51. ALDIZKARIA - 2019ko martxoaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MURILLO EL CUENDE

2019ko aurrekontua.
Behin betiko onespena

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 272. artikuluan xedatuari jarraikiz, behin betiko onesten dira 2019ko udal aurrekontua eta hura betearazteko oinarriak. Udalak hasiera batean onetsi zituen 2018ko abenduaren 14ko osoko bilkuran, eta jendaurreko epean inork ez du erreklamaziorik aurkeztu. Hasierako onespenaren erabakia argitara eman zen iragarki-taulan eta 2019ko 11. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urtarrilaren 17an.

2019ko ekitaldiko aurrekontua, kapituluka laburturik, honela gelditu da:

DIRU-SARRERAK:

1. kapitulua.–Zuzeneko zergak: 293.935,77 euro.

2. kapitulua.–Zeharkako zergak: 42.000,00 euro.

3. kapitulua.–Tasak, prezio publikoak eta bestelako diru-sarrerak: 46.343,02 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 166.885,53 euro.

5. kapitulua.–Ondareko diru-sarrerak eta herri-lurretako aprobetxamenduak: 23.171,39 euro.

7. kapitulua.–Transferentziak administrazio orokorretik entitatera: 9.600,00 euro.

Diru-sarrerak, guztira: 581.935,71 euro.

GASTUAK:

1. kapitulua.–Langileria gastuak: 186.968,49 euro.

2. kapitulua.–Ondasun arruntetako eta zerbitzuetako gastuak: 127.600,30 euro.

3. kapitulua.–Finantza-gastuak: 1.256,92 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 250.785,00 euro.

6. kapitulua.–Inbertsio errealak: 200,00 euro.

9. kapitulua.–Finantza-pasiboak: 15.125,00 euro.

Gastuak, guztira: 581.935,71 euro.

Aurrekontuaren behin betiko onespenaren kontra, uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 333. artikuluan aipatzen diren errekurtsoak paratzen ahalko dira, martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 204. artikuluan xedatuarekin bat.

Arradan (Murillo El Cuende), 2019ko otsailaren 12an.–Alkatea, Miguel Ángel Enciso Martínez.

Iragarkiaren kodea: L1902112