51. ALDIZKARIA - 2019ko martxoaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

VILLATUERTA

Aldaketa, Agiriak luzatu eta tramitatzeko tasak arautzen dituen ordenantzan (6. ordenantza fiskala). Hasierako onespena

Villatuertako Udalak, 2019ko otsailaren 14an egin osoko bilkura berezian, hasiera batean onetsi zuen aldaketa Agiriak eta bestelako euskarriak luzatu eta tramitatzeko tasak arautzen dituen ordenantzan (6. ordenantza fiskala).

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, eragozpen edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epea inork alegaziorik egin gabe iragaten bada, ordenantzan egin aldaketa behin betiko onetsi eta osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Villatuertan, 2019ko otsailaren 14an.–Alkatea, Asier Urra Ripa.

Iragarkiaren kodea: L1902264