73. ALDIZKARIA - 2019ko apirilaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERBINTZANA

2019ko lan egutegia

Berbintzanako Udalak, 2018ko abenduaren 18an egindako osoko bilkura berezian, erabaki zuen onestea 2019ko lan egutegia Berbintzanako Udaleko langileentzat, bulegoetan eta gainerako alorretan aritzen direnentzat.

Jendea hartzeko ordutegi orokorra honako hau izanen da: 10:30etik 13:30era arte.

Adierazten da Udaleko bulegoak itxita egonen direla, larunbatetan eta igandeetan ez ezik (egun baliogabeak izanen dira ondorio guztietarako), egun hauetan:

1.–Nafarroako Gobernuak izendatutako jaiegunak, baita Berbintzanako gainerako jaiegunak ere:

–Urtarrilaren 1a: Urteberri eguna.

–Urtarrilaren 7a: Errege eguna.

–Martxoaren 1a: Aingeru Guardakoaren eguna.

–Martxoaren 19a: San Jose.

–Apirilaren 19a: Ostegun Santua.

–Apirilaren 20a: Ostiral Santua.

–Apirilaren 22a: Pazko bigarrena.

–Maiatzaren 1a: Langileen eguna.

–Maiatzaren 15a: San Isidro.

–Abuztuaren 15a: Andre Mariaren Jasokundea.

–Urriaren 12a: Espainiako Jai Nazionala. Estatuko jaiegun “ordezkaezina”.

–Azaroaren 1a: Domu Santu.

–Abenduaren 3a: San Frantzisko Xabierkoa.

–Abenduaren 6a: Konstituzioaren eguna. Estatuko jaiegun “ordezkaezina”.

–Abenduaren 25a: Eguberri eguna.

2.–Udal bulegoak itxita egonen dira jaiegunak ez diren egun hauetan:

–Abuztuaren 16a eta 19a: Berbintzanako herriko bestak.

3.–Jendea hartzeko lanaldi murriztua duten egunak:

–Abuztuaren 14an: bulego orduak 10:30etik 12:00etara.

–Abenduaren 24a. Bulego orduak: 10:30etik 13:30era. 1 ½ orduko murrizketa lanaldian.

–Abenduaren 31. Bulego orduak: 10:30etik 13:30era. 1 ½ orduko murrizketa lanaldian.

Bigarrena.–Berbintzanako Udaleko bulegoetan benetako 1.592 lanordu egin beharko dira urtean. Lanaldia 7 ordu eta 30 minutukoa izanen da, eta honela banatuko da orokorrean: astelehenetik ostiralera, 07:30etik 15:00etara.

Ordutegi malgua duten unitate eta alorretan, ordutegiaren zati finkoa 09:00etatik 14:30era arte izanen da; gainerako denbora langileek aukeratuko dute, malgutasunez, 07:30etik 09:00ak bitarte eta 14:30etik 17:00ak bitarte.

Ordutegi malgua ezarrita ez duten lekuetan, nahitaez aritu beharko da 08:00etatik 15:00ak arte; gainerako 30 minutuak egiteko langileek malgutasuna izanen dute, 07:30etik 08:00ak bitarte eta 15:00etatik 15:30era bitarte.

2019ko lan egutegitik sobratzen diren orduak; aplikazio eremuko udal langileek hautatuko dute ordu horiek noiz hartu.

Hirugarrena.–Goizez lan egiten duten Lantaldeko langileek egiazko 1.592 lanordu egin beharko dituzte urtean, eta lanaldi zatituan, jaiegunetan lan egiteko aukerarekin, aritzen direnek, berriz, 1.569 ordu. Lanaldia 7 ordu eta 30 minutukoa izanen da astelehenetik ostiralera, eta 07:30etik 15:00ak arte eginen da orokorrean.

–Urtarriletik apirilera bitarte, biak barne, goizez lehentasunez.

–Maiatzetik irailera bitarte, lanaldi zatitua zerbitzuaren beharren arabera.

–Urritik abendura, biak barne, goizez lehentasunez.

Laugarrena.–Las Eretas Museoko eta Aztarnategiko langileak: atezainen eta gidarien kasuan, haien lanaldi berariazkoa izanen dute, hots, 1.569 ordu egin beharko dituzte urtean, lanaldi zatitua izanen dute, eta lana izanen da larunbat, igande eta jaiegunetan.

Lanaldi partziala izanen da gidari aritzeko, eta soberan den denboran zabalkunde lanak eginen dira (gaur egun oraindik ez dira lan horiek zehaztu 2019rako).

Lan egutegia berariazkoa da eta hemen agertzen da zehaztuta:

Urte guztian.

–Larunbatetan, goiz eta arratsaldeko ordutegian:

  • Goizez 10:00etatik 14:00etara.
  • Arratsaldez:
  • Apirilaren 1etik urriaren 30era: 17:00etatik 19:30era.
  • Azaroaren 1etik martxoaren 31ra: 16:00etatik 18:00etara.

–Igandeetan, goizez, 10:00etatik 14:00etara.

–Jaiegunetan, goizez: autonomia erkidegoko eta Estatuko jaiegunak (lehenago zehaztuak), salbu eta larunbatetan badira, orduan goizez eta arratsaldez izanen baita.

–Bisita hitzartuak.

Irekiera berezia udan (uztailean eta abuztuan).

–Ostiraletan irekiko da museoa, goiz eta arratsaldeko ordutegian.

Irekiera egunak: ostiralak, larunbatak eta igandeak (goizez bakarrik).

  • Goizez 10:00etatik 14:00etara.
  • Arratsaldez 17:00etatik 19:30era.

Aste Santua.

–Apirilaren 18an, 10:00etatik 14:00etara eta 16:30etik 18:30era.

–Apirilaren 19an, 10:00etatik 14:00etara eta 16:30etik 18:30era.

–Apirilaren 20an, 10:00etatik 14:00etara eta 16:30etik 18:30era.

–Apirilaren 21ean, 10:00etatik 14:00etara eta 16:30etik 18:30era.

–Apirilaren 22an, 10:00etatik 14:00etara.

Irekitzeko egun bereziak.

–Maiatzaren 18a edo hurrengo asteburua: Museoaren Nazioarteko Eguna

–Ingurumenaren Eguna.

–Irailaren 27a edo aurreko asteburua: Turismoaren Nazioarteko Eguna.

–Irailaren 29 eta 30a edo hurrengo asteburua: Ondarearen Europako Jardunaldiak.

–Urriaren 12a.

–Abenduaren 3a: Nafarroaren Eguna.

–Egutegi berariazko baten arabera ezar daitezkeen beste batzuk.

Abenduko zubia.

–2019ko abenduaren 6a: 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 18:00etara.

–2019ko abenduaren 7a: 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 18:00etara.

–2019ko abenduaren 8a: 10:00etatik 14:00etara.

Itxiera datak.

–Urtarrilaren 1a.

–Urtarrilaren 7a.

–Abenduaren 24a eta 25a.

–Abenduak 31.

Itxiera programatuak.

–Urteko astelehen guztietan museo itxita egonen da instalazioen kontrolerako.

Bisita programaturik baldin bada, asteartean eginen da instalazioen kontrola.

Bosgarrena.–Oporraldiak.

Organo eskudunak arauz ezarritako oporrak honelaxe emanen ditu: oporraldi luze bat edo bi, eta urtean zehar hartzeko zazpi egun solte baino ez, zerbitzuaren beharrek aukera emanez gero.

Seigarrena.–Ordutegi bereziak.

Zerbitzuaren beharrek komenigarri egiten badute, alkateak, dagokion alorreko buruak proposaturik, artikulu honetan aipatu ez bezalako lan ordutegia baimentzen ahalko du kasu edo administrazio unitate zehatzetan, betiere lanaldiaren urteko kopurua errespetatuta.

Zazpigarrena.–Agintzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila eta honen berri ematea Berbintzanako Udaleko alor guztiei, behar diren ondorioak izan ditzan.

Berbintzanan, 2019ko otsailaren 27an.–Alkatea, José Hilario Chocarro Martín.

Iragarkiaren kodea: L1903670