51. ALDIZKARIA - 2019ko martxoaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

DEIERRI

Xehetasun-azterketa, Eraulgo 17. poligonoko 95. lurzatian. Hasierako onespena

Deierriko Udaleko alkate udalburuak, 2019ko otsailaren 12ko Ebazpenaren bidez, hasiera batean onetsi zuen xehetasun-azterketa Eraulgo Kontzejuko 17. poligonoko 95. lurzatian. Unai Torregrosa Armendarizek sustatu du azterketa.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. artikuluan xedatuari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Nafarroan editatutako egunkarietan argitaratzen denetik hasita; orobat, ukitutako jabeei eta Kontzejuari jakinaraziko zaie, azter dadin eta egokitzat jotzen diren alegazioak aurkez daitezen. Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezko bada.

Aritzalan, 2019ko otsailaren 13an.–Alkate udalburua, Ramiro Urra Marcotegui.

Iragarkiaren kodea: L1902153