51. ALDIZKARIA - 2019ko martxoaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EULATE

5 eta 6/2018 aurrekontu-aldaketak. Behin betiko onespena

Aurrekontuko aldaketak hasiera batean onetsi zituen erabakia 2019ko 12. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 18an. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontu-aldaketa horiek behin betiko onetsi eta argitara ematen dira, behar diren ondorioak izan ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraituz.

5/2018 ALDAKETA

Gastuen 4190-21000 partida (Abeltzaintzako azpiegiturak) handitzea: 22.400,00 euro. Finantzaketa. Diru-sarrerak handitzea, 7508004 partidan (Abeltzaintza, dirulaguntza): 11.075,89 euro; eta gastuak gutxitzea, 4220-6810001 partidan (Industrialdea): 11.324,11 euro.

6/2018 ALDAKETA

Gastuen 9200 64100 partida (Administrazio elektronikoa) handitzea: 3.800,00 euro. Finantzaketa. Gastuak gutxitzea, 4220-6810001 partidan (Industrialdea): 3.800,00 euro.

Eulaten, 2019ko otsailaren 18an.–Alkatea, Juan Ignacio Ruiz de Larramendi Múgica.

Iragarkiaren kodea: L1902154