51. ALDIZKARIA - 2019ko martxoaren 14a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

NAFARROAKO JUSTIZIA AUZITEGI NAGUSIA

63/2018 prozedura arrunta

Fabiola Llorente Llorente, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salako Justizia Administrazioaren letradua.

Aditzera ematen dut: 63/2018 administrazioarekiko auzi-errekurtsoan epaia eman da eta irmo gelditu da. Hona hemen horren idazpurua eta epaitza, hitzez hitz:

“408/2018 epaia.

Lehendakaria: Francisco Javier Pueyo Calleja; magistratuak: María Jesús Azcona Labiano, Ana Irurita Díez de Ulzurrun.

Iruñean, 2018ko abenduaren 10ean.

Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salak, aipatutako magistratuek osatuak, 63/2018 errekurtsoaren autoak aztertu ditu, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa aldatu zuen abenduaren 13ko 112/2017 Foru Dekretuaren kontrakoak. Alderdiak izan dira, errekurtsogile gisa, Nafarroako Albaitarien Elkargo Ofiziala, Hermida prokuradore jaunak ordezkatua eta Doral legelari jaunak zuzendua, eta, demandatu gisa, Nafarroako Gobernua, bere aholkularitza juridikoak ordezkatua eta defendatua.

Epaitza:

Baietsi behar dugula eta partez baiesten dugula Hermida prokuradore jaunak abenduaren 13ko 112/2017 Foru Dekretuaren aurka jarritako administrazioarekiko auzi-errekurtso hau, eta baliogabetzen dela Ekosistema Mediterraneoen Bulegoko burutzari dagokionez (10267 lanpostua), zeina eskuratzeko aukera izanen duten albaitaritzan titulatu edo graduatuek ere.

Kosturik gabe.

Jakinaraz bedi ebazpen judizial hau Botere Judizialari buruzko Lege Organikoaren 248. artikuluak xedatzen duenari jarraituz, eta aditzera ematen da kasazio-errekurtsoa soilik jar daitekeela haren aurka, dagokion Salari zuzendua, bakar-bakarrik kasazio-interes objektiboko kasuren bat badago tartean eta ezarritako legezko baldintzak betez, hori guztia Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioari buruzko Legearen 86. artikuluan eta hurrengoetan ezarritakoarekin bat (uztailaren 21eko 7/2015 Lege Organikoak emandako testuaren arabera).

Errekurtso hori Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Sala honi zuzenduta prestatu beharko da, epai hau jakinarazi eta hogeita hamar eguneko epean.

Alderdiei aditzera ematen zaie ezen, edozein kasutan, eta aurkezten diren kasazio-errekurtso guztietan, kasuan kasuko kasazio-errekurtsoari buruzko idazki guztiek bat etorri beharko dutela, aitzakiarik gabe, Auzitegi Goreneko Gobernu Salak 2016ko apirilaren 20an (2016ko Estatuko Aldizkari Ofiziala, uztailaren 6koa) eta Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusi honek 2016ko ekainaren 27an hartutako Erabakiaren bidez onetsi diren baldintza eta betebehar estrintsekoekin.

Erabaki horiek ikusgai daude Justizia Auzitegi Nagusi honen iragarki-taulan, eta argitaratuta, orobat, Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiaren web-orrian (www.poderjudicial.es), jendaurrean egon daitezen eta orok jakin ditzan.

Beraz, epai honen bidez, hori erabaki, agindu eta sinatzen dugu.”

Eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen Legearen 72.2 eta 107.2 artikuluetan ezarritakoari jarraituz, honako hau egin eta sinatzen dut.

Iruñean, 2019ko otsailaren 11n.–Administrazioarekiko Auzien Salako Justizia Administrazioaren letradua, Fabiola Llorente Llorente.

Iragarkiaren kodea: J1902012