51. ALDIZKARIA - 2019ko martxoaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ODIETA

2019ko karga-tasak, tasak, prezio publikoak eta udal zergak

Odietako Udalak, 2018ko abenduaren 10ean egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zituen tasa, prezio publiko eta udal zergei dagozkien karga-tasak, 2019ko ekitaldian indarrean izanen direnak.

Horren iragarkia 2019ko 8. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 14an, hogeita hamar egun baliodunean bizilagun eta interesdunek espedientea aztertu eta bidezko iruditzen zitzaizkien erreklamazioak aurkez zitzaten. Epe horretan, ordea, ez da alegaziorik bat ere aurkeztu ezta jaso ere. Hortaz, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 13. artikuluan xedatuari jarraikiz, erabaki hori behin betiko onetsitzat jotzen da.

Horrenbestez, bidezko da haren laburpena argitaratzea; hona hemen:

Zergak:

–Hiri-lurreko eta landa-lurreko ondasunen gaineko kontribuzioa: %0,20.

–Eraikuntzak, instalazioak eta obrak: %4,00.

–Hiri-lurren balio-gehikuntza:

  • Zerga-oinarria: Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 175. artikuluan ezarritako gehieneko koefizienteak onetsi dira.
  • Karga-tasa: %16.

–Ekonomia-jardueren gaineko zerga: %1,1eko indizea onetsi da.

–Etxebizitza hutsen gaineko zerga:

  • Karga-tasa, 1. urterako: %0,10.
  • Karga-tasa, 2. urterako: %0,50.
  • Karga-tasa, 3. urterako eta hurrengoetarako: %1.

Aldaketa honek 2019ko zergaldian izanen du indarra, baina indarra izaten jarraituko du ondoko zergaldietan ere, Udalak ez badu beste aldaketarik egiten. Hala bada, adierazitako tarifak KPIaren arabera igoko dira.

Erripan (Odieta), 2019ko otsailaren 13an.–Alkatea, Alberto Urdaniz Elizondo.

Iragarkiaren kodea: L1902195