73. ALDIZKARIA - 2019ko apirilaren 15a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

509/2019 EBAZPENA, otsailaren 25ekoa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, herri bakoitzeko herriko festetako zaindariaren eguna ezartzen duena Iruñean aritzen ez diren Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko langileentzat.

Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariaren abenduaren 14ko 149/2018 Foru Aginduak onetsi zuen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko langileen 2019ko lan egutegia , eta 1.2 artikuluak adierazten du ezen, aste barreneko jaiegunak ezartzerakoan, Iruñean aritzen ez diren langileentzat jaiegun izanen direla Nafarroako herrietako 2019ko jaiegunen ebazpenean ezartzen den herriko jaieguna eta, herriko festak direla eta, horien hasierako eguna 12etatik aurrera, eta hiru egun gehiago. Beraz, horren ondorioetarako, bidezkoa da Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiaren ebazpen hau onestea, herri bakoitzeko herriko festetako zaindariaren eguna zehazteko, herri bakoitzean aritzen diren Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko langile guztientzat.

Hortaz, Nafarroako Foru Komunitatearen esparrurako ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren herrietako 2019ko jaiegunak zehaztu ondoren (Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusiaren abenduaren 11ko 730/2018 Ebazpena), bidezkoa da herri bakoitzeko herri festetako zaindariaren eguna zehaztea. Horren ondorioz, eta Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariaren abenduaren 14ko 149/2018 Foru Aginduaren aipatu 1.2 artikuluan ezarritakoa bete beharrez, aste barreneko jai egunak ezartzen dira Iruñean aritzen ez diren Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen langileentzat.

Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Herri bakoitzeko herriko festetako zaindariaren eguna zehaztea, Iruñean aritzen ez diren Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko langileentzat.

Iruñean aritzen ez diren langileentzat, herriko festak direla-eta jaiegun izanen dira Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariaren abenduaren 14ko 149/2018 Foru Aginduaren 1.2 artikuluan ezarritakoa aplikatzearen ondoriozkoak, kontuan harturik jarraian ematen den zerrenda, kasuan kasuko zaindariaren eguna eta herria jasotzen dituena:

Abartzuza: abuztuaren 16a.

Ablitas: irailaren 8a.

Oibar: abuztuaren 16a.

Allo: abuztuaren 23a.

Altsasu: irailaren 14a.

Antzin: uztailaren 26a.

Andosilla: irailaren 8a.

Agoitz: abuztuaren 11

Arguedas: abuztuaren 4a.

Arroitz: irailaren 8a.

Artaxoa: irailaren 8a.

Auritz: ekainaren 24a.

Aiegi: irailaren 6a.

Azagra: irailaren 8a.

Bera: abuztuaren 3a.

Beriain: abuztuaren 30a.

Buñuel: abuztuaren 15a.

Cabanillas: abuztuaren 16a.

Cadreita: uztailaren 16a.

Caparroso: irailaren 2a.

Cárcar: irailaren 14a.

Zarrakaztelu: abuztuaren 4a.

Cascante: irailaren 15a.

Kaseda: irailaren 9a.

Castejón: ekainaren 28a.

Cintruénigo: irailaren 8a.

Corella: irailaren 29a.

Cortes: irailaren 29a.

Deikaztelu: abuztuaren 28a.

Doneztebe: ekainaren 29a.

Elizondo (Baztan): uztailaren 25a.

Lizarra: abuztuaren 4a.

Etxarri Aranatz: abuztuaren 4a.

Faltzes: abuztuaren 11

Fitero: irailaren 15a.

Fontellas: irailaren 5a.

Funes: abuztuaren 9a.

Fustiñana: abuztuaren 6a.

Goizueta: abuztuaren 15a.

Gorraitz (Eguesibar): irailaren 7a.

Uharte: irailaren 16a.

Irurita (Baztan): maiatzaren 30a.

Irurtzun: uztailaren 18a.

Izaba: uztailaren 25a.

Iturmendi: uztailaren 16a.

Lakuntza: abuztuaren 26a.

Larraga: abuztuaren 6a.

Leitza: abuztuaren 11

Lekunberri: urriaren 12a.

Lerin: abuztuaren 15a.

Lesaka: uztailaren 8a.

Lezaun: ekainaren 29a.

Lodosa: uztailaren 31

Los Arcos: abuztuaren 16a.

Irunberri: abuztuaren 31

Martzilla: abuztuaren 24a.

Mélida: abuztuaren 20a.

Mendabia: abuztuaren 24a.

Mendigorria: abuztuaren 15a.

Milagro: irailaren 1a.

Miranda Arga: abuztuaren 24a.

Monteagudo: abuztuaren 16a.

Murchante: abuztuaren 16a.

Nabaskoze: abuztuaren 2a.

Noain (Elortzibar): abuztuaren 22a.

Otsagabia: irailaren 8a.

Olazti: uztailaren 26a.

Erriberri: irailaren 14a.

Orkoien: ekainaren 20a.

Oronoz (Baztan): abuztuaren 15a.

Ororbia (Oltza Zendea): abuztuaren 24a.

Azkoien: irailaren 1a.

Gares: uztailaren 25a.

Ribaforada: abuztuaren 24a.

Erronkari: abuztuaren 15a.

Zaraitzu (Ezkaroze): uztailaren 16a.

San Adrián: uztailaren 25a.

Zangoza: irailaren 12a.

Santakara: abuztuaren 15a.

Sartaguda: abuztuaren 7a.

Sesma: abuztuaren 24a.

Tafalla: abuztuaren 15a.

Tutera: uztailaren 26a.

Ultzama (Larraintzar): abuztuaren 4a.

Valtierra: abuztuaren 18a.

Viana: uztailaren 22a.

Alesbes: irailaren 16a.

Villatuerta: abuztuaren 15a.

Zubiri (Esteribar): abuztuaren 3a.

Zudairi (Ameskoabarrena): abuztuaren 23a.

2. Nafarroako Segurtasun eta Larrialdi Eskolan aritzen diren langileentzat, eskolaren funtzionamenduaren berezitasunagatik, bai eta Antsoain, Barañain, Berriozar, Atarrabia, Burlata, Zizur Nagusia, Zizur, Mutiloa, Sarriguren, Cordovilla, Elkano eta Imarkoain herrietan aritzen diren langileentzat ere, zaindariaren jaieguntzat hartuko da, herriko festak direla eta, Iruñerako ezarritakoa, hau da, uztailaren 7a.

Aurreko paragrafoko salbuespena ez zaie aplikatuko liburutegien sarean aritzen diren langileei; izan ere, kasuan kasuko lantokiaren herriko zaindariaren jaieguna izanen dute, ebazpen honen lehenbiziko apartatuan ezarritakoaren arabera. Beraz, ondokoak hartuko dira jaieguntzat, herriko festak direla eta, herria zein den:

Antsoain: irailaren 14a.

Barañain: ekainaren 28a.

Berriozar: abuztuaren 30a.

Burlata: abuztuaren 16a.

Mutiloa: ekainaren 22a.

Atarrabia: urriaren 6a.

Zizur Nagusia: irailaren 12a.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2019ko otsailaren 25ean.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Amaia Goñi Lacabe.

Iragarkiaren kodea: F1902841