74. ALDIZKARIA - 2019ko apirilaren 16a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

126/2019 EBAZPENA, urtarrilaren 29koa, Gizarteratzeko eta Babes Sozialerako zuzendari nagusiak emana, zenbait eskudantzia Eskubide Sozialetako Departamentuko Etxebizitza Zerbitzuko zuzendariaren esku uzten dituena.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 26.3 artikuluak ezartzen du, artikulu horrek espresuki ezarritako eginkizunez gain, zerbitzuko zuzendariek kontseilariak edo zuzendari nagusiak banatutako edo eskuordetutako eginkizunak bete beharko dituztela, beren eskumenekoak diren arloetan.

Behar den eraginkortasuna eta bizkortasuna lortzeko, bidezkotzat jotzen da Etxebizitza Zerbitzuko zuzendariaren esku uztea Gizarteratzeko eta Babes Sozialerako zuzendari nagusiari esleitutako zenbait arlori buruzko espedienteen ebazpena.

Eskuordetze hau dagokion arloan indarra duen legerian ezarritakoaren arabera egin behar da, hau da, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 36. artikuluaren arabera.

Horrenbestez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legeak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Etxebizitza Zerbitzuko zuzendariaren esku uztea Gizarteratzeko eta Babes Sozialerako zuzendari nagusiari arlo hauetan dagozkion eskudantzien erabilera:

–Etxebizitza babestuen salerosketarako edo errentamendurako kontratuak sinatzeko baimenak ebaztea.

–Etxebizitza babestuen salerosketarako edo errentamendurako kontratuen ikus-onespena ebaztea.

–Konturako zenbatekoak jasotzeko baimenak.

–Nafarroan Etxebizitza Izateko Eskubideari buruzko maiatzaren 10eko 10/2010 Foru Legearen 33. artikuluan xedatutakoaz baliatzen direnei etxebizitza babestu egokiak esleitzeko ebazpena.

–Lehentasunez erosteko eskubidea erabiltzea edo hari uko egitea, etxebizitza babestuen kostu bidezko eskualdaketa ororen gainean.

–Baimena ematea etxebizitza babestuak partikularren artean edozein tituluren bidez eskualdatzeko.

–Etxebizitza babestuak desokupatzeko baimen administratiboa ematea.

–Birgaitze jarduketa babestuen behin betiko kalifikazioa.

–Aldaketak egiteko baimena ematea etxebizitzetako birgaitze jarduketa babestuen espedienteetan eta etxebizitza babestuen espedienteetan.

–Bizigarritasun zedulak ebaztea.

–Estatuak Nafarroari abuztuaren 1eko 1484/1985 Errege Dekretuaren bidez eskualdatutako ondasun, eskubide eta betebeharren ondoriozko gorabeherak ebaztea; errege dekretu horren bidez, Estatuko Administrazioaren zerbitzuak eskualdatu zitzaizkion Nafarroako Foru Komunitateari ondare arkitektonikoaren eta eraikuntzaren eta etxebizitzaren kalitatearen kontrolaren arloan.

–Informazio publikoa lortzeko eskubidea erabiltzeari buruz ebaztea, Gardentasunari eta Gobernu Irekiari buruzko ekainaren 21eko 11/2012 Foru Legean jasotakoari jarraikiz.

–Etxebizitza babestuen sustapenetan eraikuntzaren aldetik dauden akatsei buruzko espedienteak ebaztea.

–Hirigintzako txostenak ebaztea.

–Etxebizitzaren arloko jarduketa babesgarriak arautu zituen irailaren 18ko 61/2013 Foru Dekretuaren bigarren xedapen iragankorrean ezarritakoaz baliatzeko baimenak ematea.

–Etxebizitza bat hutsik dagoela deklaratzeko prozeduren tramitazioan eman beharreko ebazpenak ematea.

–Errentamenduagatiko kenkariak aldez aurretik ordaintzeko eskaeren gainean ebaztea.

2. Gizarteratzeko eta Babes Sozialerako zuzendari nagusiak edozein unetan errebokatzen ahalko du eskuordetze honen xedeko edozein espediente, hura ezagutzeko edo ebazteko.

3. Eskuordetza hau erabiliz ematen diren ebazpenetan, inguruabar hori aipatu beharko da berariaz. Ebazpen horiek Gizarteratzeko eta Babes Sozialerako zuzendari nagusiak emanak balira bezala hartuko dira ondorio guztietarako, eta haien kontra gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahalko da, Eskubide Sozialetako kontseilariari zuzendua.

4. Indarrik gabe uztea Gizarteratzeko eta Babes Sozialerako zuzendari nagusiak urriaren13an emandako 1742/2016 Ebazpena, zenbait eskudantzia uzten zituena Eskubide Sozialetako Departamentuko Etxebizitza Zerbitzuko zuzendariaren esku.

5. Ebazpen hau Etxebizitza Zerbitzuko Zuzendaritzara eta Idazkaritza Tekniko Nagusiko Administrazio Aferetarako Bulegora igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

6. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2019ko urtarrilaren 29an.–Gizarteratzeko eta Babes Sozialerako zuzendari nagusia, Gema Mañú Echaide.

Iragarkiaren kodea: F1903329