61. ALDIZKARIA - 2019ko martxoaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UHARTE

Aldaketa, Etxebizitzen alokairu sozialaren gaineko ordenantzan. Behin betiko onespena

Uharteko Udalak, 2018ko abenduaren 21ean egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen aldaketa Etxebizitzen alokairu sozialaren gaineko ordenantzan (298/2018 espedientea).

2019ko 26. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 7an, bai eta Udalaren iragarki-taulan ere eta, legezko epea iraganik inork erreklamaziorik aurkeztu gabe, testu aldatua argitara ematen da jarraian, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunean berean indarra har dezan:

“5. artikulua. Udal etxebizitzak erabiltzeko baldintzetan, honela dioen tokian: “Harremana 2 urtekoa izanen da, urtez urte luzatzen ahal dena”, honela behar du: “Kontratua sinatzerakoan indarrean dagoen araudiari jarraituko dio”.

Uharten, 2019ko martxoaren 25ean.–Alkatea, Alfredo Javier Arruiz Sotes.

Iragarkiaren kodea: L1904132