74. ALDIZKARIA - 2019ko apirilaren 16a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.2. Foru Dekretuak

36/2019 FORU DEKRETUA, apirilaren 3koa, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa aldatzen duena.

Hezkuntza Departamentuak proposatu du euskaraz jakiteko eskakizunak ezartzea. Aldaketa eta eguneraketa hauek ez dute kostu ekonomikorik.

Ogasuneko eta Finantza Politikako Departamentuko Aurrekontuaren Zuzendaritza Nagusiak horren aldeko txostena egin du.

Horrenbestez, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2019ko apirilaren 3ko bilkuran hartutako Erabakiarekin bat,

DEKRETATZEN DUT:

Artikulu bakarra. Lanpostu elebidunak eta haien euskarazko jakite-maila ezartzea Hezkuntza Departamentuan.

1.–ILZko zuzendari lanpostu elebidun bat zehazten da, euskarazko C1 jakite-mailarekin, Hezkuntza Zuzendaritza Nagusiari atxikia eta plantilla organikoan 32334 zenbakia duena.

2.–Hamar lanpostu elebidun zehazten dira, euskarazko C1 jakite-maila dutenak, ILZko aholkulari lanposturako, Hezkuntza Zuzendaritza Nagusiari atxikiak eta 30409, 30593, 31836, 31950, 32489, 32504, 34419, 34701, 39104 eta 39105 zenbakia dutenak plantilla organikoan.

AZKEN XEDAPENAK

Azken xedapenetako lehena.–Foru dekretu hau garatu eta betearazteko gaikuntza.

Ahalmena ematen zaio Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariari foru dekretu hau garatu eta betearazteko behar diren xedapenak eman ditzan.

Azken xedapenetako bigarrena.–Indarra hartzea.

Foru dekretu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Iruñean, 2019ko apirilaren 3an.–Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Uxue Barkos Berruezo.–Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilaria, María José Beaumont Aristu.

Iragarkiaren kodea: F1904787