73. ALDIZKARIA - 2019ko apirilaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BARAÑAIN

Luis Morondo Udal Musika Eskolako
prezio publikoak 2019-2020 ikasturterako

Barañaingo Udalak, 2018ko abenduaren 27an egindako osoko bilkura arruntean, erabaki zuen hasiera batean onestea Luis Morondo Udal Musika Eskolako prezio publikoak 2019-2020 ikasturterako.

Hasierako onespen hori 2019ko 22. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 1ean, bai eta Barañaingo Udaleko ediktuen oholean ere. Argitalpen horrekin jendaurreko epea ireki zen.

Legez ezarritako jendaurreko epea iragan baita inork alegazio, kexa edo oharrik aurkeztu gabe, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean heldu diren determinazioei jarraikiz, behin betiko onetsitzat hartzen dira Luis Morondo Udal Musika Eskolako 2019-2020 ikasturterako prezio publikoak, eranskinean agertzen diren bezala.

ERANSKINA

Luis Morondo Udalaren Musika Eskolako
prezio publikoak 2019-2020 ikasturterako

Musika eskolako ikasleak:

–Erroldatuak:

  • Matrikula, 7 urtetik goiti: 427 euro.
  • 5 urte: 133 euro.
  • 6 urte: 205 euro.

–Erroldatu gabeak:

  • Matrikula, 7 urtetik goiti: 641 euro.
  • 5 urte: 241 euro.
  • 6 urte: 372 euro.

–Soilik musika tresnen taldea egiten duten ikasleak:

  • Ordu 1 astean: 127 euro.
  • 2 ordu astean: 253 euro.
  • 3 ordu astean: 380 euro.

–Gelen alokairua:

  • Egun bakoitzeko 2 ordu bitarte: 83 euro.
  • Egun bakoitzeko 2tik 3 ordu bitarte: 105 euro.
  • Egun bakoitzeko 3tik 4 ordu bitarte: 140 euro.

Argitara ematen da, eta ohartarazten ezen behin betiko onespen honen kontra hauetako bideren bat erabil daitekeela:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, Barañaingo Udalaren Osoko Bilkurari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Barañainen, 2019ko martxoaren 21ean.–Alkate udalburua, Oihane Indakoetxea Barbería.

Iragarkiaren kodea: L1904676