51. ALDIZKARIA - 2019ko martxoaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ABLITAS

Herri-lurra hobetzeko proiektua eta erregelamendua 7. poligonoko 893 b) lurzatian. Onespena

Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 174.1 artikuluan adierazitakoarekin bat, jendaurrean egonen da hamabost egunean Udalak 2019ko otsailaren 4ko osoko bilkuran onetsitako espediente hau, herri-lurra hobetzekoa:

–Herri-lurzatia: 7. poligonoko 893 b) lurzatia, Ablitas.

–Azalera: 76.630,88 m².

–Hobekuntzaren helburua: erretena gauzatzeko proiektua, lurzatia eta horren aprobetxamendua hobetzeko, ureztatzeko iturburuen ondoriozko uren bideratzea saihestu ondoren.

Espedientea aipatu epean aztertzen ahalko da Udalaren bulegoetan, eta bidezkotzat jotzen diren alegazioak aurkezten ahalko zaizkio.

Ablitasen, 2019ko otsailaren 12an.–Alkatea, Cecilio Antón Ruiz.

Iragarkiaren kodea: L1902123