73. ALDIZKARIA - 2019ko apirilaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TUTERA

Lurraldea Okupatzeko Estrategia eta Ereduaren
hasierako bertsioaren jendaurreko aldia

Tuterako Udalak, 2019ko apirilaren 1ean egindako osoko bilkuran hartutako erabakiaren bidez, erabaki zuen jendaurreko aldia luzatzea Lurraldea Okupatzeko Estrategia eta Ereduaren hasierako bertsiorako, 2019ko apirilaren 30a arte (45. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, martxoaren 1ean, LOEEa jendaurrean jartzeko erabakia, 2019ko urtarrilaren 21eko osoko bilkuran hartua).

Argitaratzeko bertze toki batzuk: Nafarroan argitaratzen diren egunkarietan, eta Udalaren iragarki-taulan.

Udalaren www.tudela.es web orrian argitaratu da agiria osorik, eta Hirigintzako Unitate Administratiboan dago eskura, nahi duen orok aztertzeko eta bidezko iritzitako alegazioak aurkezteko.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Tuteran, 2019ko apirilaren 3an.–Alkate udalburua, Eneko Larrarte Huguet.

Iragarkiaren kodea: L1904682