51. ALDIZKARIA - 2019ko martxoaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TXULAPAIN

2/2018 aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena

2019ko 13. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 21ean, 2018ko ekitaldiko aurrekontuan 2/2018 aldaketa egiteko hasiera bateko onespenaren iragarkia. Horren ondorengo 15 egun balioduneko jendaurreko epea iragan denez inork erreklamaziorik aurkeztu gabe, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 212. artikuluarekin eta hurrengoekin bat, behin betiko onetsitzat jotzen da aipatu aurrekontu-aldaketa.

Hortaz, eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legearen 214. artikuluan 202.3 artikuluari buruz ezarritakoa betetzeko, argitara ematen da behin betiko onetsitako 2018ko aurrekontuko 2/2018 aldaketa.

Hona hemen behin betiko onetsitako aurrekontu-aldaketaren laburpena:

Kreditu-gehigarria.

Gastuen 9200 2150000 partida.–Udalaren ondasunetako mantentze-lanak. Zenbatekoa: 36.000,00 euro.

Diru-sarreren partida: 36.000,00 euro.

Honako hauen bidez finantzatuko da aurrekontuko gastuen handitzea: diruzaintzako gerakin likidoa (18.000,00 euro) eta diru-sarrera handiagoak (Nafarroako Gobernuko abeltzaintzako azpiegituren planaren dirulaguntza, 12.000,00 euro; eta Markalaingo Kontzejuaren ekarpena, 6.000,00 euro).

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Markalainen (Txulapain), 2019ko otsailaren 14an.–Alkatea, Pablo Rota Arrieta.

Iragarkiaren kodea: L1902152