35. ALDIZKARIA - 2019ko otsailaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

IRUÑA

Lan eskaintza publikoa 2019. urterako

Iruñeko Udalaren Tokiko Gobernu Batzarrak honako erabaki hau hartu zuen 2019ko otsailaren 12an egindako bilkuran:

“Kontuan harturik Iruñeko Udalaren 2018ko Plantilla Organiko luzatuan dauden lanpostu hutsak, bat etorrita Nafarroako Administrazio Publikoetan Sartzeko Erregelamenduaren 3. artikuluan ezarritakoarekin, eta 2017. urteaz geroztik sindikatuen ordezkariekin zenbait bilera egin ondoren, eta espedientean jasota dagoen dokumentazioa ikusita,

ERABAKITZEN DA:

Lehena.–Iruñeko Udalaren Lan Eskaintza Publikoa onestea 2019. urterako, bertan honako lanpostu hauek sartuta, berritze-tasaren kargura:

–1 Community Manager.

–1 Informatika-sistemako arduradun.

–2 Soziologo.

–6 Gizarteratzeko goi-mailako teknikari.

–1 Obra Publikoetako ingeniari tekniko.

–1 Tributu-ikuskatzaile.

–1 Mugikortasuneko teknikari.

–1 Industria-ingeniari tekniko.

–1 Udaltzaingoko inspektore.

–6 Udaltzaingoko inspektoreorde.

–5 Udaltzaingoko 1. udaltzain.

–23 Udaltzaingoko udaltzain.

Bigarrena.–Iruñeko Udalaren Lan Eskaintza Publikoa-egonkortzekoa onestea 2019. urterako, bertan honako lanpostu hauek sartuta:

–1 Osoko Bilkurako idazkari.

–5 Legelari.

–1 Udal artxibozain, Filosofia eta Letretan liz.

–1 Arkitekto.

–3 Zuzenbideko lizentziadun.

–1 Psikologo.

–1 Euskara itzultzaile.

–1 Udaleko kontu-hartzaile.

–2 Kultur teknikari goi-mailako tituludun.

–1 Teknologia berrietako teknikari, webgunearen ard.

–5 Erdi-mailako tituludun bateraezintasunaz.

–1 Turismo-enpresa eta -jardueren teknikari.

–1 Obra Publikoetako ingeniari tekniko.

–4 Arkitekto Tekniko.

–1 Kimika-ingeniari tekniko.

–5 Gizarte-laneko erdi-mailako tituludun osagarriaz.

–1 Katastroko erdi-mailako tituludun.

–3 Musika Hizkuntzako irakasle Musika Eskola Berezian.

–1 Piano irakasle Musika Eskola Berezian.

–1 Biolin irakasle Musika Eskola Berezian.

–1 Kontrabaxu irakasle Musika Eskola Berezian (LP).

–2 Klarinete irakasle Musika Eskola Berezian.

–1 Koru Taldeko irakasle Musika Eskola Berezian.

–1 Bateria irakasle Musika Eskola Berezian.

–1 Baxu irakasle Musika Eskola Berezian.

–1 Gitarra Elektrikoko irakasle Musika Eskola Berezian.

–1 Aparejadore/Hiria Birgaitzeko Bulegoko arduradun.

–1 Hiri Altzarietako zerbitzuburu.

–1 Bide Publikoko obretako zerbitzuburu.

–1 Ziudadelako zerbitzuburu.

–1 Kultur hedapeneko zerbitzuburu.

–1 Ikastetxeetako zerbitzuburu.

–1 Kiroleko zerbitzuburu.

–1 Bide-garbiketako zerbitzuburu.

–1 Desinfekzio-parkeko zerbitzuburu.

–10 Gizarteratzeko goi-mailako teknikari.

–1 Udal-bulegoetako mandatarien arduradun.

–1 Animaliak Hartzeko Zentroko arduradun.

–1 Akta eta Jakinarazpenetako zerbitzuburu.

–1 Azpiegituretako zerbitzuburu.

–5 Desinfekzioko mantentze-lanetako ofizial prof.

–1 Mantentze-lanetako arduradun osag.

–1 Zoo txikiko laguntzaile.

–5 Ehorzle laguntzaile.

–1 Lakiolari laguntzaile.

–2 Mugikortasuneko ikuskatzaile laguntzaile.

Hirugarrena.–Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea Iruñeko Udalaren Lan Eskaintza Publikoa 2019. urterako.”

Iruñean, 2019ko otsailaren 12an.–Tokiko Gobernu Batzarreko zinegotzi-idazkaria, José Martín Abaurrea San Juan.

Iragarkiaren kodea: L1902199