49. ALDIZKARIA - 2019ko martxoaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CÁRCAR

Aldaketa, APD-2 planeamendu garatuko eremuaren hirigintza-hitzarmenean. Behin betiko onespena

Carcarko Udalak, 2019ko otsailaren 21ean egin osoko bilkuran, behin betiko onetsi zuen aldaketa planeamenduko eta kudeaketako hirigintza-hitzarmenean, Calderería y Transformados SA, Maquinaria Ferlo SA eta Comantur SL enpresekin sinatutakoan, erregularizatze juridikoa, urbanistikoa eta ekonomikoa egiteko Carcarko Udal Plan Orokorreko APD-2 planeamendu garatuko eremuan (Carcarko arau subsidiarioen S-2 sektorea zena).

Behin betiko onetsitako hirigintza-hitzarmena berehala sartu da Carcarko Udalaren Hirigintzako Administrazio Hitzarmenen Erregistroan, argitara ematearren. Herritar orok badu erregistroa kontsultatzeko eskubidea, bai eta bertan egindako oharren eta gordetako dokumentuen ziurtagiriak eta kopiak lortzeko ere.

Carcarren, 2019ko otsailaren 22an.–Alkatea, M.ª Teresa Insausti Sola.

Iragarkiaren kodea: L1902780