73. ALDIZKARIA - 2019ko apirilaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

VALTIERRA

Jarduera-lizentzia. Eskaera

Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legean xedatua bete dadin, aditzera ematen da udal honetako bulegoetan jendaurrean egonen dela hamabost egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, ondotik zehazten den espedientea, jarduerak ukituta gertatzen direnek epe horretan bidezko oharrak egin ditzaten.

Sustatzailea: Juan Guerra Castillejo eta Julen Zapatería Los Arcos. Jarduera: Isowean instalazioa. Tokia: 11. poligonoa, 92. lurzatia. Iragarki honek 2019ko 59. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, martxoaren 27an, argitaratu zena ordezten du.

Valtierran, 2019ko martxoaren 28an.–Alkatea, Victoria Montori Mateo.

Iragarkiaren kodea: L1904363