51. ALDIZKARIA - 2019ko martxoaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OROTZ-BETELU

2019ko plantilla organikoa.
Behin betiko onespena

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluan xedatuari jarraikiz, jendaurreko epea iragan denez inork alegaziorik aurkeztu gabe, behin betiko onetsi da 2019ko plantilla organikoa, eranskinean zehazten dena. Hasierako onespenaren erabakia 2019ko 12. Nafarroako Aldizkari Ofizialean eman zen argitara, urtarrilaren 18an.

Orotz-Betelun, 2019ko otsailaren 13an.–Alkatea, Javier Larrea Reta.

ERANSKINA

Plantilla organikoa (2019)

Lan-kontratudun finkoak.

Lanpostuaren izena: administrari-ofiziala. Maila: C. Mailako osagarria: %12. Lanpostuko osagarria: %23,52. Lanaldi mota: partziala, lanaldiaren %23. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Lanpostu kopurua: bat. Egoera: jardunean.

Aldi baterako eta lanaldi partzialeko lan-kontratudunak.

Lanpostuaren izena: zerbitzu anitzetako enplegatua. Aldi baterako kontratua. Lanaldia: %87,5. Maila: E. Mailako osagarria: %15. Lanpostuko osagarria: %7,58.

Lan-kontratudun finkoen izenen zerrenda.

Administrari-ofiziala: Beatriz Beroiz Erdozain.

Aldi baterako lan-kontratudunen izenen zerrenda.

Zerbitzu anitzetako enplegatua: Alfredo Erro Garralda.

Administrazio-langile partekatuak (Artzibar, Orotz-Betelu eta Longidako Udalen Batasuna idazkari bakarra baliatzeko). Lanpostua: idazkaria (jardunean).

Iragarkiaren kodea: L1902247