Lehen zatikapenaren borondatezko diru-bilketarako aldia 2019ko urriaren 1ean hasi eta urriaren 31n amaituko da.

Ordainagiri helbideratuak kobratzeko aurkeztuko dira borondatezko epearen azken egunean. Ordaintzeko epea iraganik, zorrak premiamendu-prozeduraren bidez eskatuko dira eta epe exekutiboaren errekarguak sortuko dira, baita berandutze-interesak ere, eta hala bada, sor daitezkeen kostuak. Alkatearen erabaki hau behin betikoa da bide administratiboan; hortaz, haren kontra errekurtso hauetako bat jar daiteke, hautara:

a) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, borondatezko ordainketa egiteko azken egunaren biharamunetik hasita. Nolanahi ere, aitzinetik eta hautara, berraztertzeko errekurtsoa ezar daiteke, hura eman zuen organoari berari zuzendua, hilabeteko epean, borondatezko ordainketa egiteko azken egunaren biharamunetik hasita; edo, bestela,

b) Gora jotzeko errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, borondatezko ordainketa egiteko azken egunaren biharamunetik hasita. Hori guztia Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 143. artikuluan aurreikusitako salbuespen eta berezitasunekin.

Aditzera ematen da, interesdun orok jakin dezan.

Allon, 2019ko apirilaren 11n.–Alkate udalburua, Susana Castanera Gómez.

Iragarkiaren kodea: L1905126