51. ALDIZKARIA - 2019ko martxoaren 14a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

Epatzea 328/2018 prozedura laburtuan, Ainhoa Elizalde Picabea andreak eskatuta, 2578/2018 Ebazpenari jarritako gora jotzeko ebazpena presuntzioz ezetsi izanaren aurka (2578/2018 Ebazpena, abuztuaren 14koa, Hezkuntza Departamentuaren Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak emana).

Hezkuntza Departamentuko Kudeaketa Juridikoaren Ataleko buruaren 2019ko urtarrilaren 15eko ofizioaren bidez, agindu zen administrazio espedientea igortzeko Administrazioarekiko Auzien 1. Epaitegira, gerora osatu zena 2019ko otsailaren 21ean.

Ofizio horietan xedatutakoari jarraikiz eta Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49. artikuluarekin bat, iragarki honen bidez, interesdunak epatzen dira (Merkataritzako Prozesuak espezialitatean aldi baterako kontratatzeko berariazko zerrendak/euskara), ager daitezen aipatu Administrazioarekiko Auzien 1. Epaitegian, argitaratu ondoko bederatzi egun balioduneko epean.

Iruñean, 2019ko martxoaren 7an.–Araubide Juridikoaren Ataleko burua, Tania Pérez Tellería (109/2017 Foru Agindua, abenduaren 1ekoa, Hezkuntzako kontseilariak emana, zeinaren bidez izendatzen baitira Hezkuntza Departamentuko zuzendari nagusien eta idazkari tekniko nagusiaren aldi baterako ordezkoak).

Iragarkiaren kodea: F1903406