71. ALDIZKARIA - 2019ko apirilaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

IRUÑA

Aldaketa 2019. urterako Lan Eskaintza Publikoan

Iruñeko Udalaren Tokiko Gobernu Batzarrak honako erabaki hau hartu zuen 2019ko apirilaren 2an egindako bilkuran:

“Ikusirik Tokiko Gobernu Batzarrak 2019ko otsailaren 12an hartutako erabakia, zeinak Iruñeko Udalaren 2019. urterako Lan Eskaintza Publikoa onetsi baitzuen, ikusirik Osoko Bilkurako idazkariak 2019ko martxoaren 5ean emandako txostena, eta Giza Baliabideetako zuzendariak 2019ko martxoaren 29an emandako txostena, honako hau erabakitzen da:

Lehena.–Aldatzea Iruñeko Udalaren 2019. urterako Lan Eskaintza Publikoa -Tokiko Gobernu Batzarrak 2019ko otsailaren 12an hartutako erabakiaren bidez onetsia-, berritze-tasaren kargura sartutako Industria-ingeniari teknikoaren lanpostua kenduko delarik.

Bigarrena.–Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea Iruñeko Udalaren 2019. urterako Lan Eskaintza Publikoaren aldaketa hau.”

Iruñean, 2019ko apirilaren 2an.–Tokiko Gobernu Batzarreko zinegotzi-idazkaria, José Martín Abaurrea San Juan.

Iragarkiaren kodea: L1904611