51. ALDIZKARIA - 2019ko martxoaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LARRAUN

Leitzako eskola-garraioko prezio publikoak onartzea,
DBHko 3. eta 4. mailetako ikasleentzat

Larraungo Osoko Bilkurak, 2019ko otsailaren 25ean egin bilkuran, 2018-2019 ikasturteko Leitzako eskola-garraioko prezio publikoak onartu zituen, DBHko 3. eta 4. mailetako ikasleentzat; beheko taulan zehazten dira.

2017-2018 Ikasturteko eskola-garraioko prezio publikoak onartzea, dbhko 3. eta 4. mailetako ikasleentzat.

Ikaslearen etxetik ikastetxeraino edo hurbilen duen ikasleen autobus geralekuraino dauden kilometroen arabera finkatuko da laguntzaren zenbatekoa, honako kilometro eskala honi jarraikiz:

10 km BITARTE

10 km BAINO GEHIAGO ETA
20 km BITARTE

20 km BAINO GEHIAGO ETA
30 km BITARTE

30 km BAINO GEHIAGO

Ikasle bat

482,56

676,34

949,80

1.328,93

Bi ikasle

375,33

524,67

726,47

1.011,47

Hiru ikasle edo gehiago

280,20

387,67

532,03

741,93

Diru kopuru horiek ikasturteko eta ikasleko dira.

Distantzia, laguntza hauek emateari begira, ikaslearen helbideari dagokion herrigunetik ikastetxeraino edo hurbilen dagoen ikasleen autobus geralekuraino neurtuko da, hurrenez hurren. Populazio barreiatuaren kasuan (baserriak), distantzia ikaslearen etxetik bertatik kontatuko da.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Larraunen, 2019ko martxoaren 1ean.–Alkatea, José Javier Barberena Etxarri.

Iragarkiaren kodea: L1902956